Finlandia
2023/04/03 - 01:17
Kontserbadoreek irabazi dituzte hauteskundeak Finlandian, Petteri Orpo buru dutela
Koalizio Nazionalaren Alderdiak (PCN) botoen % 20,8 lortu du, Finlandiarren Alderdiak (PF) % 20 lortu du eta Sanna Marin lehen ministroaren PSDF alderdiak % 19,9. Orpok aurreratu du koalizio gobernua osatzea nahiko lukeela.
2023/04/02 - 11:35
Ultraeskuina garaile izan daiteke gaur, Finlandiako Parlamenturako hauteskundeetan
Azken inkesten arabera, oposizioko bi alderdi nagusiak, Kokoomus kontserbadoreak eta Benetako Finlandiarrak ultraeskuindarrak, birtualki berdinduta daude, botoen % % 20arekin.
2023/01/24 - 13:30
Estatu Batuen ustez, Alemaniak laster emango du Leopard tankeak Ukrainara bidaltzeko baimena
AEBetako Estatu Departamentuko bozeramaileak Alemaniak Ukrainako gerran izan duen jarreraren defentsa egin du komunikabideen aurrean. "Alemania aliatu fidagarria" dela azpimarratu du.
2022/09/24 - 13:47
Auto-pilaketak dira Finlandia eta Errusia arteko mugan, turista errusiarrei sarrera blokeatu zaien arren
Guztira, Errusiatik etorritako 6.998 biztanle sartu dira Finlandian, aurreko asteko egun berdinarekin alderatuta, % 88 gehiago (3.714 pertsona).
2022/09/23 - 23:01
Finlandiak politika "oso zorrotzarekin" mugatuko du errusiarren sarrera
Orain arte Errusiako turistek Schengen eremuan sartzeko aukera izan dute Finlandiako mugatik. Baltikook herrialdeek eta Poloniak, ostera, sarrera horiek eragozteko neurri zorrotzagoak hartu zituzten.
2022/09/23 - 11:15
Errusiarren iritsiera % 57 igo da Finlandian, Putinen iragarpenaren ondoren
Finlandia da une honetan Europar Batasunera sartzeko Errusiarrek duten herrialde ia bakarra, hegazkin errusiarrei aire-espazioa itxi zaielako eta Baltikoko errepubliketako eta Poloniako lurreko mugak birtualki blokeatu dituztelako.
2022/09/15 - 20:36
Diputatuen Kongresuak gehiengoarekin eman dio abala Suedia eta Finlandia NATOn sartzeari
PSOEk aldeko botoa eman du, eta Unidas Podemos abstenitu egin da. EAJk Suedia eta Finlandiaren eskaera babestu du, eta EH Bildu, aldiz, abstenitu da.
2022/09/15 - 17:13
Suedia eta Finlandia NATOn sartzeko eskaera onartuko du Kongresuak
EAJk Europako politika militar eraginkorra eskatu du eta defendatu du aliantzak geldiarazi duela hortan gelditu behar ez zen Errusiako erasoa. Euskal Herriak NATOren kontra bozkatu zuela duela hogeitahamasei urte ekarri du gogora EH Bilduk eta eurak bat datozela.
2022/09/02 - 16:54
Skakeitan, Izaro eta Bulego Finlandian dira Etxepare Institutuaren eskutik Bite Basque Beat jaialdian
Bigarren urtea da euskal musika taldeak bertara doazela euren lana erakustera. Gaur Helsinkin eskainiko dute kontzertua hiru taldeek.
2022/07/05 - 14:50
Suedia eta Finlandia NATOko kide dira ‘de facto’
Bi herrialdeak hilabeteak iraun ditzakeen berrespen fasean sartu dira. Horien aliantzako sarrera ofiziala 2022ko amaieran edo 2023ko hasieran hel daiteke.
2022/06/29 - 18:56
NATOk gaur onartutako bide-orri berrian Errusia jotzen da mehatxu nagusitzat
Era berean, 30 herrialdeetako liderrak Ukrainari laguntzeko pakete integral bat onartu dute, Errusiaren erasotik defenda dadin, epe luzera haren operatibitate militarra hobetzea eta sobietar garaiko taldeak atzean uztea aurreikusten duena.
2022/06/29 - 16:26
Suediari eta Finlandiari emandako argi berdea, NATOren gailurreko lehen jardunaldiko lorpena
Hasi da azken urteotan NATOk egin duen batzarrik garrantzitsuena. Gaur lehen bilera izan dute, baina etxeko lanak eginda elkartu dira, atzo hainbat akordio lortu baitziren.
2022/06/28 - 23:34
Suedia eta Finlandia NATOn sartzea ahalbidetuko du Turkiak
Turkiako, Suediako eta Finlandiako agintariek bilera bat egin dute astearte honetan Madrilen eta, ezustean, akordio batera iritsi dira.
2022/06/02 - 01:02
Europar Batasunaren defentsa-politikan sartzea erabaki du Danimarkak
Hala adierazi dute erreferendumean parte hartu duten herritarren % 66k. Danimarkak 30 urte zeramatzan EBren defentsa-politikatik kanpo.
2022/05/30 - 22:27
Gazpromek gas hornidura eten die Herbehereei, errubloetan ordaintzeari uko egin ondoren
Lehenago, Poloniak, Bulgariak eta Finlandiak gasa errublotan ordaintzea baztertu zuten, ondoren Moskuk bere mehatxua bete eta hornidura eten zien.
2022/05/29 - 16:15
Erdoganek esan du ez diela "terrorismoa babesten duten" herrialdeei NATOn sartzen utziko
Turkiako presidenteak berretsi egin du Suedia eta Finlandia aliantza atlantikoan sartzeari emandako ezetza, Kurdistango Langileen Alderdiarekin (PKK) duten loturagatik; Ankarak terroristatzat duen erakunde kurdua.
2022/05/22 - 16:47
Finlandian bizi diren errusiarren kopuruak gora egin du Ukrainako inbasioa hasi zenetik
Finlandiak NATOn sartzeko eskaera egin ostean, herrialdea zatituta dago. Kontuan izan behar da errusiar asko bizi direla bertan, 80.000tik gora, eta hirugarren nazionalitatea dela errusiarra herrialdean. Hortaz, asko Putinen aldekoak dira.
2022/05/21 - 20:02
Finlandia eta Suedia Aliantzan sartzeari buruz hitz egiten jarraituko du NATOk Turkiarekin
Hasiera batean ezezkoa eman arren, Aliantzaren idazkari nagusia ziur dago Ankarako oposizioa elkarrizketaren bidez konpondu eta "aste gutxi barru" negoziazioak amaitu ahal izango direla.
2022/05/21 - 17:12
Errusia eta Finlandia arteko mugan, segurtasuna eta ekonomia dira herritarren kezkak
Inguru horretan, Errusiarekiko dependentzia handia dago merkataritzan, eta, orain, hori eten egin da. Segurtasuna ere kezka-iturri handia da bertan, Putinen gobernuak iragarri duelako armada indartuko duela mugaz bestalde, besteak beste, 12 unitate militar berri sortuko ditu.
2022/05/20 - 22:50
Errusia eta Finlandia arteko mugan ez dago ia mugimendurik NATOn sartzeko eskaeraz geroztik
Finlandia eta Errusia arteko muga, praktikan, itxita dagoela esan liteke, nahiz eta ofizialki irekita egon. Baina ez dago inolako mugimendurik. Horrek kezkak pizten ditu Finlandiako mugan lan egiten dutenen artean. Izan ere, orain denda gehienak itxita daude.