Feminismoa
2023/11/29 - 14:19
Greba feminista orokorreko manifestazio eta mobilizazioak: non eta noiz
Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta eskualdeko udalerri handietan manifestazio jendetsuak deitu dituzte arratsalderako, eta goizean mobilizazioak egongo dira ehunka herritan.
2023/11/25 - 21:40
Indarkeria matxistarik gabe bizi ahal izatea eskatu du euskal jendarteak
Mugimendu Feministak milaka pertsona bildu ditu euskal geografian zehar egun osoan zehar egin diren manifestazio eta mobilizazioetan, indarkeria matxista "Giza Eskubideen urraketarik zabalduena" izaten jarraitzen duela salatzeko.
2023/11/25 - 15:04
Emakumeen aurkako indarkeria salatu eta palestinarrak eta etxeko langileak babestu dituzte Gasteizen
Mugimendu feministak deituta, ehunka emakume kalera atera dira Gasteizen, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko, eta elkartasuna adierazi diete, bereziki, emakume palestinarrei, etxeko langileei eta zainketen eta adinekoen sektoreko langileei.
2023/11/25 - 14:52
Manifestazio batek aldarrikapen feministez egiten den ''zuriketa morea'' salatu du Donostian
Euskal Herriko Mugimendu Feministako ordezkariek, gainera, "adineko emakumeen errealitate ikusezina" eta emakume horiek "adinekoak izateagatik indarkeria pairatzen dutela onartzea" salatu dute, "indarkeria horren izaera matxista alde batera utzita".
2023/11/25 - 13:57
Nafarroako erakundeak, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko bat eginda
Nafarroako erakundeek, Maria Chivite presidentea buru dutela, elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Nafarroako Jauregiaren aurrean. Gobernuak, erakundeek eta herritarrek gizarte parekide eta indarkeriarik gabekoa eraikitzeko lanean jarraitu behar dutela azpimarratu du Chivitek.
2023/11/25 - 10:16
''Ai, ei, oi'', A25aren inguruan Beasaingo BHI institutu publikoko ikasleek sortutako abestia
Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira,15-16 urteko musika ikasleek sortutako abestia da. Musika eta hitzak ikasleek eurek sortu dituzte, zenbait irakaslek lagunduta.
2023/11/24 - 11:14
Melgosa: "Indarkeria matxista gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren adierazlerik larriena da"
Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren arabera, "berdintasun- eta ahalduntze-politikek gutako bakoitzak gertu dugun egoeraren diagnostiko bat egitea ahalbidetzen digute".
2023/11/23 - 13:20
1.500 enpresa batzordek egin dute bat A30arekin, sindikatuek eta feministek egindako "lan titanikoa" tarteko
Sindikatu deitzaileek (ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT) eta Euskal Herriko Mugimendu Feministak agerraldia egin dute datorren hilaren 30erako deituta dagoen grebaren nondik norakoen berri emateko.
2023/11/22 - 10:23
Elgarrestak esan du Donostiako whatsapp taldeak ez duela harritu eta "pornosozializazioaz" ohartarazi du
Pornografiaren arazoaren tamainaz eta larriaz ohartarazteko "pornosozializazioa" terminoaz aritu da Emakundeko zuzendaria, eta azpimarratu du fenomeno horrek erantzun globala beharko duela.
2023/11/21 - 13:23
''Presidentearen lagun gizonak gogaitzeko ausardia'' izan dezala opa dio Monterok Redondori
Irene Monterok Ana Redondori eman dio Berdintasun Ministerioaren zorroa. Hitzaldian esan du "bakarrik utziko ez duen talde on" bat inguruan izatea opa diola.
2023/11/20 - 14:16
Mugimendu Feministak azaroaren 30ean greba egiteko deia egin du, lan-prekarietatea ere "indarkeria delako"
Azaroaren 25ean Euskal Herriko kaleetara aterako dira "ozen eta argi" adierazteko emakumeen aurkako indarkeriak ez duela lekurik.
