Euskal musika
2023/08/23 - 10:54
Gatibuk milaka lagun dantzan jarri ditu Abandoibarran
Gernikako taldeak milaka lagun bildu ditu bart Abandoibarran emandako kontzertuan. Alex Sardui eta taldekideek ikusleak saltoka jarri zituzten lehen minututik.
2023/08/20 - 15:10
1.250.000 pertsona hurbildu dira Donostiako Aste Nagusira eta su artifizialak izan dira, berriz ere, izarrak
650.000 lagunek ikusi dituzte su artifizialak aste osoan zehar eta 66.000 pertsona joan dira Sagueseko kontzertuetara: 15.000 Dani Ocean ikustera, 12.000 ETS-ra eta 10.000 El Drogasera.
2023/08/15 - 18:16
Udako kontzertuek urte guztiko irabazien % 90 dakarkie euskal taldeei
Uda garaian festak eta aire zabaleko kontzertuak nonahi ditugu. Emanaldiok dohainik izanda, jende gehiago hurbiltzen da, eta horrek proiekzio handia ematen die talde txiki zein handiei. Gainera, kasu askotan, udako emanaldi horiek, irabazien % 90 dakarkie gure taldeei.
2023/08/08 - 16:21
Jonan Ordorika soinu teknikari eta ekoizlea hil da
30 urteko ibilbidean, Ruper Ordorika anaiarekin ez ezik, euskal musikari askorekin ere egin du lan, Joxerra Senperenarekin, Tapia eta Leturiarekin, Gorka Urbizurekin, Anarirekin, Pettirekin eta Garirekin, esaterako.
2023/07/12 - 22:54
Urmugaren beste edizio bat Anguloko mendatearen gailurretik abiatu da
Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen martxa musikalizatua da, 19 mendi etapatan. Uztailaren 30ean amaituko da, Pirinioetan murgilduz, Hiru Erregeen Mahaian, Euskal Herriko gailurrik esanguratsuenetako batean.
2023/07/09 - 12:44
Bilbao BBK Livek marka hautsi du bere hamazazpigarren edizioan, 120 000 pertsona baino gehiagorekin
Arctic Monkeys talde britainiarrak amaiera bikaina eman dio "musika eta kontzientzia ingurunearekin bat egiteko erreferente" bihurtu den ekitaldiaren hamazazpigarren edizioari. Datorren urteko jaialdia uztailaren 11, 12 eta 13an izango da.
2023/07/05 - 14:43
Bilbao BBK Live: gida praktikoa
Hemen da Bilbao BBK Live jaialdiaren 16. edizioa. Joateko asmoa duzuen guztiontzat hemen duzue nola iritsi eta eskumuturrei buruzko informazio guztia.
2023/06/22 - 12:29
Zea Mays: ''Adore''
Bilbotar taldeak Adarra saria jaso du bart Donostian, eta kontzertua eman dute, hori ospatzeko, Victoria Eugenia antzokian. Emanaldia abiatzeko, "Adore" kantua aukeratu dute.
2023/06/21 - 22:49
Zea Mays taldeak Adarra saria jaso du Victoria Eugenia antzokian
Sariarekin, Donostiako Udalak 26 urteko ibilbidea eta lana aitortu nahi izan du.
2023/06/14 - 15:40
Rozalén + BOS: ''Xalbadorren heriotzean''
Ura Bere Bidean kontzertu sinfonikoa egin aurreitk (urriak 28, BEC), Albaceteko musikaria Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batu da, Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, entsegua egin eta kantua grabatzeko. Lankidetza urriaren 28ko gaualdian berrituko da agertoki gainean.
2023/06/13 - 15:29
'Nafarroa osoan bai!', euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzeko aldarria
Nafarroa Oinez jaiak prest du jada aurtengo abestia. Musika Joseba Tapiak egin du eta letraz Maddalen Arzallus arduratu da. Abestiarekin, Nafarroa osoan euskararen ofizialtasuna eskatzen da
2023/05/30 - 16:57
Kepa Junkerak “Erromeriak” izeneko disko berria kaleratu du, bere ibilbideko 31.a
Euskal Herriko eta penintsulako 40 emakume pandero jolek baino gehiagok parte hartzen dute diskoan, musika tresna horri eta emakume pandero joleei omenaldia eginez. Diskoak jasotzen dituen zortzi abesti, iktusa izan aurretik sortutakoak dira, eta orain arte ez dira entzun.
2023/05/29 - 18:59
Entzun primizian Kepa Junkeraren musika berria
"Erromeriak" asteartean aurkeztuko duen disko berrian, Kepa Junkera Urraza bizkaitar musikariak Euskal Herriko, Kantabriako, Asturiaseko, Galiziako, Leongo, Valladolideko eta Portugalgo 40 emakume pandero-jotzaile zuzendu ditu.
2023/05/21 - 21:16
Enarak taldea Larraitzera itzuliko da, duela 52 urte eskainitako kontzertua errepikatzeko
Txindokiren magalean kontzertu berezia ospatuko dute gaur, Enarak taldea omentzeko. Duela 50 urte oso ezagunak egin ziren, 1971an jaialdi erraldoi bat antolatu zutelako, eta elizak eta garaiko prentsak akelarre edo orgia gisa saldu zutelako. Mende erdi geroago, taldekideekin itzuli gara Larraitzera.
2023/05/20 - 19:03
Alboka Egunaren jaia hartu du gaur Barakaldok
Errekatxo auzoa hartu dute agertoki, alboka goraipatzeko. Auzoko mutur batetik bestera kalejira eginez, hasi dute eguna. 200 bat albokari bildu dira gaurko hitzorduan.
2023/05/16 - 18:17
Su Ta Gar, Merina Gris, Teresa Catalán, Neomak eta Kepa Junkera aitortu dituzte Musika Bulegoa sarietan
Lau musika talderen eta sei artistaren lana goraipatu dute gaur Errenterian, Musika Bulegoa sarien zazpigarren edizioan.
2023/05/13 - 11:31
Salvador Sobralek Santurtziko publikoa liluratu du ''Desde Santurce a Bilbao'' kantaren bertsioarekin
2017 Eurovision jaialdiaren irabazleak oso emanaldi berezia eskaini du bart Santurtzin. Mikel Laboaren "Txoria Txori" abestia ere kantatzera ausartu da artista portugaldarra.
2023/05/12 - 18:43
Gatibu, Liher, Vapa eta Arima ere izango dira EHZ jaialdian
Besteak beste Belako, Soulfly eta Willis Drummond ere hartuko dituen jaialdirako abonuak salgai daude dagoeneko, eta irekita dago, halaber, boluntario gisa izena emateko epea.
2023/05/12 - 12:44
Zea Mays taldeak jasoko du Adarra saria
"Euskal rockean eragin handienetakoa izan duen taldea" delako eta "Euskal Herritik kanpo gehien estimatutako euskal banden artean" dagoelako emango diote saria, Adarra sarien hamargarren edizioan, Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak.
2023/05/02 - 12:35
Musika bullyingaren aurka: Ankerra - Lehoietan Bilakatzen
Ankerra taldeko kideek musika darabilte bullyingari aurre egiteko irtenbide gisa. 'Lehoietan Bilakatzen' izeneko abesti hunkigarria dakarte. Taldearen bigarren single-a eta lehen diskaren aurrerapena da honakoa.