Novaltia konpainiako langileek greba mugagabea hasi dute
Novaltia botika banatzailearen langileek greba mugagabea abiatu dute Bizkaian, astelehen honetan. Sindikatuen hitzetan, gaurko lanuztea beharginen % 85ek babestu dute. Zuzendaritzaren ahotan, aldiz, langileen % 48k soilik egin dute greba.
ELA sindikatuak (gehiengoa du enpresa-batzordean) ohar baten bidez azaldu duenez, grebaren helburuak enpresa-hitzarmena berreskuratzea, azpikontratazioa mugatzea eta aldi baterako langileen baldintzak hobetzea dira, "gehiegikeriak saihesteko".
Zuzendaritzak "enpresa hitzarmena berritzeko negoziazioak haustea eta Estatuko hitzarmena aplikatzea" erabaki zuen urte hasieran, sindikatuaren hitzetan. Euskadiko botika banatzaile nagusia da Novaltia.
Egoerak "beharturik", enpresa-batzordeko ordezkariek greba mugagabea deitzea erabaki zuten.
Era berean, soldata hobekuntzak eskatu ditu sindikatu abertzaleak, hala nola, "azken kontratazioek pairatzen duten soldata eskala bikoitza ezabatzea", "langile kopuru handi batek lanbide arteko gutxieneko soldata izatea onartezina delako".
ELAk azaldu duenez, Novaltiako beharginak Zaratamoko (Bizkaia) lantegian egongo dira gatazkak irauten duen bitartean. Langileak kooperatibako botika bazkide guztietatik pasatuko dira aste honetan, egoeraren berri emateko.
Novaltia 2013an sortu zen, Aragofar (Aragoi) eta Vascofar (Euskadi) konpainiek bat egin ondoren. 200 langile ditu lau gune logistikotan (Zaragoza, Zaratamo, Gasteiz eta Calatayud), eta 1.000 bazkide baino gehiago, kooperatibak bere webgunean kaleratutako datuen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatzen dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan