TEKNOLOGIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako

Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.

Facebook TikTok Instagram X  Snapchat Threads YouTube Telegram WhatsApp

Facebook, Instagram eta WhatsApp aplikazioak dituen telefono mugikor bat. Artxiboko argazkia: Europa Press

Meta konpainia estatubatuarrak Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioen ordainpeko bertsio berriak kaleratu ditu. 

Naomi Gleit Metako produktuburuak Instagramen eskegitako bideo batean eman ditu harpidetza plan berri horien inguruko xehetasunak. Azaldu duenez, Whatsapp Plus, Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioak mundu osoan daude eskuragarri. 

Plus bertsioek funtzio gehiago ez ezik, adierazteko eta konektatzeko modu berriak izango dituzte.  

Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa, TechCrunch hedabide espezializatuaren arabera. 

Bestalde, adimen artifizialeko Meta AI aplikazioetarako edo adimen artifiziala erabiltzen duten beste produktu batzuetarako (betaurrekoak, adibidez) Meta One harpidetza planak prestatzen ari direla nabarmendu du Metako arduradunak. 

Zehazki, Meta One Plus bertsioak hilean 6,8 euroko kostua izango du hilean eta Meta One Premium bertsioak, 17,2 euro hilean. 

Orain arte bezala, Meta AI aplikazioak doakoa izaten jarraituko du.

Adimen artifizialari lotutako harpidetza planak datorren hilabetean hasiko dira probatzen Singapurren, Guatemalan eta Bolivian. Bestalde, sortzaile eta enpresei zuzendutakoak aste honetan hasiko dira probatzen Saudi Arabian, Marokon, Tailandian eta Bangladeshen. 

Zure interesekoa izan daiteke

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X