Eusko Legebiltzarra
2024/09/27 - 13:51
Pradalesek Vox alderdiari: ''Lehendakari gisa eragotzi nahi dudan intrantsigentziaren eredu zarete''
Hori dela eta, argi utzi du ez dutela "inoiz" bat egingo, Euskadik, hamarkada luzez, batzuen eta besteen intolerantzia, intrantsigentzia eta inposaketa gehiegi bizi izan duelako.
2024/09/27 - 13:43
Pradalesek bere "herri ikuspegia" defendatu du, EH Bilduk haren "lidergoa" zalantzan jarri ostean
Lehendakariak oposizioburuari erantzun dio bere hitzak entzunda ematen duela soilik EH Bilduk edo Otxandianok berak dutela herri ikuspegia.
2024/09/27 - 09:44
Albiste izango dira: Kontrol saioa Legebiltzarrean, greba Palestinaren alde, eta iraileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/26 - 19:28
Herri ekimen legegilea martxan, gutxieneko pentsioa lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko izan dadin
Herri ekimen legegileraen bitartez, Jaurlaritzari eskatu diote ezarri ditzala lanbide arteko gutxieneko pentsiora arteko osagarriak, pentsiodun guztiek bizimodu duina egiteko diru sarrera nahikoa izan dezaten. Ekimen legegilea aurkeztu ondoren, elkarretaratzea egin dute, legebiltzarraren aurrean.
2024/09/26 - 17:03
Euskadiko venezuelarren elkarteak zatituta agertu dira Legebiltzarrean
Venezuelarren elkarteek ganberan bertan eta kanpoan jarraitu dute legegintzaldiko lehen eztabaida, arreta handiz eta elkartasunik gabe. Euskadiko Elkartekoak, EAJrekin eta PSE-EErekin bat egin dute, eta Arabako Elkartekoak, berriz, popularrekin.
2024/09/26 - 15:39
Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoen eredua berrikusteko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Osasun Sailari
Legegintzaldiko lehendabiziko osoko bilkuran, EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritzaren zutabe diren bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) adostutako erdibideko zuzenketak aurrera egingo du.
2024/09/26 - 15:11
EAJk eta PSE-EEk Maduroren Gobernuaren "abusuak" salatu dituzte, eta hauteskunde-aktak publikatzea exijitu
Legealdiko aurreneko osoko bilkuran Venezuela izan da lehendabiziko eztabaidagaia, EAJk eta PSE-EEk elkarrekin aurkeztu duten legez besteko proposamena tarteko. Aurrera egin du ekimenak, aldeko 38 boto, kontrako 7 eta 28 abstentzio jasota.
2024/09/26 - 13:47
Legebiltzarrak Estefania Beltran de Heredia, Idurre Bideguren eta Alfonso Gil izendatu ditu senatari
EAJko Estefania Beltran de Heredia, Idurre Bideguren EH Bildukoa eta PSEko Alfonso Gil berriro ere senatari autonomikoak izendatu ditu Eusko Legebiltzarrak.
2024/09/26 - 12:54
Legegintzaldiko aurreneko bilkura abian, EAJ, PSE-EE eta EH Bilduren arteko ituna protagonista dela
Ohiko jardunari ekin dio, horrenbestez, Ganberak. EAEren senatari ordezkariak eta Gogoraren Zuzendaritza Kontseiluko kideak aukeratu dituzte, eta, ondoren, eztabaidatzeari ekin diote, legez besteko lau proposamen mahai gainean dituztela.
2024/09/26 - 11:08
Ertzaintzaren Erne, Esan eta Sipe sindikatuek protesta egin dute, Legebiltzar atarian
Eusko Jaurlaritza berria osatu zenetik lau hilabete igaro direla eta tarte horretan Ertzaintzaren lan hitzarmena negoziatzen hasi ez direla salatu nahi izan dute hiru sindikatuek.
2024/09/26 - 09:42
Albiste izango dira: Lehen bilkura Legebiltzarrean, Pujanaren hilketa argitzeko epaiketa, eta greba Nafarroan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/25 - 18:40
San Josek "eskubideen urraketa orori argi eta garbi zilegitasuna kentzen dion" memoria bat nahi du
Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuak amaiera eman dio Eusko Jaurlaritzako sailburuek legealdi honetarako helburu nagusiak azaltzeko egin dituzten agerraldiei.
2024/09/25 - 15:13
Eusko Jaurlaritzak 22,5 milioi bideratuko ditu legegintzaldi honetan Arabako Errioxako ardoa sustatzeko
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak legegintzaldi honetarako dituen helburuak eta erronkak aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean; besteak beste, lehen sektorean belaunaldi aldaketa bermatzea eta Mutriku, Ondarroa eta Bermeoko portuetan hobekuntzak egitea aipatu ditu.
2024/09/23 - 16:05
Perez Iglesias sailburuak ikerlarientzat Ikasketa Aurreratuen Zentroa sortzea proposatu du
Hurrengo lau urteotan Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren lerro nagusien nondik norakoak azaldu ditu Legebiltzarrean. Iragarri duenez, euskarazko ikasketen kopurua handitu eta beketarako diru gehiago bideratuko du (% 6ko igoera).
2024/09/20 - 15:18
Osakidetzako plantilla handitzeko eta 48 orduan anbulatorioetan arreta emateko agindu du Osasun sailburuak
Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean egin duen agerraldian, herrietan betetzeko zailak diren lanpostuak betetzeko lan eskaintza publiko berezia iragarri du. Halaber, Osakidetzan egiturazko 2.000 lanpostu gehiago sortuko direla aurreratu du.
2024/09/20 - 13:58
Legebiltzarrak obrak egin ditu osoko bilkuran, Jaurlaritzako 15 sailburuak ez zirelako sartzen
Erreformarekin, bi eserleku berri jarri dira lehen lerroaren muturretan, lehendakaria eta haren 15 sailburuak ez zirelako kabitzen.
2024/09/19 - 23:18
Euskarari segurtasun juridikoa emango dion araudi berria garatzea eskatu dute Kontseiluak eta Bagerak
Euskararen eta hizkuntza berdintasunaren aldeko politika publikoak egiteko zailtasuna “gero eta handiagoa” dela salatu dute Donostiako Udaletxearen aurrean egindako elkarretaratzean.
2024/09/19 - 14:58
Pedrosak "ausardia" eskatu du eskola segregazioari aurre egiteko itun sozial eta politikoa garatzeko
Hezkuntza sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, hurrengo lau urtetarako bere sailak dituen helburu eta erronkak aurkezteko. Aurreko legealdian onartutako Hezkuntza legea garatzea izango du eginkizunen artean.
2024/09/19 - 11:58
Osasungintzaren inguruko kexen igoeraz ohartarazi du Arartekoak: "Astero 5-10 jasotzen ditugu"
Manu Lezertuaren arabera, iaz arlo horri buruz jasotako erreklamazioen gorakadarekin "oso harrituta" geratu ziren, eta aurten ere gehien igo den eremua da. Iragarri duenez, Osasun sailburuarekin bilduko da aurki kexen bilduma aurkezteko.
2024/09/18 - 18:04
Energia berriztagarrien inguruan "herri mailako" eztabaida "lasaia" eskatu du Jauregik
Deskarbonizaziora, eraginkortasun energetikora eta autokontsumora bideratutako funts propioekin osatutako 260 miloi euroko programa bat martxan jarriko duela iragarri du Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak.