Hamar pasahitz erabilienak "segundo batean baino gutxiagoan" asmatzeko modukoak dira, Ziur zibersegurtasun zentroaren arabera
Kontu garrantzitsu guztiek pasahitz propioa izatea gomendatu du Ziur Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, baita "pasahitz luze eta deszifratzeko zailak" aukeratzea zein pasahitz-kudeatzaileak erabiltzea ere.
Ziur Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak ohartarazi duenez, gehien erabiltzen diren hamar pasahitzak "segundo batean baino gutxiagoan asmatzen dira".
Pasahitzen Munduko Egunaren harira, Maria Penilla Ziurren zuzendariak adierazi duenez, "pasahitz ahul bat izanez gero, zure bizitza digital osora sar daitezke segundo gutxian".
2025eko azken txostenen eta NordPass zein ESET enpresa espezializatuen 2026rako aurreikuspenen arabera, arriskurik handiena duten hamar pasahitzak hauek dira: "admin", "123456", "12345678", "123456789", "12345", "password", "1234567890", "1111", "Contraseña" eta "qwerty123".
Pasahitz bana zerbitzu bakoitzerako
Ziurren zuzendariak "ohitura digitalak hobetzeko deia" egin du, eta gogorarazi du beharrezkoa dela "zerbitzu garrantzitsu bakoitzerako pasahitz bat erabiltzea, bereziki kontu kritikoetan, hala nola posta elektronikoan eta online bankan".
Era berean, "pasahitz konplexuen ordez pasahitz luzeak erabiltzea" gomendatu du, "gogoratzeko errazak baina deszifratzeko zailak diren esaldiak aukeratuta".
"Pasahitzen kudeatzaileak erabiltzea ere funtsezko jardunbideetako bat da", azaldu du. Haren esanetan, tresna horiek aukera ematen dute "pasahitz ugari modu seguruan gordetzeko, guztiak memorizatu beharrik gabe". "Bitwarden (doakoa), 1Password (ordainpekoa) eta mugikorreko pasahitz-kudeatzailea dira aukerarik gomendagarrien eta errazenetako batzuk", gaineratu du.
Horrez gain, bi urratseko egiaztapena (2FA) aktibatzea gomendatu du, "baimenik gabeko sarbide-saiakerak blokeatzeko tresnarik eraginkorrenetako bat delako, baita pasahitza lapurtzen bada ere".
Bestalde, ohartarazi du ohiko akatsen artean daudela "datu pertsonal agerikoak erabiltzea, pasahitz arruntak hautatzea eta kredentzialak kanal ez-seguruen bidez partekatzea". Era berean, azaldu du "ez dela beharrezkoa pasahitzak etengabe aldatzea arrazoirik gabe, baina bai segurtasun-arrakalaren bat edo konpromiso-zantzuren bat dagoenean".
Zure interesekoa izan daiteke
Nor da John Ternus eta zer erronka izango du Appleren gidaritzan?
John Ternusek datorren irailaren 1ean kontseilari delegatu kargua hartuko du, eta Tim Cookekin alderatuta (operazioetan eta negozioan zentratuago dagoen), ingeniaritza arloari garrantzi handiagoa ematea aurreikusten dute adituek.
Tim Cookek Appleren CEO izateari utziko dio irailean, eta John Ternusek ordezkatuko du
Konpainia teknologikoak aho batez onartu du enpresaren burua ordezkatzea, eta irailaren 1ean gauzatuko da. Orduz gero, Cook administrazio-kontseiluaren presidente exekutiboa izango da.
RAM memorien krisialdia 2030era arte luza liteke, adituen arabera
Sektoreko fabrikatzaile nagusiak —Samsung, SK Hynix eta Micron— ekoizpen fabrika berriak sortzen ari dira arazo horri irtenbidea emate aldera, baina prozesu luzeak direnez, datorren urte amaierarako eskariaren % 60 betetzea lortuko dute, Nikkei Asiak jakinarazi duenez.
Instagram Plus: istorio luzeagoak, zerrenda pribatuak eta beste funtzio esklusibo batzuk eskaintzen dituen harpidetza zerbitzu berria
Ordainpeko harpidetza zerbitzu berria probatzen hasi da Meta. Astean zehar istorio bat nabarmentzea ere ahalbidetuko du, jende gehiagok ikus dezan, eta Superlike animatu bat bidaltzea, besteak beste.
Ez dute ChatGPTren funtzio erotikoa kaleratuko OpenAIk laguntzailea hobetzen duen arte
Konpainia teknologikoak funtzio hori data zehaztu gabe atzeratzea erabaki du, erabiltzaile heldu egiaztatuek eduki erotikoan sartzeko aukera izan dezaten. Sistemaren adimenean eta pertsonalizatzeko gaitasunean hobekuntzak egitea lehenetsi nahi dute.
AA "erabat kaltegarria" izan daiteke mentalki kalteberak diren pertsonengan, psikiatra batek ohartarazi duenez
Adimen Artifizialak "ez du kontzientziarik, ez du errukirik eta ez du maite" erabiltzailea, hortaz, "berdin zaio zer gertatzen zaion". Gainera, normalean "atsegina" izaten da, eta "erabiltzailari entzun nahi duen erantzuna ematen dio".
X, Meta eta TikTokek delituak egin dituzten ikertzeko eskatuko dio Espainiako Gobernuak Fiskaltzari
"Plataforma horiek gure seme-alaben osasun mentalaren, duintasunaren eta eskubideen aurka egiten ari dira. Estatuak ezin du horrelakorik onartu", azpimarratu du Pedro Sanchezek X sare sozialean.
Sare sozialak gehiegi erabiltzeak gazteak isolatzea eragiten du, ikerketa baten arabera
AEBko 120 unibertsitatetan 18 eta 24 urte bitarteko 64.988 gazteri egindako galdeketaren emaitzak argitaratu ditu gaur Journal of American College Health aldizkariak.
15 urtez azpikoei sare sozialak debekatzearen alde agertu da Txekiako Gobernua
X-en zabaldutako bideo batean, Txekiako gobernuburuak ziurtatu du espainiar edota frantziar estatuetan bultzatutako debekuarekin bat egiten duela.