Albiste izango dira: Covid iraunkorra, Bingen Zupiriaren agerraldia eta Reala - Real Madril, zuzenean
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 26an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Covid iraunkorraren unitatea: Gaurtik martxan da Euskal Autonomia Erkidegoko covid iraunkorreko lehen unitatea, Basurtuko ospitalean. Atal berria neurologia zerbitzuaren parte da, eta patologia hori duten pazienteak artatuko ditu. Gaixoek, infekzioa gertatu eta urte batzuetara, sintoma ezgaitzaileak izaten jarraitzen dute. Lehen fase honetan, Basurtuko unitateak hiru lurraldeetako gaixoei emango die zerbitzua. Hala ere, asmoa da etorkizunean Gipuzkoak eta Arabak ere horrelako unitateak izatea.
- Bingen Zupiriaren premiazko agerraldia: Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean premiazko agerraldia egingo du (11:30), otsailaren 2an Donostian Ertzaintzak egindako jardunari buruz informatzeko. Ertzaintzak 32 urteko emakume kolonbiar bat atxilotu zuen, baina Zainketa Berezien Unitatean ospitaleratu behar izan zuten gero. Zauritutako emakumeak hobera egin du. Medikuen azken partearen arabera, iktusa izan zuen, ez burezurreko traumatismoa.
- Reala - Real Madril, zuzenean: Reala - Real Madril Errege Kopako finalerdietako kanporaketa zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en. Joaneko partida gaur 21:30ean hasiko da Reale Arenan. Itzulerako partida, apirilaren 1ean jokatuko da (21:30ean) eta kasu honetan ere eitb.eus-en eta ETB1en zuzenean ikusi ahal izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Laredon, euskal gazteen kontrako "ehiza" gertatzen ari dela diote hainbat euskal udatiarrek
Udalak gertakari isolatuak direla dioen arren, biktimek eta euren familiek uste dute, erasook soilik euskal herritarrei egiten dizkietela, euskal herritar izateagatik. Gazteen kontrako dozena bat erasotik gora zenbatu ditu poliziak uda honetan Kantabriako udalerrian.
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.