Curevac enpresak ekainerako espero du Europak bere txertoa onartzea
CureVac Alemaniako enpresa biofarmazeutikoak txerto berri bat lortzeko entsegu klinikoak luzatuko dituela iragarri du. Koronabirusaren aldaera berriak zabaltzen ari direla ikusita, birusaren aldaera jakin batzuen aurrean txertoa eraginkorra izango dela egiaztatu nahi dute.
Egun, hautagai den txertoa Europan eta Latinoamerikan egiten ari diren azterketa kliniko aurreratuetan ikertzen ari dira 35.000 boluntariorekin, EAEko 2.000 parte-hartzaile tartean. CureVac enpresatik baieztatu dutenez, aurtengo bigarren hiruhilekoan eskatuko dute txertoa merkaturatzerako baimena. Onespena ekainaren amaiera aldera jasotzea espero dute.
Konpainiaren arabera, entsegu klinikoak luzatuta eraginkortasunari buruzko datu adierazgarriak jaso ahalko dituzte, 12 mikrogramoko txertoa jaso zuten 60 urtetik gorako 270 pertsonako "talde garrantzitsuaren" inguruan. Ohar batean jakinarazi dutenez, euren helburua "txerto honekin biztanleria, adin-talde zaurgarrienak bereziki, birusetik eta horren mutazioetatik babestea" da.
BioDonostia eta BioCruces Bizkaia ikerketa institutuak ere hautatu zituzten entsegu klinikoan parte hartzeko. Luis Castaño BioCruces-eko zuzendariak urtarrilean Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" albistegian azaldu zuenez, "bi txerto ditugu une honetan, baina beste batzuk ere ari dira agertzen", eta, hori dela eta, "udarako biztanleriaren % 70-80 txertatuta egotea izan behar dugu jomuga". Gaur egungo egoerak "ikerketa oso garrantzitsua dela erakutsi besterik ez du egiten", gaineratu zuen.
CureVac-en txertoak Pfizer eta Moderna konpainien txertoek duten mekanismo bera darabil, baina azken honek gordetzeko eta prestatzeko baldintza hobeak ditu eta horrek banaketa erraztuko luke.
Zure interesekoa izan daiteke
8.000 hektarea kaltetu dira Huelvako sutean, eta 500 bizilagun inguru ebakuatu dituzte
Tirig (Castello) udalerrian ostiralean piztutako suak kontrolik gabe jarraitzen du, eta Cati herriko bizilagunak etxetik ateratzeko agindua eman du Generalitateak.
Eklipseek ikusmin handia piztu izan dute beti Euskal Herrian, baina segurtasunez ikusi behar dira
Orain mende bat ikusi zen azkenekoz eguzki eklipse oso bat Euskal Herrian. Zorionez, herritarren kontzientzia hobetu egin da. Eklipseak modu seguruan ikusteko betaurrekoak 1990eko hamarkadan agertu ziren.
Munduko bazterretatik etorri dira Euskadira, eklipsea ikustera
Estatu Batuetatik, Poloniatik, Herbehereetatik eta Alemaniatik, besteak beste, etorritako taldeek gure lurraldea aukeratu dute fenomenoa ikusteko.
Suhiltzaileek mendean hartu dute Elgeako mendilerroan piztutako baso sutea
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, tximista batek eragin duela uste baitute. Sutea kontrolpean hartu eta garrak itzali ondoren, suhiltzaileak gunea freskatzen geratu dira.
Bederatzi agentek kolpeak jaso dituzte igandean Araban eta Gipuzkoan izandako esku-hartzeetan
Segurtasun Sailak gertakariak gaitzetsi ditu, eta adierazi du "kezka handiz" ikusten duela poliziaren aurka indarkeria erabiltzea.
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.