EAEk Curevac farmazia-enpresaren txertoaren saiakuntza klinikoan parte hartuko du
Osakidetzaren Biodonostia eta Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuak aukeratu dituzte Curevac enpresa farmazeutiko alemanak covid-19ari aurre egiteko garatu eta sustatu duen txertoaren eraginkortasuna eta segurtasuna aztertuko duen saiakuntza klinikoan parte hartzeko.
Estatu mailan ikerketarako aukeratutako hiru zentroetatik bi jarriko ditu EAEk; hirugarrena Madrilgo erkidegokoa da. Saiakuntza kliniko handia izango da, mundu osoan 30.000 lagunek baino gehiagok hartuko baitute parte bertan; horietako 2.000 inguru EAEk jarriko ditu.
Curevac enpresa biofarmazeutiko alemanak immunitate-sistema estimulatzen duen RNA mezulariaren mekanismoan oinarritutako txertoa garatu du, hau da, Pfizer eta Moderna txertoek erabiltzen duten bera. Hala ere, Curevacek orain arte merkaturatu diren txertoak erabiltzeko dauden oztopo nagusietako bat gainditzen du; izan ere, txertoak mantentzeko eta prestatzeko baldintzek banaketarako logistika errazten dute.
Gainera, Europan ekoizten denez, gure esparruko herrialdeetan dosi gehien banatzeko konpromisoa hartu duen txertoetako bat da.
Parte-hartzea
Azterlanaren protokoloan adierazitako irizpideak betetzen dituzten EAEko 18 urtetik gorako pertsona guztiek izango dute saiakuntzan parte hartzeko aukera, hala nahi badute.
Saiakuntzak txertoaren bi dosi behar ditu, lehenengo eta bigarrenaren artean 28 eguneko tartea utzita. Parte-hartzaileak ausaz banatuko dituzte txertoa jasoko duten taldean eta plazeboa (inolako ondoriorik ez duen konposatu bat) jasoko duten kontrol taldean.
Parte-hartzaileei urtebete iraun dezakeen jarraipena egingo diete, bisita medikoen eta telefono deien bidez. Gainera, informazioa erregistratzeko modua erraztuko duen mugikorrerako aplikazio batean sartu ahalko dira. Edozein unetan eskatu ahalko dute saiakuntzatik ateratzea, eta txertoa edo plazeboa jaso zuten jakin ahalko dute.
Hirugarren eta seigarren hilabeteak iritsitakoan, bitarteko analisiak egingo dizkiete, eta, emaitzen arabera, baliteke txertoa erabiltzen hasteko baimena lehenago ematea, orain arte merkaturatu direnekin gertatu den bezala.
Datozen egunetan, beharrezko dokumentazio eta eskakizun guztiak prest daudenean, bi ikerketa-institutuek parte-hartzaileak errekrutatzeko prozesuak abiatuko dituzte. Behar bezala emango da horien berri.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.