Apple, Alphabet eta Meta konpainiek monopolioaren aurkako legea betetzen duten ikertuko du Europako Batzordeak
Europako Batzordeak ikerketa abiatu du Apple, Alphabet (Googleren enpresa nagusia) eta Meta (Facebook, Instagram eta WhatsApp) teknologia konpainia handien aurka, EBren monopolioaren aurkako legea betetzen ez dutelakoan. Hain zuzen ere, horiek merkatuan duten indarra kontrolatzea da araudi berri horren helburua.
Zehazki, Europako Batzordeak uste du Applek eta Alphabetek ez dutela neurri eraginkorrik hartu aplikazioak garatzen dituztenek beren bezeroekin modu librean komunikatzeko aukera izan dezaten, beti ere aplikazioak erosteko bi horien dendak (Apple Store eta Google Play) erabili gabe eta ordaindu behar izan gabe.
Halaber, Alphabetek Googlek dituen bilaketa zerbitzuei lehentasuna ematen jarraitzen duela iritzi dio Europako Batzordeak, lehiakideen aurretik. Horren adibide jarri ditu 'Google Shopping', 'Google Flights' edo 'Google Hotels'.
Bestalde, Europako Batzordeak argitu nahi du Applek araudia betetzeko egindako aldaketen ondoren erabiltzaileek aukera izango ote duten modu erraz batean lehenetsitako aplikazioak gailutik kentzeko, Safari nabigatzailea, esaterako.
Metari dagokionez, taldeko enpresen artean (Facebook, Instagram, WhatsApp) datu pertsonalak partekatzea nahi ez duten bezeroei pribatutasuna bermatzeko aukerarik eskaini dien egiaztatu nahi du.
Ikerketa urtebeteren buruan amaitu nahi du, eta susmoak betez gero, fakturazioaren % 10 edo % 20eko isunak jar diezaieke Europako Batzordeak aipaturiko hiru teknologia konpainia handi horiei.
Zure interesekoa izan daiteke
Munduko Futbol Txapelketan bero izugarria izan daitekeela ohartarazi du ikerketa batek, eta egutegia berriz planteatzeko eskatu diote FIFAri
2026ko Munduko Futbol Txapelketako partiden laurdenean bero izugarria egin behar du, eta arriskutsua izan daiteke. Estatu Batuek, Mexikok eta Kanadak antolatuko duten txapelketan jokalari eta zaleek izango dituzten arriskuez ohartarazi du ikerketa zientifiko batek.
Xik Trumpi ohartarazi dio Taiwanekiko harremanak "txarto kudeatzea" bi herrialdeen arteko gatazka ekar dezakeela
AEBko eta Txinako presidenteek eta bi herrialdeetako ordezkariek bilera egin dute gaur goizean, sintonia onean. Horren emaitza da Trumpek egin duen iragarpena: hilabete batzuen buruan beste bilera bat egingo dute, Washingtonen.
Gutxienez 100 pertsona hil dira Afrika Erdiko Errepublikako urre-meategi bateko lur-jausian
Luizia maiatzaren 6an gertatu zen. Hasiera batean, agintariek 11 hildako baieztatu zituzten, baina hainbat egunez biktimak bilatu eta zaurituak artatu ondoren, kopuruak nabarmen egin du gora.
1.700 pertsona konfinatu dituzte gurutzaontzi batean, Bordelen, gastroenteritis agerraldi baten ondorioz
Gastroenteritisak bidaiari baten heriotza eta sintomak dituzten hamarnaka kasu agertzea eragin du. Osasun-agintariak probak egiten ari dira kutsatzearen jatorria zehazteko; elikagai-intoxikazioa izan daitekeela uste da. Hortaz, Ambition gurutzaontziak bidaia jarraituko du, eta, dena ondo bidean, datorren astelehenean iritsiko da Getxora.
Trump Pekinera iritsi da: Bi egun emango ditu han eta Xi Jinpingekin bilduko da
Txinako 20:00ak (Euskal Herriko 14:00ak) pasatxo zirenean, Air Force One hegazkinak lur hartu du. Bertan zihoazen Donald Trump AEBko presidentea, Marco Rubio Estatu idazkaria, Pete Hehseth Defentsa idazkaria eta AEBko multinazional handietako ia hogei enpresaburu.
Trumpek Venezuela AEBko banderaz margotuta ageri den mapa bat argitaratu du, 51. estatu gisa irudikatzeko
Nicolas Maduro Venezuelako presidentea kargugabetu eta urtarrilaren 3an atxilotu zutenetik, Trumpek hainbat aldiz iradoki du herrialdea AEBko estatu izan dadin nahi duela.
Europar Batasunak, Ormuz babesteko, Itsaso Gorriko misioa eta Libanon beste bat zabaltzea planteatu du
Europar Batasunak Kanpo Politikarako duen goi-ordezkari Kaja Kallasen ustez, bi misio horiekin, alde batetik, itsasarteko garraioa babestuko litzateke, eta, bestetik, Libanoko Armada indartu.
Txina eta Estatu Batuen arteko lehia komertzialaren gakoak: muga-zergak, lur arraroak eta epaitegien ebazpenak
Horiek izango dira Donald Trump AEBko presidenteak, Xi Jinping presidenteak gonbidatuta, Txinara maiatzaren 13tik 15era egingo duen bisitaren gai nagusiak.
Alderdi Laboristako 70 diputatuk baino gehiagok Starmerren dimisioa eskatu dute, baina, oraingoz, lehen ministroak eutsi egiten dio karguari
Erresuma Batuko udal hauteskundeetan emaitza txarrak lortu ondoren, lehen ministro laboristaren aurkako presioa areagotzen ari da. Hala ere, entzungor egin die dimisio eskariei, herrialdean "kaosa" areagotu egingo litzatekeela argudiatuta.
Hainbat familiak TikTok salatu dute Frantzian, gazteei buruko arazoak eta pentsamendu suizidak eragiten dizkielakoan
Salaketan, beren buruaz beste egin zuten bost neskaren familien kasua jasotzen da, bai eta anorexia, depresioa eta joera suizidak dituzten hamar neska eta mutil baten kasuak ere. Sare sozialak ahultasun abusua egin zuela salatzen dute, adingabeak zaurgarri direlako eta sare sozialak ahultasun hori ustiatu egiten duelako.