Euskara Eguna
2015/12/03 - 15:00
1.000 pertsonako giza-katea, Urretxutik Zumarragara
Umeak, gureasoak, irakasleak... Denak eskutik helduta euskararen eguna ospatzeko. Ekitaldiari bukaera emateko 'Euskal Herrian euskaraz' abestu dute.
2015/12/03 - 14:41
Ondarrutar berriek euskara barneratu dute bertan jaio ez arren
Ondarrura iritsitako etorkinen gehiengoak badaki euskara hitz egitea ezinbestekoa dela herrian ondo integratzeko.
2015/12/03 - 11:19
'Euskara Plazan!' ekitaldia, Legebiltzarrean
Ekitaldian Bernart Etxepareren Linguae vasconum primitiae liburua beste 6 hizkuntzatan itzulita aurkeztu dute eta gorazarre egin diote orain 100 urte jaio zen Koldo Mitxelena hizkuntzalariari.
2015/12/03 - 10:07
Urteko 365 egunak euskararenak direla gogorarazteko eguna
Lehendakariak esker ona adierazi die euskaldun berriei eta "bizikidetza indartzen" lagundu dutela esan du.
2015/12/02 - 13:00
.EUS domeinua duten atarietan euskararen erabilera % 88koa da
Euskararen osasun digitala neurtzea da PuntuEUS Behatokiaren egitekoa; errealitatea ezagutzea, estrategia eraginkorrak diseinatzeko. Lehen ondorioak aletu dizkigu Josu Waliño informatikari zumaiarrak.
2015/12/01 - 19:52
EH Bildu: 'Osasun onetik urrun dago euskara'
Koalizio abertzaleak deitoratu du herritarren hizkuntza eskubideak ez direla errespetatzen.
2015/11/30 - 16:42
Euskaldun berriei omenaldia, Euskararen Egunari begira
EAEko erakundeek gogorarazi dute duela 30 urte baino 300.000 euskaldun gehiago dagoela Araba, Bizkai eta Gipuzkoan.
2015/11/27 - 14:10
Amonarriz: 'Euskararen aldeko lanean sakontzeko akuilu bat da saria'
'Saria euskararentzat oso inportantea den unean iritsi da. Bidegurutze batean gaude. Euskararen inertziak astindu behar ditugu, eta normalizazio prozesua indarberritu', esan du tolosarrak.
2015/11/24 - 01:10
'Linguae Vasconum Primitiae' lana beste sei hizkuntzatara itzuli dute
Bernart Etxepareren liburua polonierara, errusierara, finlandierara, nederlandera, hebreerara eta georgierara itzuli dute. Aurkezpena abenduaren 3an egingo dute, Euskararen Nazioarteko Egunean.
2015/03/31 - 14:39
Korrika egunez-egun, argazki galeria
Momentu goxoak irudikatzen dituzten argazkiak eskeini dizkigu 19. korrikak. Lekukoak hainbat herri euskahalldundu ditu baina ez dezagun ahantzi, Euskara, egun ororen lekukoa izan behar dela!
2014/12/03 - 21:20
Euskara une oro erabiltzeko deia egin du lehendakariak
Iñigo Urkulluk esan du ezinbestekoa dela euskara ahalik eta gehien erabiltzea, “hurrengo belaunaldiari elebitasun osatuago bat uzteko”.
2014/12/03 - 15:17
1.000 webgunetik gora daude jada .eus domeinuarekin
Gaurtik aurrera gainera, edozeinek moldatu edo ireki dezake bere orrialde propioa .eus domeinuarekin.
2014/12/03 - 13:55
Urkullu: «Atxikimenduak behar ditugu ereindako hazia indartzeko»
Iñigo Urkullu lehendakariak PuntuEUS ekimenaren aldeko atxikimenduak eskatu ditu, 'ereindako hazia denon artean gorpuzteko eta indartzeko' helburuarekin.
2014/12/03 - 13:21
1.800 webgune gehiago .eus dira jada
2014ko udaberritik milatik gora elkartek, enpresak eta erakunde publikok, tartean eitb.eus-ek, egin dute domeinu aldaketa. Gaurtik aurrera publiko orokorrak egin ahalko du erregistroa.
2014/12/03 - 12:32
Euskararen erabilera aldarrikatu du Bakartxo Tejeriak
Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak euskararen erabilera aldarrikatu du, 'hortxe baitago euskararen geroa'.
2014/12/03 - 07:47
Euskarak 365 egun, euskarak 365 erronka
Euskararen Eguna dela eta, hamaika ekitaldi egingo dituzte gaur Euskal Herri osoan.
2014/12/02 - 11:00
#eusgara-ren mundu-mapa
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, #eusgara etiketarekin egindako txioak munduko mapa baten agertuko dira, gailuak geolokalizatu eta GPSa aktibatuz gero.
2014/12/01 - 22:12
Urkullu: 'Batua euskara berreskuratzeko faktore erabakigarria izan da'
“Batuaren” garrantzia azpimarratu du lehendakariak. Prozesu horretan Koldo Mitxelena hizkuntzalari “aitzindariak eta erreferenteak” egindako “funtsezko” ekarpena goraipatu du Urkulluk.
2014/10/21 - 14:41
Iñigo Asensio: 'Euskararen herriaren mugak oso urrun daude'
Iñigo Asensio komunikatzailea “Euskara Munduan” dokumentala filmatzen ari da, euskarak mundu zabalean duen presentziaren gainean. Abenduaren 3an estreinatuko da, ETB1en.
2014/06/06 - 18:33
Egunkariako auzipetuek helegitea ez jartzea eskatu diote fiskalari
Donostiako Lurralde Auzitegiak artxibatu egin du Egunkariaren auzi ekonomikoa.