Feminismoa
2024/03/08 - 13:14
Emakumezkoen esku daude ordaindutako lanpostuen % 48, duela 40 urte baino % 18,4 gehiago
Legebiltzarrean, 2005etik, parekatuta dago emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkaritza. Bestalde, EAEn 86,1 urteko bizi itxaropena dute emakumeek.
2024/03/08 - 12:54
EITB Mediak ere bat egin du M8arekin
EITB Mediako langileek elkarretaratzea egin dute Bilboko egoitzako sarreran, martxoaren 8aren harira, haien babesa erakusteko.
2024/03/08 - 08:54
Albiste izango dira: Emakumeen Nazioarteko Eguna, bilera baserritarrekin eta Nafarroako Parlamentuko protesta
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/08 - 06:00
Zaintza sistema publikoa eta emakumeen ahalduntzea ardatz hartuta dator martxoaren 8a
Aurrerapenak aurrerapen, M8a aldarrietarako eguna da gaur gaurkoz, ospakizunerako baino; gizon eta emakumeen berdintasun erreala, emakumeen aurkako indarkeriarik eza, zaintza-sistemaren hutsuneak konpontzea eta emakumeen ahalduntzea, egitate barik, helburu eta aldarri baitira 2024 honetan oraindik.
2024/03/08 - 06:00
M8ko manifestazioen ordutegiak eta lekuak, "Gure bizitzekin negoziorik ez!" lelopean
Berdintasunaren aldeko, indarkeria matxistaren aurkako eta emakume palestinarrekiko elkartasunaren aldeko aldarrikapenak entzungo dira ostiral honetan Euskal Herriko kaleetan, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta.
2024/03/07 - 18:37
Emakume suhiltzaileek estereotipoei aurre egiten jarraitzen dute
Martxoaren 8aren bezperan, Bizkaiko emakume suhiltzaileekin izan gara. Egunerokoan indar hutsa baino gehiago erabili behar dutela gogoratu dute. Emakume suhiltzaileen gaineko estereotipoak oraindik ere badaudela kritikatzen dute.
2024/03/05 - 11:04
Egun ''historikoa'' Frantzian, abortu eskubidea Konstituzioan sartu ondoren
Frantziako Parlamentuko bi ganberek (Asanblea Nazionala eta Senatua) batera bilkura bat egin dute astelehen honetan, eta abortu eskubidea Konstituzioan sartzeko behin betiko oniritzia eman dute, Frantzia eskubide hori indarrean duen munduko estatu bakarra izan dadin.
2024/03/04 - 20:54
Frantzia, abortu eskubidea Konstituzioan blindatzen duen munduko estatu bakarra
Frantziako Parlamentuko bi ganberek (Asanblea Nazionala eta Senatua) batera egin dute bilkura, eta abortu eskubidea Konstituzioan jasotzeari behin betiko oniritzia eman diote.
2024/03/04 - 17:54
''Burgesiak emakume zamaketarien soldatak okertu eta euskal portuetatik bota zituen''
Bizkaiko Batzar Nagusiek erakusketa bat inauguratu dute, XVI. mendetik euskal portuetan lan egin zuten emakume zamaketariak gogoratzeko eta omentzeko. Tokiko ekonomia garatzeko ezinbestekoak izan ziren, eta gizonen antzeko soldatak kobratzera iritsi ziren.
2024/03/04 - 13:22
Zaintza sistema publikoa eta indarkeria desagerrazteko ''aldaketa sakonak'' izango dira aldarri nagusi M8an
Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8rako aldarriak azaldu ditu gaur prentsaurrekoan, egun horretarako manifestazioak iragartzeaz gain. Egungo zaintza sistema eta indarkeria matxista salatzeaz gain, Palestinako emakumeei "elkartasun eta maitasun" mezua helarazi nahi izan diete.
2024/03/03 - 14:26
Negu giroari aurre eginez, 6.000 emakume baino gehiago atera dira aurtengo Lilatoian
Martxoaren 8aren atarian, umore onean egin dituzte ibilbidearen 5 kilometroak urtetik urtera jende gehiago erakartzen duen lasterketa feministan.
2024/02/12 - 12:51
Jaurlaritzak % 59 igo du Gizonduz zerbitzuaren aurrekontua, "neomatxismoaren gorakadari" aurre egiteko
Gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko berdintasunaren aldeko euskal zerbitzuak ekintza berriak garatuko ditu aurten. Besteak beste, jokabide matxista problematikoak dituzten eta jarrera horiek aldatzeko prest dauden gizon gazteekin esperientzia pilotu bat jarriko dute martxan.
2024/02/11 - 14:26
EAJk zientzian ''hesiak gailendu'' eta ''emakumezko erreferenteak'' sortzeko konpromisoa agertu du
Maitane Ipiñazar hautagai jeltzaleak esan du politika feministak sustatuko dituela emakumeen "ahalduntzea" indartzeko eta zientziaren arloan "protagonistak" izateko.
2024/02/09 - 12:40
Emakumeak dira nagusi osasun arloko ikasketetan, baina ingeniaritzan gutxiengoa dira
Matrikulen % 78 emakumezkoenak dira Osasun zientzietako ikasketetan, baina ingeniaritzan eta arkitekturan ez dira % 29ra iristen. Emakumezko ikertzaileen kopurua % 35,7 hazi da hamarkada batean.
2024/02/07 - 10:35
Gizon batek 44 urteko emakume bat hil du Alacanten
Guardia Zibilak 52 urteko gizon bat atxilotu du, bikotekidea hiltzea leporatuta.
2024/02/07 - 09:41
Mariasun Landa, Emakunde Saria jaso ondoren: "Erne egon behar dugu, eta lortu duguna defendatu"
Berdintasunean atzera egiteko arrisku zantzuak ikusten dituela ohartarazi du idazle errenteriarrak. Indarkeria matxistarekin "ikaratuta" dagoela ere esan du: "Egoera ez doa hobera".
2024/02/05 - 22:13
Jaurlaritzak eta Emakundek etxeko lanetan eta zaintzan genero-arrakala erdira murriztu nahi dute 2030erako
Era berean, 'Berdintasun Estrategia' berriak 6.000 euro inguruko soldata-arrakala bost puntu murriztu nahi du.
2024/01/25 - 12:27
Auzitegi Nazionalak Rubiales epaitzea proposatu du, Hermosori baimenik gabe emandako musuagatik
Halaber, Francisco de Jorge epaileak Albert Luque, Jorge Vilda eta Ruben Rivera ere epaitu nahi ditu, musuaren ostean jokalariari egindako presioengatik.
2024/01/22 - 12:42
Emakunderen Berdintasun Eskola, berdintasun arloan herritarrak prestatzea helburu duen webgunea
Berdintasuneskola.eus webguneak doako 32 ikastaro eskainiko ditu, berdintasunari buruzko hainbat gairi buruzkoak. Gehienak publiko orokorrari zuzendutakoak dira, gutxi batzuk salbu.
2024/01/15 - 16:23
Gizonen % 44k uste dute berdintasunaren sustapena "urrunegi" joan dela eta orain eurak direla baztertuak
Espainiako CIS inkesta etxeak egin berri duen inkesta baten arabera, emakumeen % 67,2k uste dute ezberdintasunak oraindik "oso handiak edo nahiko handiak" direla. Iritzi hori duten gizonen kopurua, berriz, % 48,2koa da.