Herritarren erdiek Adimen Artifiziala erabiltzen duten erremintak erabiltzen dituzte
EITB Focusek Adimen Artifizialaren erabilera aztertu du.
Herritarren erdiek Adimen Artifizialeko tresnak erabili dituzte inoiz.
EITB Focus inkestaren azken galdeketak Adimen Artifizialaren inguruko galderak ere egin dizkie herritarrei. Erreminta azken zazpi egunetan erabili duten galdetuta, erdiek baietz erantzun dute. % 22,3k esan dute egunero erabiltzen dutela; % 10ek astean 3-5 aldiz; eta % 18k esan dute behin edo birritan erabili dutela. % 48,9k, berriz, inoiz ez dutela erabili esan dute.
Adimen Artifizialaren erabilera gazteen artean dago gehien zabalduta. 18 eta 25 urte arteko gazteen artean % 73,7k erabiltzen dute Adimen Artifiziala; 26 eta 50 urte artekoen artean, % 63k; eta 51 eta 65 urte artekoen artean, erdiek. Adin nagusikoak dira gutxien erabiltzen dutenak; izan ere, 65 urtetik gorakoen artean, hamarretik zortzik ez dute erabiltzen.
Zertarako erabiltzen da Adimen Artifiziala?
Arlo pertsonalean, aisialdian eta entretenimenduan erabiltzen da batez ere. Erabiltzaileen % 76,5ek alor horietan erabiltzen dituzte. % 50ek lanean erabii ohi dute, eta % 16,6k, berriz, ikasketetan edo arlo akademikoan.
Adimen Artifizialak dituen aukera eta arriskuen inguruan galdetuta, ia erdiek (% 46,1) uste dute aukera gehiago eskaintzen dituela arriskuak baino. % 39ren ustez, berriz, arriskuak gehiago dira.
Erreminta horiek lana arriskuan jarriko ote duten galdetuta, % 71,5ek ez dute uste horrela izango denik.
Adimen Artifizialak euskarari nola eragiten dion ere galdetu du EITB Focusek. Galdetutakoen erdiek uste dute erreminta euskara indartzeko aukera dela.
Hala ere, erdiek baina gehiagok uste dute Adimen Artifiziala desabantaila izango dela euskararentzat, ondo garatu ezean.
Kontsultatu EITB Focusen datu guztiak
EITB FOCUSen edizio honek berrikuntza garrantzitsu bat dakar: sistema berri bat ezarri da, eta horri esker, EITBren web korporatiboko Gardentasun atalean ikerketaren mikrodatuei sarbidea eman zaie, OPEN DATA nazioarteko formatu estandarrean. Datu egituratuak publiko espezializatuaren eskura jartzeaz gain, herritar guztiek ere datuak modu erakargarriagoan ikusi ahal izango dituzte, herria, hiria edo edozein aldagai soziodemografiko aukeratuta.
Datu-multzoak Europar Batasuneko administrazio-maila guztietako estandarren arabera sindikatuta daude (nazioarteko bertsio bat ere badute, ingelesez), baita Eusko Jaurlaritzaren eta Estatuko Administrazioaren estandarren arabera ere. Datuak hemen kontsulta daitezke.
Metodologia eta lagina
Ikerketa honetan erabilitako metodologia izaera kuantitatibokoa izan da, elkarrizketa-teknikaren bidez gauzatua.
Ikerketa-teknika horrek planteatutako helburu guztiak erantzuteko aukera ematen du, baliozkotasun eta fidagarritasun handieneko emaitzak lortuz. Azterlanaren unibertsoa 18 urte edo gehiagoko pertsonek osatzen dute, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan bizi direnek, eta landa-lana 2026ko apirilaren 17tik maiatzaren 13ra bitartean egin zen.
Laginketa estratifikatua egin da, kuoten araberako esleipen proportzionalarekin, metodologia kuantitatiboa erabiliz.
