Nor da John Ternus eta zer erronka izango du Appleren gidaritzan?
John Ternusek datorren irailaren 1ean kontseilari delegatu kargua hartuko du, eta Tim Cookekin alderatuta (operazioetan eta negozioan zentratuago dagoen), ingeniaritza arloari garrantzi handiagoa ematea aurreikusten dute adituek.
John Ternus, irailaren 1etik aurrera Appleren kontseilari delegatu berria izango dena. Artxiboko argazkia: EFE
Aldaketak, Apple konpainiaren leman. John Ternus izango da irailaren 1etik aurrera Appleren kontseilari delegatu berria, eta Tim Cook egungo kontseilari delegatua ordezkatuko du. Gaur-gaurkoz, Hardware Ingeniaritzako presidenteorde seniorra da.
1975ean jaioa eta Ingeniaritza Mekanikoan Pennsylvaniako Unibertsitatean lizentziatua, 2001an sartu zen Apple enpresan. Geroztik, ibilbide luzea egin du gailu eta produktuen definizioan, eta garrantzi handiko kidea da orain.
Zehazki, funtsezko zeregina izan du iPad, AirPod eta iPhoneren hainbat belaunalditan, baita Mac eta Apple Watch ekipoetan ere.
Applera jauzi egin aurretik, Virtual Research Systems enpresan aritu zen, ingeniari mekaniko lanetan.
Erronkak
Erraldoi teknologikoak adimen artifizialaren lasterketan aurrera egin, eta, gaur egungo konpainia handien artean tokia egitea izango du datozen hilabeteetarako erronka nagusietako bat.
Gaur egun, Apple Intelligencek (Appleren adimen artifiziala) irudiak sor ditzake, testuak berridatzi eta jakinarazpen automatikoak laburbildu. Hala ere, Claude eta ChatGPT aplikazioetatik oso urrun dago; Play Store eta App Storeren datuen arabera erabiltzaile gehienek horietara jotzen dute.
Prentsa espezializatuaren arabera, Adimen Artifizialaren etorkizuna gailu integratuetan dagoela (betaurreko adimendunak edo kameradun AirPodak, esaterako) uste du Apple konpainiak, eta horretan jarri nahi ditu indarrak.
Horrez gain, kontseilari delegatu berriak egungo gerra testuinguruak eragindako mehatxuei eta muga-zergei ere aurre egin beharko die.
Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialarekin egindako kartel gehienek antzeko itxura dute
Kartelgintza sektorean ere gero eta ohikoagoa da tresna hori erabiltzea, merkea eta erraza baita. Publizitate adituen arabera, ordea, adimen artifiziala erabiltzea kaltegarria izan daiteke markentzat.
Sonyk 2028a baino lehenagoko diskoen ekoizpena mantenduko du, baina fabrikazio-mugekin
Konpainiaren azalpenen arabera, garatzaileek lehendik editatutako bideojokoen disko fisikoak eskatzen jarraitu ahalko dute, lantegiek euren fabrikazio-gaitasuna asko murriztuko duten arren.
Eusko Jaurlaritzak ordenagailu kuantikoa enpresen eskura jarri du: "Ilara luzea daukagu"
Basque Quantum (BasQ) aliantzak gidatuta, sarbide protokolo bat zehaztu dute enpresa eta erakunde publikoen sarbidea errazteko.
Europako Justiziak Googleri ezarritako 4.125 milioi euroko isuna berretsi du
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezetsi egin du Googlek jarritako errekurtsoa, eta zigortu egin du konpainia Android sistema eragilearen bidez nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
PlayStationek bideojoko berrien disko fisikoak ekoizteari utziko dio 2028an
Enpresak kontsumo-joera berrietara egokitu nahi du, eta "baliabide digitalen aldeko joera disko fisikoena baino askoz handiagoa" dela adierazi du.
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.