Euskaraldia

20250525175511_ana-ollo_
2025/05/25 - 19:57

Uharten egin da amaiera ekitaldi ofiziala 13:00etan, baina Euskal Herriko herri askotan iluntzean emango diote amaiera euskararen aldeko ariketa sozial erraldoiari. Uharten, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko kontseilariak eskerrak eman dizkie ekimenean parte hartu duten euskaltzaleei.
EAEKO EPAITEGIAK EUS
2025/05/24 - 16:00

Ez da euskara gutxi erabiltzen dela justizian, zuzenean ez da ia ia erabiltzen. Garbiñe Biurrun magistratuak, 40 urteko lan ibilbidean, ez du epaiketa bat bera ere euskaraz egin. Epaileen euskalduntzea Eusko Jaurlaritzak beregain hartu beharko lukeela deritzo Iñigo Santxo abokatuak.
20250523200339_euskaraldia-flashmobe_
2025/05/23 - 22:07

Jende ugarik egin du bat EITBk Donostiako Alderdi Ederren Euskaraldiaren barruan antolatu duen "flashmob" erraldoiarekin. Aurtengo Euskaraldiko abestia, "Gure bihotzaren taupadak" dantzatu dute Axular dantza taldeko eta Goazen telesaileko kideek, ekitaldira gerturatu diren guztiekin batera.
Euskara eta kirola
2025/05/20 - 15:11

Hainbat kirolarik bat egin dute Euskaraldiarekin. Esan beharrik ez dago kirolak, eta batez ere futbolak, erreferenteak sortzeko eta hizkuntza bati prestijioa emateko duen gaitasuna. Kirolari eta kirol-kazetari askok konpromiso hori dute, batzuetan erraza ez den arren.
EUSKARA TUTERAN EUS ONA
2025/05/17 - 16:00

Tuteran astero biltzen dira euskaraz mintzatzeko, baina Erriberako kaleetan "kaixo" ere entzutea zaila dela aitortzen dute. Eremu ez-euskaldunean bizi dira, eta horrek mina ematen die bihotzean; izan ere, eskubide bat kentzen ari zaiela uste dute.
2025/05/16 - 15:16

Aurten izena eman ezin dezaketen 16 urtetik beherako gazteek ere izango dute euren rola; izan ere, xaxatzaile izatera gonbidatu ditu Euskaraldiak. Senideak eta lagunak xaxatzea izango dute zeregin nagusi, ingurukoak euskaraz egitera bultzatzea. Barakaldoko xaxatzaile talde batekin egon gara.
1 2 3 ... 5 »