Emakumezkoen esku daude ordaindutako lanpostuen % 48, duela 40 urte baino % 18,4 gehiago
1981ean, ordaindutako lanpostuak betetzen zituzten emakumeen kopurua ez zen % 30era iristen. Lan egiteko adina zutenen artean, % 34,4 zeuden beharrean garai hartan.
Gaur egun, ostera, emakumezkoen esku daude ordaindutako lanpostuen % 48, eta 18 eta 65 urte bitarteko emakumeen % 67,2k dute ordaindutako lanpostu bat.
1981ean, bestalde, langabezia tasa % 22,8koa zen emakumeen artean; gaur egun, % 7,8koa da.
Era berean, aldatu egin da unibertsitate ikasketak dituztenen portzentajea. 1985-86 ikasturtean goi mailako ikasketak egiten ari ziren ikasleen % 47,6 emakumeak ziren. Hamar urte geroago, % 54,5eraino igo zen portzentajea, eta berdintsua da oraindik ere.
Ordezkaritza politikoa
1980an, % 7 baino gutxiago ziren emakumezkoak Eusko Legebiltzarrean. Hamarkada bat geroago, % 16ra igo zen portzentaje hori, eta handik 20 urtera, % 33ra. Urrats bat gehiago emanda, 2005etik, parekatuta dago emakumezkoen eta gizonezkoen ordezkaritza.
Emakumeen bizi itxaropena
Biztanleriaren zati handi bat betetzen dute adineko emakumeek. Euskal Autonomia Erkidegoan, 86,1 urteko bizi itxaropena zuten, hain zuzen ere, emakumeek 2022an; 40 urte lehenago, 76,9 urtekoa zen.
Horrenbestez, 13,7 puntu hazi da 65 urtetik gorako adinekoen kopurua. Zehazki, biztanleen % 9,8 ziren 1981ean, eta % 23,5 dira gaur egun. Hartara, % 135 igo da 65 urtetik gorako emakumeen kopurua, eta % 43 jaitsi da 20 urtez azpikoena.
Gizartean aldaketa izan da, eta horrek ekarri du geroz eta emakume gehiago bakarrik bizitzea. 85 urtetik gorako emakumeen % 38,5 bakarrik bizi dira.
Eguneko zentroetako erabiltzaileen % 71,6 eta adinekoen egoitzetako % 68,8 emakumeak dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Ayesa Digital uholdeak aurreikusteko eta kalteak murrizteko proiektu bat garatzen ari da, konputazio kuantikoaren bidez
Aranzadiko migratzaileentzako konponbide bat eskatzeko kanpaldia hasi dute Iruñean
Euskadiko Futbol Federazioak Euskal Selekzioaren nazioarteko ofizialtasuna lortzeko prozesua berrabiarazi du
Indarkeria matxistaren aurrean emakumeak ez daudela bakarrik eta babes-sare oso bat dutela gogora ekarri du Nafarroako Gobernuak
Donostian 400 etxebizitza babestu egiteko aurrerapauso garrantzitsua: Udalak Txomin Enea II birpartzelatzeko proiektua onartu du
Garabi handiak lanean ari dira Donostia Ospitaleko protoiterapia ekipoa instalatzeko
Eusko Jaurlaritza ume txikiak dituzten familientzako laguntzak ordaintzen hasi da