EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumeak dira nagusi osasun arloko ikasketetan, baina ingeniaritzan gutxiengoa dira

Matrikulen % 78 emakumezkoenak dira Osasun zientzietako ikasketetan, baina ingeniaritzan eta arkitekturan ez dira % 29ra iristen. Emakumezko ikertzaileen kopurua % 35,7 hazi da hamarkada batean.
Emakume ikerlaria. Argazkia: EFE
Emakume ikerlaria. Argazkia: EFE

Emakumezkoak dira nagusi EAEko osasun arloko unibertsitate ikasketetan, matrikulen % 78 emakumezkoenak baitira, baina gutxiengoa dira Ingeniaritza eta Arkitektura alorretan, horietan emakumeen kopurua ez baita % 29ra iristen.

Igande honetan, otsailaren 11n, Emakume eta Neska Zientzialariaren Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, Eustat EAEko Estatistika Institutuak emakumeek zientzian, ikasketetan eta lanean duten presentziari buruzko datuak argitaratu ditu.

Ikasle garaian, emakumezkoak gehiago dira Batxilergoaren adar guztietan, eta geroz eta gehiago dira Zientzia eta Teknologiako adarra aukeratzen dutenak, % 51,4 izateraino 2021-2022 ikasturtean. Kopuru hori 5,1 puntu hazi da hamarkada batean.

Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoaren kasuan, ikasleen ia bi heren (% 62) dira emakumezkoak.

Unibertsitatean, matrikulen % 54,3 (70.503) emakumezkoenak dira, eta erdiek baino gehiagok (% 53,4) Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak hautatzen dituzte.

Alde nabarmenena Osasun Zientzietan ikus daiteke, matrikulen % 78 emakumeena baita. Gradu guztietan gainditzen dituzte ikasle kopuruaren hiru laurdenak, Fisioterapian izan ezik, hor paretsu baitaude.

Kontrakoa gertatzen da Ingeniaritza eta Arkitektura adarretan, emakumeak ikasleen % 29 ere ez baitira. Elektronika, Informatika eta Mekanika Ingeniaritzetan, gainera, bost ikasletik bakarra da emakumezkoa.

Gainerako adarretan, parekotasun handiagoa dago. % 50,8 dira emakumezkoak zientzia puruetan, baina Fisikan heren batera ere ez dira iristen (% 29).

Lan arloan, 8.453 emakume ikertzaile daude EAEn, duela 10 urte baino % 35,7 gehiago.

 

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X