Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.
Prentsa digitalari 479 milioi ordaintzera kondenatu dute Meta, lehia desleialagatik
Madrilgo Merkataritza Arloko 15 zenbakiko Epaitegiak AMIko 87 editoreri kalte-ordaina ematera zigortu du Meta, lehia-abantaila bat lortzeagatik, Facebooken eta Instagramen jokabide-publizitatearen bidez.
"Arazo teknikoek" zapuztu dute Mark Zuckerbergen betaurreko adimendunen aurkezpena
Mark Zuckerberg Metako zuzendari exekutiboak aurkeztu ditu Meta Ray-Ban Display betaurreko adimendunak. Aurkezpen ekitaldian, erreminta berriaren akatsak izan dira protagonista. Zuckerbergek, lotsatuta, wifi konexioari egotzi dizkio betaurreko adimendun berrien akatsak.