Lagina
4.250 inkesta egin dira guztira (950 Araban, 1.500 Bizkaian, 1.200 Gipuzkoan eta 600 Nafarroan). Inkestak honela banatu dira: 400 hiriburuetan —Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñea—; 200 Laudio, Amurrio, Getxo, Basauri, Barakaldo, Tolosa, Irun eta Eibarren; 50 Agurainen; 500 Bizkaiko gainerako udalerrietan; 200 Gipuzkoako eta Nafarroako gainerako udalerrietan; eta 100 Arabako gainerako udalerrietan.
Errore-marjina ±%1,5ekoa da datu orokorretarako; ±%3,17 Arabako Lurralde Historikorako; ±%2,53 Bizkaiko Lurralde Historikorako; ±%2,82 Gipuzkoako Lurralde Historikorako; eta ±%3,99 Nafarroarako, %95eko konfiantza-mailarekin.
Lagina ausazkoa eta estratifikatua izan da, lurralde-eremuaren, udalerriaren, sexuaren eta adinaren arabera.
Inkesten % 24 euskaraz egin dira, eta gainerako % 76ak gaztelaniaz. Emaitza orokorrak inkestatutako udalerrien biztanleria-tamainaren arabera ponderatu dira.
Landa-lana 2026ko apirilaren 17tik maiatzaren 13ra bitartean egin zen, telefono bidezko elkarrizketen bidez.
Inkestaren batez besteko iraupena 10 minutu eta 22 segundokoa izan da; laburrena 6 minutukoa eta luzeena 36 minutukoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.
Heriotzen kopurua jaiotzena baino ia bi aldiz handiagoa da EAEn
Heriotzak 6.253 izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, eta jaiotakoak bainoa 3.008 gehiago.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du Bernedoko udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat
Gasteizko Instrukzio Epaitegiak gaur hartuko die deklarazioa 15 ikertuei, eta testuinguru horretan egin du iragarpena herri-akusazio gisa ari den elkarteak. Bestalde, euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.
Lanbide Heziketak ia 8.000 plaza gehiagorekin ekin dio ikasturteari, bi gradu bikoitz berrirekin
Ia 75.000 plaza eskaini dira eta oraingoz 51.000 ikasle pasatxok eman dute izena (matrikulatzeko epea urriaren 16ra arte egongo da zabalik). Ikasturte hasierako ekitaldian lehendakariak azpimarratu duenez, egungo LHa "Txapeldunen Ligan" dago eta hezkuntza sistema hobetzeko "ardura partekatua, autokritika eta autoestima" eskatu ditu.
Txinak konfrontazioa baztertu du AAren inguruko eztabaidan, eta "ongira bideratutako" teknologia defendatu du
Pekinek adimen artifizial ireki eta inklusiboaren nazioarteko araubidea eskatu du, eta ohartarazi du mehatxu-diskurtsoek eta "asmo txarreko lehiak" haren gobernantza oztopatzen dutela.
Uda beteko tenperaturak astea hasteko : gaur 30 graduak gaindituko dira aste erdian udazken giroari bide eman aurretik
Nafarroako hainbat tokitan, Iruñean eta Erriberan kasu, termometroak 35 graduraino iritsiko dira gaur. Bihar goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera.
Normandiako Lehorreratzetik Markinara: Abelek Bigarren Mundu Gerrako kamioneta bat du egurra garraiatzeko
Bigarren Mundu Gerrako kamioneta bat dabil Markina-Xemeingo mendietan. Abel Ibarluzea jabeak egurra garraiatzeko eta beste baserriko beste zenbait lanetarako erabiltzen du. Garai batean, Euskal Herrian ohikoa zen AEBko armadaren gerra-ibilgailu hauek ikustea. Gaur egun, Abelena da geratzen den bakarrenetako bat.
Gizon bat hil da Oiartzungo AP-8ko zerbitzugunean izandako zirkulazio istripu batean
61 urteko gizonak furgonetarekin izan zuen istripua atzo gauean, zerbitzugune baten barruan.
Imsersoren bidaiak gaurtik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat gaur abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaiatxoak egiteko.