Ia biztanle adina Facebook profil ditu Bilbok
The Social Family aholkularitza enpresak hiru sare sozial erabilienen inguruko txosten bat argitaratu du. Horren arabera, Facebook da bilbotarren artean arrakastatsuena: 345.122 biztanle ditu Bilbok eta Facebookeko 310.000 profil daude bertan.
Mark Zuckerbergek sortutako sarean emakumeak dira nagusi. Hiribilduan, 170.000 emakume daude Facebooken alta emanda, eta gizonen profilak 20.000 gutxiago dira. Sare horretan erregistratuta dauden erabiltzaile erdiek baino gehiagok 18 eta 39 urte artean dituzte gainera.
Estatuan Instagrameko erabiltzaile gehien dituzten hamar hirien zerrendan seigarren dago Bizkaiko hiriburua, erabiltzaile eta herritarren kopurua kontuan hartuta. Hiribilduko herritarren % 49k profila du sare sozial horretan, eta horien artean ere emakumeak dira nagusi.
Bilbon gehien erabiltzen diren sare sozialen bigarren postuan Instagram dago. Bi urte baino gutxiagoko epean, erabiltzaile kopurua % 50 hazi da Estatu osoan, eta millenials izenarekin da ezagunagoa; izan ere, erabiltze gehienek 18-39 urte dituzte.
Twitter, ostera, hirugarren postuan dago, 33.169 profil dituelako. Oro har, microblogging ezagunak erabiltzaoleak galdu ditu azken urteotan, Bilboko datuak aztertuta ikusten denez. Bilbon, erabiltzaileen % 3,08k bakarrik erabiltzen dute oraindik.
Orokorrean
Txosten horretan jasotako datuen arabera, emakumeak dira nagusi Facebooken eta Instagramen, eta erabiltzaile gehienek euren egoera zibil eta ikasketa mailaren berri ematen dute; gehienak ezkonduta daude eta goi-mailako ikasketak dituzte. Twitterren, aldiz, nahiago dute generoari buruzko daturik ez eman.
Futbola da gai jarraituena Twitterren eta Facebooken. Instagramen, berriz, lifestyle izenarekin ezagutzen dena, abeslariak eta telebistako aurkezleak dira arrakastatsuenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.