François Hollande
2015/03/09 - 17:50
Greenpeaceko bost kide atxilotuta Parisen
Greenpeaceko 5 kide atxilotu dituzte, energia nuklearraren kontrako ekintza batean. Pankarta bat zintzilikatu dute, Hollanderen hitzekin: 'Energia nuklearraren mendekotasuna erdira murriztuko dugu'.
2015/02/25 - 21:18
Droneak bigarren gauez Parisko zeruan
Piloturik gabeko bost drone atzeman dituzte bart, baina oraingo honetan Parisko leku estrategikoen gainetik hegan. Hollanden gobernua aparailuak hobeto detektatzeko modu bila dabil.
2015/02/15 - 12:08
Ukrainan su-etena betetzen ari dela baieztatu dute behatzaileek
Gatazkako bi aldeetako -ukrainarrek eta errusiazaleek- bozeramaleek eraso zehatzak izan direla salatu dute, baina gatazka-gune nagusienean akordioa betetzen ari dira eta ez dago bonbardaketarik.
2015/02/09 - 11:43
Frantziako 1.400 herritar, jihadisten sareekin lotuta
Zerbitzu sekretuen datu basearen arabera, azken asteotan handitu egin da jihadisten sareen zerrendetan agertzen den frantziarren kopurua.
2015/02/08 - 15:21
Alemania, Frantzia, Ukraina eta Errusiako buruzagien bilera Minsken
Alemaniako gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, asteazkenean, hilaren 11n Minsken bilera egitea adostu dute Petro Poroxenkok eta Vladimir Putinek, Hollande eta Merkel bertan direla.
2015/02/08 - 12:37
Ukrainako ekialdea baretzeko goi-bilera iragarri du Alemaniak
Otsailaren 11n egingo dute, Minsken, eta Errusiak, Ukrainak, Alemaniak eta Frantziak parte hartuko dute.
2015/02/06 - 20:01
Merkelek, Hollandek eta Putinek bilera 'konstruktiboa' egin dute
Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak jakinarazi duenez, gatazka konpontzeko agiri bat adosteko elkarrizketek jarraituko dute eta igandean telefonoz hitz egingo dute hiru buruzagiek eta Kievek.
2015/02/05 - 14:34
Hollande eta Merkel Kievekin bilduko dira, gatazka konpontzeko asmoz
Halaber, Frantziako eta Alemaniako buruzagiak Vladimir Putin presidente errusiarrarekin elkartuko dira ostiralean.
2015/01/15 - 14:21
Hollande: 'Fanatismoaren biktima nagusiak musulmanak dira'
Musulmanak eta atentatu terroristen egileak ez direla nahastu behar nabarmendu du Frantziako estatuburuak.
2015/01/13 - 13:40
Atentatuetan hildako hiru polizia omendu ditu Frantziak
Hildakoen senitartekoak aurrean zituela, Hollandek nabarmendu du hiru poliziek "Errepublikaren sortze baloreak ordezkatzen" zituztela eta "martiriak bezala" joan zirela.
2015/01/11 - 16:55
Milaka lagun adierazpen askatasunaren defentsan, Parisen
Milaka lagun Parisko erdigunean izan dira adierazpen askatasunaren aldeko eta terrorismoaren aurkako manifestazioan. Tartean, mundu osoko hainbat agintari izan dira.
2015/01/10 - 20:03
Parisko kaleek gainezka egingo dute gaurko manifestazioan
Europa osoko ordezkaritza politiko zabalak bat egingo du ekitaldiarekin, frantziarrei babesa adierazteko, eta atentatuen kontra protesta egiteko. Eusko Jaurlaritza ere bertan izango da.
2015/01/10 - 12:14
Krisia zuzentzeko bilera berri bat egin du Hollandek Eliseoan
François Hollande krisi kabinetearekin bildu da indarrean dauden segurtasun neurriak aztertzeko eta igandean egingo duten manifestazioari begira.
2015/01/09 - 21:07
Hollande: 'Terroristek ez zuten erlijio islamikoarekin zerikusirik'
Era berean, "adi" egoteko deia egin die herritarrei, eta "froga honetatik are indartsuago" aterako direla hitzeman du.
2015/01/08 - 14:42
Atzoko erasoaren aurkako bilkurak Parisen
François Hollande Parisko Prefekturan egin den konzentrazioan hartu du parte. Notre Dameko katedralean kanpaiak jo dituzte 12:00etan hildakoen omenez.
2015/01/08 - 09:38
Frantziak isilune batekin omendu ditu 'Charlie Hebdo'ren biktimak
Frantzian 'dolu-egun nazionala' da gaurkoa, eta herritarrek eta agintariek bat egin dute atzoko tiroketaren 12 biktimak omentzeko.
2015/01/05 - 15:28
Konfidantza berreskuratzeko, irratian hasi du urtea Hollandek
Irrati elkarrizketa luzea eskaini du gaur Hollandek. Presidenteak herritarren konfiantza berreskuratu nahirik ari da agenda bete bete eginda.
2015/01/05 - 12:05
Europako finantza tasa 2017rako prest egotea nahi du Hollandek
Frantziako presidenteak zerga garatzeko lanei ekin nahi dio lehenbailehen, eta bildutako dirua “klimaren zerbitzura eta klima aldaketaren kontrako borrokan” lagundu beharko luke.
2014/12/16 - 20:57
Nazioarteak atsekabea agertu du Pakistango sarraskiaren aurrean
Malala Yousafzai Bakearen Nobel saridunak "bihotza hautsita" duela esan du, eta babesa agertu dio Pakistango Gobernuari.
2014/12/01 - 13:28
Hollandek Rajoy hartu du Eliseoan
Besteak beste, ETAko presoen egoera aztertuko dute bi ordezkaritzek, eta, are zehatzago, Frantziako espetxeetan dauden 97 presoek zigorra Espainiako kartzeletan betetzea.