François Hollande
2015/11/14 - 15:03
Parisko erasoen kontaketa zehatza, minutuz minutu
Carrillon kalean, Parisen, hasi zen eraso-oldea, 21:20an, Parisko 10. barrutian. Atentatuen kontaketa osoa, minutuz minutu, bideo honetan.
2015/11/14 - 14:36
'Marseillesa' abestuz egin zuten alde Saint Denisetik futbolzaleek
Frantziaren eta Alemaniaren arteko norgehiagoka ikustera joan ziren zaleek presaka egin zuten alde Saint Denis estadiotik, leherketen ostean. 'Marseillesa' kantatuz atera ziren handik. (Gaztelaniaz)
2015/11/14 - 14:32
'Askatasunaren sendotasuna aldarrikatu nahi dugu'
Entzun itzazu Pedro Sanchezen (PSOE) adierazpenak, Parisko atentatuen harira. Gutxienez 127 pertsona hil dira Frantziako hiriburuko atentatuetan.
2015/11/14 - 13:46
Urkullu: 'Jaurlaritzak lasaitasunerako deia egin nahi du'
Iñigo Urkullu lehendakariak agerraldia egin du, Parisko atentatuak baloratzeko xedez. Gutxienez 127 pertsona hil dira Frantziako hiriburuan.
2015/11/14 - 13:01
Bideoa: Kazetari batek Bataclaneko biktimen irteera grabatu zuen
'Le Monde' egunkariko kazetari batek grabatutako irudiotan ikus daitekeenez, Bataclan diskotekako bezeroek korrika eta presaka egin zuten alde handik.
2015/11/14 - 12:33
Atentatuetako zaurituak autobusetan eraman dituzte ospitaleetara
Carrillon kalean hasi zen eraso-oldea, 21:20ean, Parisen. Leherketa bat izan zen eta, ondoren, gizon armatuak tiroka hasi ziren hiriko zenbait jatetxe eta kafetegitan bilduta zeuden bezeroen aurka.
2015/11/14 - 11:33
Tentsio uneak Parisen, Bataclan diskotekaren inguruetan
Lau terrorista sartu dira Bataclan aretora eta tiroak botatzen hasi dira, lau tiro-sorta, antza. Kasu horretan, terroristak bertan geratu dira eta barruan zeuden 100 pertsonatik gora bahitu dituzte
2015/11/14 - 09:03
Atentatuak Parisen: erasoen ostean grabatutako irudiak
120 pertsona baino gehiago hil dituzte Parisen, aldi berean egindako eraso ezberdinetan. Armatutako zenbait gizonezko Paris erdiguneko jatetxe batzuetan zeuden pertsonen aurka tiroka hasi dira.
2015/11/13 - 23:38
100 pertsona baino gehiago hil dituzte Parisen hainbat erasotan
François Hollandek salbuespen-egoera ezarri du, Frantziako muga guztiak itxi ditu eta Armada kalera atera du.
2015/10/27 - 23:46
Frantziako Senatua, Hizkuntza Gutxituen Ituna berrestearen aurka
Hizkuntza Gutxituen Ituna Frantziako Konstituzioan sartzeko konpromisoa hartu zuen François Hollandek hauteskunde-kanpainan, baina gehiengo kontserbadoreak egitasmoa baztertu du.
2015/10/02 - 14:51
Hollanden eta Putinen arteko bilera, Siria eta Ukrainiari buruz
Bi agintarien arteko bileraren gai nagusiak Ukrainako krisia eta azken egunetan Sirian Errusiak egin dituen erasoak izango dira.
2015/09/07 - 14:57
Frantziak 24.000 errefuxiatu hartuko ditu datozen bi urteetan
Bestalde, Hollandek iragarri du Armadak ikuskapenak egiteko hegaldiak egingo dituela Sirian Estatu Islamikoaren kontrako bonbardaketak egitea aztertzeko.
2015/08/24 - 13:28
Hollande: 'Thalyseko bidaiarien ausardiak sarraskia saihestu zuen'
"Egoera dramatikoetan egin ahal denaren eredua eman zuten", esan du Frantziako presidenteak bidaiari horien gainean, herrialdeko saririk gorena eman dienean.
2015/08/24 - 12:48
Hollande: 'Thalyseko bidaiarien adoreak sarraskia sahiestu zuen'
François Hollandek Amsterdam eta Paris arteko Thalys treneko erasoa ekidin zuten bidaiariak omendu ditu 'sarraski izugarri bat sahiestu' zutelako.
2015/08/24 - 12:10
Merkel eta Hollande, errefuxiatuen erregistorako zentroen alde
Bestalde, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeatren presidenteak baztertu egin du migrazio presioari aurre egiteko beste goi-bilera bat egitea.
2015/08/01 - 13:44
Cameronek eta Hollandek immigrazioari aurre egitea adostu dute
Calais portuko inguruetan segurtasuna indartzea erabaki dute biek, azken egunotan milaka pertsona Ingalaterrara heltzen saiatu eta gero, eurotunelaren bidez.
2015/07/27 - 14:36
Hizkuntza Gutxituen Karta onartzeko konpromisoa hartu du Frantziak
Hizkuntza gutxituak babestea eta bultzatzea du helburu aipaturiko gutunak, tartean, euskara.
2015/07/12 - 18:50
Erreformak 48 ordutan egitea eskatu dio euroguneak Greziari
Besteak beste, pentsioei eta BEZari buruzko neurriak hartzea eskatu diote, asteazkena baino lehen, erreskatearen inguruan negoziatzen hasteko ezinbesteko baldintza gisa.
2015/07/06 - 22:50
Merkel eta Hollande: 'Negoziazioaren ateak zabalik jarraitzen du'
“Proposamenak mahai gainean izatea premiazkoa da”, ohartarazi du Alemaniako kantzilerrak. Greziako Gobernuak “proposamena” astearte honetako goi-bileran aurkeztuko duela esan dio Tsiprasek Merkeli.
2015/07/06 - 22:49
Merkel eta Hollande: 'Greziak irekita ditu ateak, oraindik'
Alemaniako eta Frantziako agintariek adostutako jarrera azaldu dute Parisen astelehen honetan. Angela Merkel, dena den, Hollande baino zorrotzago agertu da: 'Eurotaldea ere bada demokratikoa'.