Erreformak 48 ordutan egitea eskatu dio euroguneak Greziari
Eurogunea osatzen duten herrialdeek asteazkena baino lehen hainbat neurri hartzea eskatu diote Greziari, besteak beste, pentsioei eta BEZari dagokienez, erreskatearen inguruan negoziatzen hasteko ezinbesteko baldintza gisa.
Hala adierazi dute gaur, igandea, Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek (Eurotaldea) egindako dokumentuan, eta gainera ezinbestekotzat jo dute NDFk ere parte hartzea prozesu osoan. Edonola ere, dokumentuaren zirriborroa baino ez dute egin, onartu beharrekoa.
16 orduko bilera eta gero, goizeko 8:45ean, Belgikako lehen ministroak "akordioa" lortu dutela iragarri du.
Euroguneko gobernuburuak eta estatuburuak Greziak hirugarren erreskatea jasotzeko proposamena eta Eurotaldeak onartutako zirriborroa aztertzen ari dira, baita horrekin batera etorriko litzatekeen erreforma sorta, troikak (Europako Batzordea, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentrala) egindako txostenean oinarrituta.
Dokumentuaren zirriborroaren arabera, Greziak bi aukera ditu: Bruselaren gainbegiradapean eskatzen zaizkion doitze neurri guztiak betetzea edota erreformei ezetz esan eta eurotik irtetea negoziatzen hastea. Grezia eurotik irteteko aukera dokumentu batean islatzen den lehendabiziko aldia da, baina zirriborroa izaki, oraindik ere aldaketak izan ditzake. Dena den, dokumentu horren gainean negoziatzen ari da.
Euroguneko gobernuburuen eta estatuburuen bileran, Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak beren jarrera malgutzeko eskatu die euroguneko gainerako buruzagiei.
Halaber, erabakia gaur bertan hartzeko eskaera egin die Tsiprasek euroguneko estatuburuei eta gobernuburuei, erabaki horrek astelehenean Europako Banku Zentralak Greziako bankuei larrialdiko likidezia lerroa handitzera bultza dezan.
Greziako Gobernuak, ostera, uste du posible dela gaur gauean bertan akordioa lortzea, eta ohartarazi du Alexis Tsiprasek Greziari ezartzen zaizkion baldintza gogorrak sinatuko duela izugarrizko presioa sentitzen duelako banku greziarren egoera tarteko.
Negoziazioek porrot eginez gero behin-behinean Grezia eurotik irteteko aukeraz galdetuta, Atenasetik adierazi dute ez dutela marra gorri hori gaindituko dutela eta gai horretan beste herrialde batzuen babesa dutela. "Ez Greziak ezta beste herrialde batzuek ere ez dute testuan 'Grexit'ari erreferentzia egitea", azpimarratu dute Greziako Gobernuko iturriek.
Bestalde, Greziako gobernuak onartu du euroguneak mahai gainean jarritako neurri gogor horietako asko gauzatu egin beharko dituela hirugarren erreskatea eskuratzearen truke. Dena den, Nazioarteko Diru Funtsaren parte-hartzea baztertu du.
Martin Schulz Europako Parlamentuko presidenteak aitortu du ez zutela "puntu honetara" heltzea espero, baina "hemen gaude".
Akordiorik gabe amaitu da eurogunearen bilera
Aurrez, Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek bilera egin dute gaur, igandea, baina Greziari hirugarren erreskatea ahalbidetuko dion akordioa itxi barik amaitu da. Hortaz, erabakia Euroguneko Estatuburu eta Gobernuburuen esku utzi dute.
"Eurotaldeak amaitu du. Lekukoa Euroguneko buruzagiei pasatu diegu", esan du Alexander Stubb Finlandiako Finantza ministroak. Gainera, "aurrerapausoak" eman direla azaldu du.
Bestalde, Alexis Tsipras Greziako lehen ministroaren esanetan, "akordioa egongo da gauean, alde guztiak ados badaude" eta 16:00etan hasitako bileran hala erabakitzen baldin badute.
Buruzagi greziarra "elkarrenganako konpromisoa bilatzeko" borondatearekin heldu da bilerara.
"Europako herriei zor diegu, Europa bat eginda egotea, eta ez bananduta, nahi dutenei. Akordioa gaur bertan lor genezake, alde guztiek nahi badute", azpimarratu du Tsiprasek.
Beste muturrean, Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Euroguneko goi bilerara heldu denean esan duenez, "ez da akordioa edozeren truke" egingo eta "konfiantza galera" nabarmendu du.
Françoise Hollande Frantziako presidentearen esanetan, halaber, bere herrialdeak "ahal duen guztia·" egingo du Greziak euroaren eremutik alde egitea ekiditeko eta, horren ildotik, gainerako herrialdeei Europan komunean duten interesa lehenestea eskatu die.
u die.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.