Farmaziak
2019/06/06 - 17:22
Gero eta lagun gehiagok erabiltzen dituzte botikak birziklatzeko SIGRE guneak
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanle bakoitzak botika-ontzi eta botika-hondarren 116 gramo birziklatzen ditu urtero, Estatuko bataz bestekoa baino 12 puntu gehiago, hain zuzen ere.
2019/05/31 - 21:18
Ibuprofenoa eta Paracetamola errezetarekin soilik erosi ahalko dira
Kontrolak zorroztuko dituzte farmazietan, eta legea urratzen duten farmazialariei 30.000 eta 90.000 euro arteko isunak ezar diezazkiekete.
2018/07/10 - 17:43
Sanofi farmazeutikak Pauen duen lantegia itxita, kutsaduragatik
Mourenxen, Ortez eta Paue artean Sanofik duen lantegiak baimendutako gas emisio kutsagarriak 7.000 aldiz gainditu ditu.
2018/07/06 - 11:55
Osasun Ministerioak tentsioa kontrolatzeko hainbat botika erretiratu ditu
Minbizia eragin dezakeen ezpurutasuna antzeman dute. Hala ere, medikuarekin hitz egin gabe tratamendua ez eteteko aholkatu die Osasun Ministerioak gaixoei.
2018/06/11 - 18:35
Novaltiak Europako banaketa biltegi aurreratuena eraikiko du Bizkaian
Lezama eta Zamudio artean eraikiko duten zentro berria 2019an ipiniko dute martxan. Kooperatibak jakinarazi duenez, 10 milioi euroko inbertsioa egingo du enpresak.
2018/04/24 - 14:48
Homeopatia produktuak farmazietan saltzea galaraztea eskatu dute medikuek
Medikuen Kolegio Ofizialak (OMC) homeopatia 'pseudoterapia' gisa izendatu du, osasun publikorako eta gaixoaren segurtasunerako arriskutsua dela iritzita.
2018/02/25 - 16:38
Nola iristen dira botikak farmazietara?
Egunero, bataz beste, 280.000 botika kaxa banatzen dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko farmazietan. Nafarroan, berriz, 100.000 inguru. Biltegietan 30.000 botika mota desberdinekin egiten dute lan.
2018/01/22 - 18:40
Hiesa autodiagnostikatzeko lehen proba farmazietara heldu da
Oraingoz Estatuan merkaturatzen ari den konpainia bakarra Mylan da, 'Autotest VIH' izenarekin.
2018/01/22 - 15:52
Hiesa atzemateko autodiagnosi testak, farmazietan salgai
Odol edo txistu lagin bat nahikoa da, etxetik atera beharrik gabe, 20 minutuan norbaitek infekzioa duen ala ez jakiteko. Testa 25 euro inguruan salduko dute, eta ez da errezetarik behar izango.
2018/01/12 - 07:54
E-rezeta beste autonomia erkidego batzuetan ere erabil daiteke jada
Madrilen, Andaluzian, Balearretan eta Ceuta eta Melilla hiri autonomoetan ez beste erkidegoetako farmazietan erabili ahalko dute EAEko herritarrek errezeta elektronikoa.
2018/01/11 - 15:47
Euskal e-rezeta erabilgarri izango da Estatuko botiketan
Bihartik aurrera EAEko herritarrek botikak beste autonomia erkidegotako farmazietan eskura ditzakete osasun txartelarekin , Madrilen, Andaluzian, Balearretan eta Ceuta eta Melillan ez beste guztietan
2017/12/14 - 08:42
Iktusari buruzko kanpaina hasi dute farmaziek, 'kasuen % 90 aurreikusi daitezkeelako'
Euskadiko Farmazialarien Elkargoak iktusari buruzko kanpaina bat abiatuko du datozen asteetan, sintomak garaiz antzematearen eta arrisku faktoreen garrantziaz kontzientziatzeko.
2017/08/22 - 13:07
Johnson & Johnson 417 milioi dolar ordaintzera zigortu dute
Epaimahaiaren iritziz, farmazia arloko erraldoiak ez zion jendeari ohartarazi lotura egon zitekeela bere talko hautsak erabiltzearen eta minbizia izateko arriskuaren artean.
2016/09/07 - 22:47
Mediku ziurtagiriak farmazietan ere izango dira salgai, Bizkaian
Egun, ziurtagiriak eskuratzeko Bizkaiko Medikuen Kolegiora, Bilbora, joan behar dute bizkaitarrek.
2016/06/20 - 17:39
Gizon bat atxilotu dute Bizkaiko bi farmaziatan lapurtzea egotzita
Horri leporatzen zaizkion azken lapurretak ekainaren 4an eta 14an gertatu ziren, Bilboko Deusto auzoan eta Barakaldoko San Vicente auzoan.
2016/05/14 - 12:38
Pfizerrek AEBn bere farmakoak exekuzioetan erabiltzea saihestuko du
Farmazia-enpresa handiak, hala, bat egiten du Estatu Batuetako eta Europako gainerako konpainiek hartutako erabakiarekin.
2016/02/05 - 11:36
Barizelaren aurkako txertoa, botiketan salgai berriro
Botiken eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (AEMPS) txertoa farmazietan saltzeko baimena eman zuen duela bi aste.
2016/02/01 - 10:58
Botiken koordainketarako laguntzak eskatzeko epea, zabalik
Gaurtik aurrera egin ahal izango dira eskariak. Aurten, Eusko Jaurlaritzak 7 milioi euro bideratuko ditu horretara.
2016/01/15 - 22:00
Proba terapeutiko batek garun heriotza eragin dio boluntario bati Frantzian
Biotrail enpresaren proba teraupetiko batean parte hartzen zuten. Urtarrilaren 7an hasi zuten entsegua eta igandean ospitalera eraman zituzten gaizki zeudelako. Bat heriotza klinikoan dago.
2016/01/15 - 14:05
Pertsona bat garun-heriotza egoeran, botika baten eraginez, Frantzian
Botika baten saiakuntza terapeutikoan parte hartzen ari zen, eta beste bost lagun ere ospitaleratuta daude.