Ezker Anitza
2025/01/13 - 17:01
1.300 milioi euro gehiago biltzea helburu duen zerga erreforma proposatu du Ezker Anitza-IUk
Ezker Anitza-IUren ustez, EAJren eta PSEren foru gobernuek onartu dituzten aldaketak "ez dira ez progresiboak, ez aurrerakoiak ere. Ukitu fiskal soilak dira". Arantza Gonzalezek ohartarazi du diru-bilketa txikiagoak zerbitzu pulblikoen murrizketak dakarrela.
2024/05/03 - 14:05
Talde Mistoa osatuko duten bi legebiltzarkideek beren aktak jaso dituzte
Sumar eta Voxeko legebiltzarkideak izan dira akreditatzen aurrenekoak, Jon Hernandez eta Amaia Martinez, hurrenez hurren. Eusko Legebiltzarreko Mahaiak erabakiko du Talde Mistoan denborak eta batzordeak nola banatuko diren, biek baztertu baitute akordioa lortzeko aukera.
2024/03/30 - 13:36
Sumarrek memoria historikoarekiko eta ideia errepublikanoekiko konpromisoa agertu du
Jon Hernández Ezker Anitzako kideak esan du "harro" daudela "faxismoari aurre eginez bizitza eman zutenen oinordeko izateaz", eta "gure aurrekoen borrokarekin jarraitzea" jarri du helburu.
2024/03/15 - 13:34
Hauteskunde Batzordeak ontzat eman du Elkarrekin Podemos AB koalizioaren izena, nahasgarria ez dela iritzita
Apirilaren 21eko hauteskundeetara bi bloketan bananduta aurkeztuko dira orain arte koalizioa osatzen zuten alderdiak: Podemos eta Aliantza Berdea, alde batetik, eta salaketa jarri duten alderdiak eta Sumar, bestetik.
2024/02/26 - 21:04
Sumarrek Podemosekin akordioa ixteari uko egin zion, Espainiako zein EAEko zuzendaritzarekiko mesfidantzagatik
Sumar, Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdiei berriro negoziatzeko eskatu zien militanteen plataformak publiko egin du lau alderdiekin izandako bileraren akta.
2024/02/15 - 18:22
Sumar eta Podemoseko hainbat jarraitzailek sinadura bilketa bat bultzatu dute zerrenda bateratua eskatzeko
Ekimenaren sustatzaileek konpromisoa hartu dute ekintza bateratuak egiteko, bi alderdietako zuzendaritzak hauteskundeetan batera aurkez daitezen presionatzeko.
2024/02/03 - 13:42
"Indarrak eta borondateak batzeko unea da", aldarrikatu du Alba Garciak Sumarren hautagaitzaren aurkezpenean
Carmen Muñozek (Equo-Berdeak) hautagaitzarekin bat egitera deitu ditu beste alderdiak, eta Ezker Anitza-IUk azpimarratu du eremu politiko bat "batzeko urrats txiki bat" dela.
2024/02/02 - 21:28
Hauteskundeetara koalizioan aurkezteko aurreakordioa lortu dute Sumarrek, Ezker Anitzak eta Equok
Sumar markapean aurkeztuko dira hiru alderdiak, Alba Garcia lehendakarigai dutela. Koalizioaren nondik norakoak larunbatean azalduko dituzte, prentsaurrekoan.
2024/01/29 - 16:27
Podemosek, Sumarrek, Ezker Anitza-IUk eta Equok koalizio bateratua lortzeko elkarrizketei eutsi diete
Gainerako alderdiek, EH Bilduk, PSE-EEk eta PPk, berriz, kanpainaurrean dituzte hautagaiak.
2024/01/27 - 13:52
Ezker Anitza-IU EAJren ereduaren ''alternatiba'' osatzeko aurkeztuko da hauteskundeetan
Jon Hernandez Hidalgok esan duenez, justizia sozialeko politikak babestuko dituzte, eta zerbitzu publikoen pribatizazioari aurre egingo diete.
