Farmaziak
2021/07/19 - 16:21
Covid-19a norberak detektatzeko testak: erabilgarriak, arduraz jokatuta
Aste honetan bertan, farmaziek autodiagnostiko-testak errezetarik gabe saldu ahal izatea espero da. Herritarrek "arduraz jokatzea" eta osasun zerbitzuei emaitza positiboak jakinaraztea espero dute farmazialariek.
2021/07/13 - 23:29
Nola erabili behar dira autodiagnostikorako testak?
Covid-19a detektatzeko test azkarrak laster egongo dira salgai farmazietan medikuaren errezetarik gabe.
2021/07/13 - 20:50
Covid-19a detektatzeko test azkarrak medikuaren agiririk gabe saltzeko baimena emango dute
Espainiako Osasun Ministerioak uste du herritarrei test azkarrak farmazietan eskuratzeko aukera emanda, kasu susmagarriak arinago detektatzea ahalbidetuko dela.
2021/06/18 - 17:10
Epaitegi batek AstraZeneca behartu du txertoak EBri emateko egutegia betetzera
Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidentearen arabera, erabaki horrek Batzordearen jarrera berresten du: "AstraZenecak ez zituen kontratuan hartutako konpromisoak bete".
2021/06/18 - 00:19
CureVac txertoak % 47ko eraginkortasuna du behin-behineko analisien arabera
Alemaniako CureVac botika etxearen txertoaren entsegu klinikoetan lorturiko emaitzak ez dira esperotakoak izan. Munduko Osasun Erakundearen arabera, txertoa baimentzeko gutxienekoa % 50ekoa da.
2021/06/17 - 22:54
CureVac txertoak ez du esperotako emaitza izan entsegu klinikoetan
CureVac txertoak % 47ko eraginkortasuna du behin-behineko analisien arabera. Eraginkortasuna entsegu klinikoak amaitutakoan aztertuko duela esan du EMAk.
2021/06/07 - 18:30
Right2Cure Euskadik bat egin du patenteak askatzeko Europako Herritarren Ekimenarekin
Hainbat talde eta gizarte eragileren babesa duen plataforma honek elkarretaretzea deitu du asteazkenerako, ekainak 9, 19:00etan Bilboko Arriaga antzokiaren plazan.
2021/05/28 - 19:51
12 eta 15 urte arteko gazteei Pfizerren txertoa ematea onartu du EMAk
Pfizerrek eta BioNTechek 2.260 neraberekin egin zituzten 3. faseko probak, eta eraginkortasuna % 100ekoa izan dela egiaztatu dute.
2021/05/27 - 19:31
Txertoen patenteak behin-behinean indargabetzea eskatu du Eusko Legebiltzarrak
Adierazpenean gogorarazi dute Hego Afrikak eta Indiak egindako proposamenak jabetza intelektuala eta ezagutza partekatzea ahalbidetzen duela, eta monopolioak galaraziko lituzkeela.
2021/05/26 - 22:57
EBk milioika euroko isunak eskatu dizkio AstraZenecari dosien bidalketa azkar dezan
Europako Batzordeko abokatuak eta estatuek egunean 10 euroko isuna eskatzen dute konpainiarentzat uztailaren 1a baino lehen entregatu ez duen dosi bakoitzeko.
2021/05/25 - 16:22
Lehendakariak txertoen patenteak behin behinean kentzearen aldeko adierazpena egin du
Adierazpenean jasotzen den aldarrikapen nagusia da covid-19ari aurre egiteko txertoak herrialde guztiek eskura izan dezatela.
2021/05/24 - 16:35
Txertoen patenteak aldi baterako etetea babesten du Euskadik
Patenteak aldi baterako etetearen aldeko adierazpen bat irakurriko du bihar lehendakariak, Gobernu Kontseiluaren asteroko bileraren ostean.
2021/05/18 - 16:26
AstraZeneca eta Pfizerren dosiak uztartzea segurua eta eraginkorra da, ikerlarien ustez
Bigarrenean Pfizer hartu dutenen artean albo ondorioak oso eramangarriak izan dira eta antigorputzak zazpi aldiz ugaldu dira.
2021/05/18 - 15:00
Pfizer eta AstraZeneca txertoak nahasteak immunitatea areagotzen du
CombiVacS saiakuntza klinikoaren arabera, bi txertoak uztartzea segurua eta eraginkorra da, eta ez du albo-ondorio gehiagorik eragiten.
2021/05/13 - 10:00
Txertoen konbinazioak albo ondorioak ugaritzen ditu, Oxforden ikerketa baten arabera
"The Lancet" zientzia aldizkarian argitaratutako ikerketak dio albo ondorio gehienak arinak direla. 50 urtetik gorakoekin egin dute ikerketa, Pfizer-BioNTech eta AstraZeneca uztartuta.
2021/05/10 - 23:01
Covid-19aren eta gripearen aurkako txerto bateratuak emaitza positiboak agertu ditu
Txertoak ez darabil ARN mezulariaren teknologia, Pfizerrek eta Modernak bezala. Horren ordez, teknika tradizionalagoa erabiltzen du: koronabirusaren proteinak injektatzen ditu.
2021/05/10 - 08:52
Europar Batasunak ez du berrituko AstraZenecarekin duen kontratua, ekainetik harago
Sinatutako akordioaren arabera, farmazia konpainiak 120 milioi dosi eman behar zizkion urteko lehen hiruhilekoan. Azkenean, baina, 30 milioi bakarrik banatu dizkio.
2021/05/08 - 20:04
Bruselak Pfizer txertoaren beste 1800 milioi dosi bereganatzeko kontratua onartu du
Kontratuaren arabera, 900 milioi dosi bermaturik daude, eta beste 900 milioi "aukerazkoak" dira, 2021 eta 2023 artean banatzeko, Von der Leyenek iragarri duenez.
2021/05/07 - 09:59
Txertoen patenteak askatzeko eztabaidari ekingo dio gaur Europar Batasunak
Ameriketako Estatu Batuek iritziz aldatu ostean, proposamena eztabaidatzeko prest dagoela adierazi du Europako Batzordeak.
2021/05/06 - 22:20
Zer ekarriko luke covid-19aren aurkako txertoen patenteen baliogabetzeak?
Patente batek 20 urteko iraupena du, baita covid-19ko txertoen kasuan ere. Liberalizatu ez gero, baina, mundu osoan bizitzak salbatu daitezke.