Euskal musika
2023/01/10 - 12:59
"Aire!" dokumentala, Mauriziaren bideari segika
Ikus-entzunezko lana muntaia fasean dago, eta erakutsiko du hainbat leku eta kulturatako gazte talde batek nola sortzen duen Maruizia Aldaiturriagaren figura eta bizipenetan oinarritutako musika pieza bat.
2023/01/06 - 18:26
Urbil Artola: "Erantzukizun handiko lana izan da aitaren 1978ko disko haren bertsioa egitea"
Txomin Artolak 1978an Walt Whitman poeta estatubatuarraren hitzekin egin zuen diskoa da Belar Hostoak. Orain bermasterizatu egin dute, baina ez hori bakarrik, disko hartako 8 kantak ere moldatu egin dituzte.
2023/01/06 - 13:15
Hertzainak taldeak agur esango die betiko agertokiei gaur gauean, Gasteizen
Joan den abenduan BECen motorrak berotu ondoren, gaur gaueko kontzertua, 20.000 lagunen aurrean, talde mitikoaren azken agurra izango da. Horretarako, 15 artista gonbidatu izango ditu talde gasteiztarrak.
2022/12/25 - 17:54
''Belengo Portalian'' Bartolome Ertzilla musikari durangarrak sortu zuen, XIX. mendean
Gaur bi kantu badira ere, "Belengo Portalian" zortzikoa "Mesias Sarritan" gabon kantaren zati moduan sortu zen. 1892ko Eguberri egunean abestu zuten lehen aldiz.
2022/12/20 - 17:43
Ekain Elorza: ''Morganen azken diskoak salbazio puntu bat du''
Ekain Elorza Morgan madrildar taldeko berriztar bateria-jotzailearekin hitz egin dugu, taldeaz, bere ibilbideaz, Fitorekin egin zuten kontzertuez eta abenduaren 22an Iruñeko Zentral aretoan eskainiko duten emanaldiaz.
2022/12/17 - 15:35
Zirrara piztu zuen Hertzainak taldearen kontzertuak bart BECen, 16.000 ikusleren aurrean
Hertzainak taldearen agur birako lehenengo kontzertuak zirrara piztu zuen atzo BECen. Taldeak ez zuen hutsik egin, eta saltoka eta kantuan jarri zuen publikoa. 16.000 lagunek abestu zituzten euskal rockaren ereserki bihurtu diren hainbat abesti.
2022/12/17 - 12:25
"Euskal Herriko onenak dira" Hertzainak taldearen kontzertuak biharamun goxoa utzi du
Hertzainak taldeak BECen eskainitako lehen kontzertuaren inguruan iritzi bilduma osotu dugu. Entzuleek kontatu dutenez, lehenengo kontzertua bikaina izan da.
2022/12/17 - 10:53
Hertzainak taldearen lehen agur-kontzertuak ez du huts egin
"Azkena gure alde!" agur-biraren lehendabiziko kontzertua egin du bart, aurreikuspen guztiak betez. Bizkaiko publikoak beste aukera bat izango du gaur, Barakaldoko BECen berriro taldeak eskainiko duen bigarren ikuskizunarekin.
2022/12/16 - 07:57
Agur, Hertzainak!
Gasteiztar talde mitikoak gaur eskainiko du Barakaldon, BECen, "Azkena gure alde!" publikoari agur esateko bira txikiaren lehenengo kontzertua.
2022/12/15 - 14:06
Hertzainaken lehen agurra, ETBko Albistegietan 1993an
1993ko urtarrilean, Garik Hertzainaken agurrari buruz hitz egin zuen ETBko Albistegietan. Nekea eta euskal merkatuaren mugak aipatu zituzten desagerpenaren arrazoi gisa.
2022/12/12 - 10:42
Beñat Gaztelurrutia: ''Bost egun luzeren ostean, goiz gozoa da gaurkoa''
Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak bukatu berri den Durangoko Azokaren balorazio oso positiboa egin du. "Urte biko zailtasunetik gatoz eta sortzaileen artean aurrez aurreko Azokaren premia somatzen genuen" adieradi du "Egun on Euskadi" saioan.
2022/12/07 - 14:05
Askatasunaren bila metalez jantzita
Eibarko taldearen 11 abesti berriak askatasun sentimenduaren ospakizuna dira. Aldi berean, 30 urteren ondoren hasi zirenetik, aske dira nahi dutena egiteko. Beraz, zirkulua itxita dago.
2022/12/05 - 12:58
"Berpiztu", Kepa Junkeraren ibilbidea iruditan jasotzen duen liburua
Gaur aurkeztu dute lana Bilboko Arte Ederren Museoan. Junkerarekin batera, haren etxekoak, lagunak eta liburuan parte hartu duten zenbait sortzaile izan dira aurkezpenean.
2022/12/03 - 11:22
Rigoberta Bandini elektro-poparen 'enperatrizak' Barakaldoko BECa menderatu du
Udan BBK Live jaialdian egon ostean, Euskadin egindako bigarren bisita izan du ostiral honetan Paula Ribo artista katalanak. Oraingoan, "Emperatriz" diskarekin itzuli da. Publikoaren gozamenerako, bere kanta ospetsuenak abestu ditu bart.
2022/11/30 - 16:42
Su Ta Gar taldeak disko berria aurkeztu du, "Alarma"
Ibilbideko hambigarren diskoa kaleratu dute Aitor Gorosabel Garaik, Xabi Bastidak, Galder Arrillagak eta Igor Diezek osatzen duten laukoteak. "Betiko Su Ta Gar" aurkituko dugu barruan.
2022/11/25 - 10:48
Abian da Itoiz taldearen ibilbidea kontatuko duen film luzea
Venecia diskotekan, Mutriku eta Ondarroa artean, filmatu zuten atzo 'Itoiz udako sesioak' pelikularako txatal bat. Dokumentala eta fikzioa nahasiko ditu pelikulak.
2022/11/24 - 13:40
'Itoiz udako sesioak' film luzearen lehen irudiak
Larraitz Zuazok dokumentalaren eta fikzioaren arteko hibridoa filmatuko du, EITBren parte-hartzearekin. "Itoiz taldearen funtserako bidaia" izango da, Juan Carlos Perez taldeko buruaren eskutik, eta Doxa Produccionesen gidaritzapean errodatzen ari dira.
2022/11/21 - 14:06
Joxe Manuel Agirre: ''Perkusioari lehen baino garrantzia handiagoa ematen zaio orain''
Joxe Manuel Agirre artisau tolosarrak 40 urtetik gora daramatza panderoak, danbolinak, atabalak eta perkusiozko beste hainbat tresna egiten eta konpontzen. Perkusioak azken boladan berebiziko garrantzia hartu duela aitortu du.
2022/11/14 - 12:47
Ikusi ''IZARO: limoiari eztia / Reivindicar la ternura'' dokumentalaren trailerra
2022ko maiatzaren 7an Anoetako Belodromoan egindako kontzertura bidean IZAROk bizitako erronken eta erronka hauekiko hausnarketen bilduma da lana, eta gaur aurkeztuko du Zinebi Bilboko zinema jaialdian.
2022/11/11 - 20:30
Imanol, inoiz itzali ez zen ahotsa
75 urte dira Imanol Larzabal zena jaio zenetik. Euskal kantugintzako ahots handienetakoa izan da, Frankismoak eta ETAk isilarazi ez zutena.