Emakume bat hil dute Gijonen, genero-indarkeriako balizko kasu batean
Biktimaren bikotekide ohia atxilotu dute. Badirudi genero-indarkeriako kasu bat izan daitekeela, baina froga guztiak biltzen ari dira oraindik, eta Ministerioak baieztatzea espero da.
30 urteko emakume bat hil dute gaur, osteguna, Gijonen, Asturiasen, balizko genero-indarkeria kasu batean.
Lehen datuen arabera, gertakariak 15:00ak aldera jazo dira, Jove auzoan.
Gertatutakoari dagokionez, biktimaren bikotekide ohia atxilotu dute. 40 urte inguruko gizonari hiltzailea izatea leporatu diote.
Hari buruzko salaketa bat zegoen aurretik, baina oraingoz ez dute jakinarazi biktimarena berarena ote zen.
Espainiako Gobernuak Asturiasen duen Ordezkaritzak adierazi duenez, badirudi genero-indarkeriako kasu bat izan daitekeela, baina oraindik froga guztiak biltzen ari dira, eta Ministerioak datozen orduotan baieztatzea espero da.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadiko telefonoa), 016 (Espainiako Estatuko telefonoa) edo 3919 (Iparraldeko telefonoa, 24 orduz martxan, igande eta jaiegunetan izan ezik, 09:00etatik 18:00etara). Ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan bertan; beraz, gogoratu ezabatzeaz.