2024/01/25 - 10:22
Miren Gorrotxategi "ez litzateke adostasunezko hautagaia izango", Andeka Larrearen arabera
Sumar Mugimenduak Euskadin duen bozeramailea harrituta mintzatu da Otxandianok EAJri proposatuko diolako Nafarroako Gobernuko eta Iruñeko Udaleko formula Eusko Jaurlaritzan aplikatzea.
2024/01/13 - 12:55
Isa Gonzalez: ''Kontua ez da nork irabazten duen, hobeto ordezkatzen gaituena aukeratzea baizik''
Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidearen arabera, Sumar Mugimendua, Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU eta Equo Berdeak alderdien arteko koalizioa osatzeko negoziazioek "borondate onenarekin jarraitzen dute". Hautagaitza korala aurkeztu eta herritarrek berrestea aztertzen ari dira.
2024/01/12 - 20:16
Podemosek barne-hauteskundeak defendatu ditu lau alderdien lehendakarigaia aukeratzeko
Podemos, Sumar, Ezker Anitza-IU eta Equo-Berdeak alderdiek bilera berri bat egin dute arratsaldean koalizio akordio batera iristeko, baina adostasunik gabe amaitu da batzarra, lehendakarigaiaren inguruan dauden desadostasunengatik.
2024/01/12 - 12:20
Euskadiko Podemosek, Sumarrek, Ezker Anitzak eta Equok batzarra dute gaur koalizio akordioa ixten saiatzeko
Lehendakarigaia nor izango den adostea omen da itunerako oztoporik handiena. Euskadiko Podemosek Miren Gorrotxategi proposatu du; Sumarrek, ordea, Alba Garcia.
2023/12/31 - 18:24
Oposizioak uste du Urkullu lehendakaria "autokonplazientea" izan dela urte amaierako bere azken mezuan
EH Bilduren ustez, lehendakariak "herritarrekin konektatzeko aukera galdu du"; PSE-EEk "aldaketa askoren mugarrian" gaudela esan du, eta aldaketa horiek "emakumezko lehendakari batek burutu" beharko lituzkeela aldarrikatu du Podemos Euskadik.

2023/12/29 - 17:36
Podemos Euskadik urtarrilaren 8an abiatuko ditu zerrendak osatzeko barne-hauteskundeak
Prozesua otsailaren 2an amaituko da, emaitzak argitaratzearekin batera.
2023/12/16 - 15:32
Sumarrek dio “dinamika positiboa'' dutela Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza eta Equorekin izandako negoziazioek
Sumar Mugimenduko Andeka Larreak 2024an Legebiltzarrerako hauteskundeetan koalizioan aurkezteko Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU eta Equorekin izaten ari diren elkarrizketek baloratu ditu. Horren hitzetan, "dinamika positiboa dute eta aldeko zumitzak daude".
2023/12/16 - 12:50
Iñigo Martinez: 'Ezkerreko alternatibak martxan jarri behar dira Euskadin, ezkerreko gehiengoak daudelako''
Iñigo Martinez Ezker Anitza-IUko kidearen ustez, hauteskunde hauek bereziak dira, agintean egon den EAJ-PSE aliantza hausten den ala ez jokoan dagoelako. Ezkerreko gehiengo hori erdiesteko helburuz hasi du alderdiak eta koalizioak hautagaiak eta programak prestatzeko prozesua.
2023/06/09 - 18:07
Podemos Sumarrekin aurkeztuko da U23ko bozetara, baina moreek ez dute "betorik" nahi Irene Monterorentzat
Sumarrek gaur arratsaldean aurkeztuko du koalizio aurrerakoiaren hautagaitza. Bitartean, ekainaren 19ra arte Irene Montero koalizio aurrerakoiaren zerrendan sartzen saiatuko dira Podemoseko kideak, orduan amaituko baita hautagaiak erregistratzeko epea.
2023/06/03 - 16:20
Ezker Anitza-IUk "eztabaida antzuak" aldentzea eskatu du, eta Sumar "itxaropenerako hautagaitza" izatea
Halaber, sozialistek EAJrekin udaletan eta aldundietan lortutako akordioaren ondorioz, "PSE-EEk hauteskunde-kanpainan errepikatzen zituen mezu aurrerakoi guztietatik urrun" geratu dela salatu du alderdi politikoak ohar batean.