Krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

RAM memorien krisialdia 2030era arte luza liteke, adituen arabera

Sektoreko fabrikatzaile nagusiak —Samsung, SK Hynix eta Micron— ekoizpen fabrika berriak sortzen ari dira arazo horri irtenbidea emate aldera, baina prozesu luzeak direnez, datorren urte amaierarako eskariaren % 60 betetzea lortuko dute, Nikkei Asiak jakinarazi duenez.

MEMORIA RAM

RAM memoria-txartelak. Argazkia: Europa Press

Mundu mailako memoria fabrikatzaile nagusiak DRAM memoriaren ekoizpena handitu nahian dabiltza, baina 2027. urtearen amaierarako eskariaren % 60 betetzea espero dute, Nikkei Asiaren arabera. Hartara, memoria gabeziaren krisia areagotu egingo da.

Teknologia sektoreak bizi duen krisietako bat da aipatutakoa, eta horrek kontsumoari eragiten dio bereziki. Gauzak horrela, zenbait ekoizlek ohartarazi dute prezioak igotzea ekarriko duela krisiak.

Neurri batean, adimen artifizialaren (IA) eskaera handitu denetik dago ataka larrian RAM memorien ekoizpena, teknologia enpresen lehentasun bihurtu baita errendimendu handiko memoriak ekoiztea eta hornitzea.

Esparru horretan, sektoreko fabrikatzaile nagusiak, Samsung, SK Hynix eta Micron, —merkatuko ekoizpen globalaren % 90 inguru dute—, ekoizpen fabrika berriak sortzen ari dira arazo horri irtenbidea emate aldera, baina prozesu luzeak direnez, datorren urte amaierarako, soilik eskariaren % 60 betetzea lortuko dute, Nikkei Asiak jakinarazi duenez.

Izan ere, ekoizpena handitzeko eginahalean, fabrikazioa ez da martxan egongo gutxienez datorren urtera arte, eta, beraz, pentsa baino gehiago luzatuko da krisiaaldia; 2030era arte, beharbada.

Are gehiago, SK Group taldeko Chey Tae-wonen esanetan, adimen artifizialaren memoriari ere eragingo dio.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Teslak Cybercab aurkeztu du, robotaxi autonomoen aldeko apustua

Teslak Cybercab aurkeztu du ostegun honetan, robotaxi autonomo gisa funtzionatzeko diseinatutako bi plazako ibilgailu elektrikoa. Autoak ez du bolanterik, ezta pedalik ere, eta konpainiak garatutako gidatze sistema autonomoaren mende dago erabat. Teslak 45 ibilgailuko lehen serie bat merkaturatu du (Texasen eta Floridan zerbitzua eskaintzen ari dira jada), baina konpainiak robotaxia pixkanaka zabaltzea aurreikusten du, AEBko beste eremu batzuetara heltzeko.

Txinako Robotak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gure eguneroko bizitzan txertatuko den robotikarik garatuena Txinako nazioarteko biltzarrera iritsi da

Azken erakusketetan ping-ponga jokatzen, dantzatzen eta borrokatzen aurkeztu dituzte robotak. Oraingoan, ikuskizuna emateaz harago, robotak lan egiteko gai dira, etxean zein fabriketan. Roboten salmentak nazioartean lau bider handitu dira; Unitree enpresa Shanghaiko burtsan estreinatu da aste honetan. Urte gutxi barru gure egunerokoaren parte izango direla ziurtatzen dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Aura farmeatzea", sare sozialetako lehiaketa birala

“Aura farmatzea” zerbait behin eta berriz edo neurriz gaindi egitea da, “aura” irabazi eta pilatzeko; hau da, besteen aurrean presentzia, estiloa edo errespetua erakusteko. Lehiakide bakoitza saiatzen da ahalik eta ekintzarik ikusgarriena egiten edo presentzia handiena erakusten, aurkariak baino “aura” gehiago lortzeko. Hala ere, alderantziz ere funtzionatzen du: eroriko batek, huts egite batek edo une lotsagarri batek “aura” galtzea ekar dezake. Eta zuk... ezagutzen al zenuen moda berria?

Gehiago ikusi
Publizitatea
X