2023/11/06 - 15:13
LABek salatu du zaintzara zuzendutako lan denak "prekarioak" direla
Sindikatu horretako koordinatzaile nagusi Garbiñe Aranburuk Ikusmiran txostena aurkeztu du, eta ohartarazi, zaintza aldatu ezean, berdintasuna "erretorika hutsa" dela. Horregatik, azaroaren 30eko greba feministan parte hartzera deitu ditu herritarrak.
2023/11/06 - 14:11
Gobernuek "zaintza eskubide gisa aitor dezaten" balio behar du A30eko grebak, ELAren arabera
Sindikatuak zaintza sistema publikoa, unibertsala, doakoa, kalitatezkoa eta erantzukidea eskatzen du.
2023/11/04 - 14:41
Indian indarkeria matxistaren biktima izandako Ritu eta Mousumi Pasaian izan dira, euren bizipenak kontatzen
Bekoz Beko elkarteak gonbidatuta etorri dira. Urtean 300 emakumeri baino gehiagori erasotzen diete Indian azidoa erabiliz. Besteak beste, Ritu eta Mousumiren lanari esker, Indiako legeak 2013tik zigortu egiten ditu horrelako erasoak. Chhanv Fundazioarekin, euren bizitza berreskuratu dute biek.
2023/10/29 - 10:15
Eusko Jaurlaritza NBEren Zaintzagatiko Aliantza Globalean sartu da
Nazio Batuen Erakundearen arabera, emakumeek egiten dute ordaindu gabeko zaintzen % 76. Horren harira, euskal sindikatuek greba orokorra deitu dute zaintza sistema publikoaren alde azaroaren 30erako.
2023/10/23 - 13:09
Emakumeak % 18 dira oraindik Ertzaintzan: ''Helburuak plantilla igualitarioa lortzea izan behar du''
Patricia Martinez de Musitu Polizia Zientifikoko arduradunarekin eta Ana Isabel Sanchez Brigada Mugikorreko buruarekin izan gara. Bat datoz oraindik "bide luzea" duela Ertzaintzak berdintasunaren helburuan. Egun, hamar agentetik zortzi gizonezkoak dira.
2023/10/19 - 15:01
Euroganberak Mahsa Aminiri eta "Emakumea, bizitza, askatasuna" mugimenduari emango die Sakharov saria
Mahsa Aminiren "hilketa basatiak" emakumeek gidatutako mugimendu historikoa aktibatu du, Europako Parlamentuko presidentearen arabera. Beloa "gaizki" jarrita eramateagatik atxilotu zuen iaz Irango Moralaren Poliziak, eta poliziaren zaintzapean hil zen.
2023/10/11 - 16:02
Greba feministaren deialdia erregistratu dute EAEn, datorren azaroaren 30erako
"Lantokietan eragin handia izatea espero dugu, baina, aldi berean, zaintza erdigunean jartzen duten zerbitzu publiko sendoago batzuen alde borrokatzea da asmoa, gizarte guztiari eragiten diolako, baita gizonei ere", esan dute deitzaileek.
2023/10/11 - 16:00
Emazte ohiaren etxean, Iruñean, seme-alabak kentzeko sartzen saiatzeagatik zigortu dute
11 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri diote gizonari. 2021eko urtarrilaren 25ean, bultzada handia eman zion etxeko ateari, eta, azkenean, aurpegian jo zuen biktima. Zigortuak 329 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, eta bi urtez ezingo da 100 metro baino gutxiagora hurbildu.
2023/10/10 - 19:43
Jenni Hermoso, Fiskaltzaren aurrean: "Ez dut merezi hau bizi izana, ez naiz errespetatua sentitu"
Jorge Vilda emakumezkoen futboleko hautatzaile ohiak eta Ruben Rivera RFEFko marketin zuzendariak epailearen aurrean deklaratu dute gaur. Biek ukatu egin dute futbolariari Luis Rubialesek emandako musua onartu zuela esateko presioa egin izana. Epaileak urriaren 16an galdekatuko du Albert Luque.