CureVac txertoak % 47ko eraginkortasuna du behin-behineko analisien arabera
Koronabirusaren aurkako CureVac txertoak ez ditu aurreikuspenak bete saiakuntza klinikoaren hirugarren fasean; izan ere, txertoak % 47ko eraginkortasuna du behin-behineko datuen arabera. Ez da % 50era iritsi, eta hori da bai Munduko Osasun Erakundeak (MOE) eta baita Ameriketako Estatu Batuetako Elikagai eta Sendagaien Agentziak (FDA) ezarritako gutxienekoa txertoa baimentzeko.
Franz-Werner Haas Alemaniako botika etxeko zuzendari exekutiboak onartu du ez dituztela esperotako emaitzak izan behin-behineko analisietan. Haren esanetan, ordea, saiakuntza klinikoarekin jarraituko dute, amaierara arte: "Litekeena da eraginkortasuna aldatzea".
Europar Batasunean covid-19ari aurre egiteko onartu nahi zuten bosgarren txertoa izan behar zuen, Pfizer-BioNTech, Moderna, AstraZeneca eta Janssen txertoen atzetik.
Europar Batasunak CureVac txertoaren 405 milioi erosteko akordioa lortu zuen.
Osakidetzako Biodonostia eta Biocruces Osasun Ikerketako Institutuek ere parte hartu dute CureVac Alemaniako enpresa farmazeutikoaren txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna aztertzeko saiakuntza klinikoan.
Horren harira, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak jakinarazi du CureVac haiekin jarri dela harremanetan, eta txertoaren saio klinikoekin jarraitzeko asmoa agertu duela.
Bestalde, Europako Sendagaien Agentziak berretsi du etengabe aztertzen segituko duela txerto alemaniarra, eta saio klinikoen emaitzak aztertuko dituela baimenaz erabakia hartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.