SARE SOZIALAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

YouTube, Snapchat eta TikTok sare sozialek akordioa lortu dute "eragindako mendekotasunagatik" salatu zituen Kentuckyko eskolarekin

Akordioari esker, bertan behera gelditu da hezkuntza barruti batek sare sozialetako plataformen kontra abiatutako lehen epaiketa izango zena. Hala ere, oraingoz ez dituzte akordioaren inguruko xehetasunak eta baldintzak argitu. 

Facebook TikTok Instagram X  Snapchat Threads YouTube Telegram WhatsApp

Sakelako telefono bat, sare sozialetako hainbat aplikaziorekin. Artxiboko argazkia: Europa Press

Google, Snapchat eta TikTok erraldoi teknologikoek akordioa lortu dute Kentucyko hezkuntza barruti batekin, eta, hortaz, ez da epaiketarik izango adingabeei sare sozialetako plataformekiko "mendekotasuna eragiteagatik". Aipaturiko eskola barrutiak mendekotasunak eragindako buru osasuneko programaren kostuak ordaintzera behartu nahi zituen.

Gaur-gaurkoz ez dituzte akordioaren inguruko xehetasunak eta baldintzak argitu. Breathitt eskola barrutiak (Kentucky ekialdea) Oaklandeko (Kalifornia) auzitegi federal batean demanda aurkeztu zuen, eta hain zuzen ere, auzitegi horretan bertan hasiko da Metaren aurkako epaiketa, datorren ekainaren 15ean.

"Auzia modu adiskidetsuan konpondu da, eta gure helburua adin bakoitzerako egokiak diren produktuak garatzea eta hori betetzen duten guraso kontrolak egitea da", adierazi du YouTuberen bozeramaile batek ohar batean. 

Epaiketa aurrekari izan daiteke herrialde osoan enpresa teknologikoen aurka jarritako erreklamazioen (1.200 baino gehiago) esparruan. Eskola barrutiek argudiatu dutenez, sare sozialetako enpresa nagusiek kalte handia egin diete ikasleei ez ezik, hezkuntza sistemari ere. 

Bestalde, Snap enpresaren bozeramaile batek txalotu egin du auzia "modu adiskidetsuan" ebatzi izana. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X