62 pertsona hil dira azken astean eta 1.046 kasu berri atzeman dituzte
Koronabirusak eraginda, 62 pertsona hil dira Euskadin azken astean, hilaren 11tik 17ra doana, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera. Aurreko astearekin alderatuz gero, heriotza kopurua nahiko egonkor mantendu da, lau heriotza gutxiago zenbatu badira ere.
Eguneko datuei dagokienez, asteartean 13.774 test diagnostiko egin dira (astelehenean baino 3019 gehiago), eta, haietatik, 1.046 positiboak izan dira, bezperan baino 152 gehiago. Hori horrela, positibotasun tasa % 7,6an kokatu da (aurreko egunarekin alderatuta, ia puntu bat jaitsi da).
100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 452,10era igo, eta zazpi eguneko tasen arrazoia 1,34an kokatu da. Lurraldeka, Gipuzkoak du tasa metaturik txikiena (397,25); Bizkaiak, aldiz, handiena (486,49). Tartean kokatzen da, beraz, Araba, 408,53rekin.
Era berean, R0a (pertsona batek ustez beste zenbat pertsona kutsatuko dituen adierazten duena) 1,09koa da, azken hiru egunetan izandakoaren oso antzekoa.
Beste behin, Bizkaian atzeman dituzte kutsatze gehien: azken orduetan 616 zenbatu baitira. Ondoren dator Gipuzkoa (298), eta azkenik, Araba (110). Halaber, EAEtik kanpo bizi diren 22 pertsonak eman dute positibo azken orduetan (bezperan baino 17 gehiago).
Ospitaleetan dagoen presioari dagokionez, 83 pertsona ospitaleratu dira azken orduetan, eta hala, guztira, 465 pertsona daude Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erietxeetan, astelehenean baino 17 gehiago. ZIUn 97 gaixo daude, bezperan baino bat gehiago.
18 udalerri gorrian
Azpeitia eta Pasaia kutsatze maila altuena duten herrien zerrendara gehitu dira azken orduetan, eta horrenbestez, 18 dira gorriz margotutako udalerriak EAEn, Eusko Jaurlaritzaren koloretako semaforoaren arabera. Hala, litekeena da bi udalerri gipuzkoar horiek, baina baita Bilbo eta Durango ere, perimetralki konfinatutako herrien artean egotea ostiralean. Gaur gaurkoz, 32 dira itxitako udalerriak.
Beste bi hiriburuak, Gasteiz eta Donostia, eremu laranjan daude oraindik, 405,91 eta 405,72 kasurekin, hurrenez hurren.
Euskadiko intzidentzia epidemiologikoaren bilakaera kontsulta daiteke. Azken orduetan herriz herri zenbatutako positibo berriak azter daitezke, eta pandemia hasieratik atzemandako kasu guztiak eta adin-taldeen araberako datuak ageri dira bertan.
Bestalde, 106 ikasgela daude itxita asteazken honetan Euskadin covid-19aren kasuren bat dutelako, hots, ikasgela guztien % 0,60. Atzo baino 11 ikasgela gehiago dira.
Hezkuntza Sailak emandako datuen arabera, gaurko 12:00ak arte bildutako datuak aztertuta, 97 ikastetxeri eragiten die birusak. Dena dela, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik.
Nafarroako egoera
Foru erkidegoa eguneko 200 kasuko langatik jaitsi ezinda dago oraindik. 3.226 proba diagnostiko (PCR eta antigeno) egin dituzte astearte honetan, eta horietatik 200 positibo izan dira. Hortaz, positibotasun tasa % 6,2an kokatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.