2018/04/11 - 09:10
Filtrazioagatik barkamena eskatu eta erantzulea bera dela aitortu du Zuckerbergek
Sare sozialaren sortzaileak onartu du filosofia aldaketa prozesu batean daudela, "datu filtrazio, albiste faltsu, gobernu atzerritarren esku-hartze eta gorroto mezuengatik".
2018/04/09 - 22:07
Zuckerbergek onartu du ez zuela nahikoa egin Facebooken erabilera okerra ekiditeko
Estatu Batuetako Kongresura igorritako agiri batean, Zuckerbergek bere gain hartu ditu konpainiak egindako akatsak eta barkamena eskatu du Facebookeko erabiltzaileen datuen filtrazioagatik.
2018/04/09 - 10:49
Facebook erabiltzen diren aplikazioen eta ikus daitezkeen datuen berri ematen hasi da
Mark Zuckerberg Facebookeko kontseilari delegatuak agerraldiak egingo ditu astearte eta asteazken honetan AEBko Kongresuaren zenbait batzordetan.
2018/04/06 - 13:10
Facebooken filtrazioak 137.000 erabiltzaileri eragin die Espainiako Estatuan
Facebook sare sozialak egindako kalkuluen arabera, 'thisisyourdigitallife' aplikazioa zuzenean instalatu duten pertsonak 44 lirateke Espainian.
2018/04/05 - 14:22
Facebook apirilaren 9an jarriko da harremanetan filtrazioaren biktimekin
Sare sozialak Cambridge Analitycen filtrazio eta manipulazioaren biktima izan diren erabiltzaile kopurua igo du, 50 milioitik 87 milioira.
2018/03/27 - 18:49
Crhistofer Wylie, Facebookeko eskandalua argitara eman zuen gizona
Crhistofer Wyliek Cambridge Anayitika elkartean lan egin zuen, Faecebookeko datuak erabiliz Trumpen eta Brexitaren alde kanpaina egiteko, baina une batean legez kanpoko ekintzak zirela esan du.
2018/03/23 - 10:30
Estatu Batuetako Kongresuak Mark Zuckerberg deklaratzera deitu du
"Facebookeko presidente den heinean, lekuko egokia da estatubatuarrei erantzunak" emateko, esan du Ordezkarien Ganberako Energia eta Merkataritza Batzordeak.
2018/03/22 - 08:17
Zuckerbergek akatsak onartu ditu eta Kongresura joateko prest agertu da
Enpresak 36.500 milioi euro inguru galdu ditu burtsan hiru egunetan. Presidente eta sortzaileak isiltasuna eten du azkenik, datuen manipulazioa argitaratu eta bost egunera.
2018/03/21 - 20:10
Milaka erabiltzailek bat egin dute #deleteFacebook kanpainarekin
Erabiltzaileen artean ere ezinegona sortu du Facebookeko polemikak. Batzuek sare sozial horretako kontua bertan behera utzi dute dagoeneko, baina nahikoa al da gure arrastoa betiko ezagatzeko?
2018/03/21 - 16:37
Facebooken filtrazioari buruzko ikerketa abian da
50 milioi erabiltzaileren datuak baliatu zituzten Brexitaren eta Donald Trumpen aldeko kanpainetan. Facebookek iruzur baten biktima izan dela adierazi du.
2018/03/21 - 12:29
150 euroko isuna, Arabako SOS Arrazakeriako buruari Facebooken mehatxu egiteagatik
Gasteizko Abetxuku auzoan Manzanares-Cortes familiarekin izandako arazoen harira, 'Hilda zaude', 'Guztiok hilko zarete', 'Gora Euskadi askatuta eta gora Abetxuku' mezuak argitaratu zituen.
2018/03/21 - 12:09
Facebook asaldatuta agertu da filtrazioagatik, eta engainatu zutela esan du
Baliteke enpresak hainbat milioiko isun bati aurre egin behar izatea, AEBko Merkataritza Batzorde Federalak ikerketa abiatu baitu. Cambridge Analyticak kontseilari delegatua kaleratu du.
2018/03/20 - 21:35
AEBko Senatuak Facebook ikertuko du datuak baimenik gabe erabiltzeagatik
Facebookeko sortzaileak erabiltzaileen informazioa saldu zion enpresa bati, eta enpresa honek, erabiltzaileek jakin gabe, Donald Trumpen kanpainaren mesedetan erabili zuen.
2018/03/20 - 09:40
Lurrikara Facebooken erabiltzaileen datuen manipulazioagatik
Facebookeko segurtasun buruak kargua utziko du, informazioaren tratamenduaren gaineko desadostasunengatik. Sare sozialak 2014tik izan duen kolpe handiena hartu du burtsan.
2018/03/15 - 15:43
600.000 euroko isuna WhatsApp eta Facebooki, datuak baimenik gabe erabiltzeagatik
Datuen Babeserako Espainiako Agentziak 300.000na euroko isuna jarri die. Agentziak ebatzi duenez, WhatsAppek erabiltzaileen datuak jakinarazi zizkion Facebooki azken horrek erosketa gauzatu zuenean.
2018/02/12 - 17:44
Honelakoak izango dira 2018ko emoji berriak
Unicodek iragarri du emoji berriak egongo direla 2018ko bigarren zatian. Besteak beste, ilegorriak eta ile kizkurdunak izango dira.
2018/02/09 - 17:26
Ia biztanle adina Facebook profil ditu Bilbok
Emakumeak gizonezkoak baino gehiago dira, eta gazteak dira sare soziala gehien erabiltzen.
2018/02/06 - 15:14
10 eta 15 urte bitarteko gazteen % 98k Internet erabiltzen dute
10 bat urterekin irekitzen dute euren lehen profila, sare sozialetan; 10etik 4k eduki sexualeko mezuren bat jaso du noizbait. Internet segurtasunez erabiltzeko eguna da gaur, otsailaren 6an.
2018/01/12 - 21:51
Facebook sare sozialak eduki pertsonalei lehentasuna emango die
Azken bi urteetan enpresen eta komunikabideen bideo zein edukien kopuruak gora egin du, eta pertsonalak baino gehiago dira dagoeneko, Zuckerbergek onartu duenez.
2017/12/05 - 13:59
Ika-mika sare sozialetan Laffageren hiltzailea klinika batean topatu eta gero
Diego Yllanes Nagore Laffageren hiltzailea klinika bateko medikuen taldean ageri da, psikiatra gisa aurkeztuta. Zentroak Yllanesen argazkia kendu du dagoeneko.