Frankismoa
2022/01/17 - 14:06
Martin Villa: ''Heriotza horien erantzule politikoa eta penala izan naiteke''
Rodolfo Martin Villa ministro ohiak esan du 1970eko hamarkadan frankismoan izandako hilketen eta torturen "erantzule politikoa eta penala izan zitekeela".
2021/12/26 - 19:20
Torturak eragindako heriotza kasuak ikertzeko eskatu du Egiari Zor fundazioak
Fundazioak ekitaldia antolatu du Donostian, Martuteneko espetxean hil zen Vicente Lertxundi Mayozen heriotzaren 60. urteurrena dela eta.
2021/12/24 - 16:03
Martxoaren 3ko Biktimen Elkarteak eta CEAQUAk Martin Villa zigortzeko borrokan jarraituko dute
Argentinako Ganbera Kriminal eta Korrekzional Federalaren ebazpenari helegitea jartzea aztertzen ari dira adierazi dute Villa "Espainian epaitzea lortzen ez den bitartean", Argentinako kereila bultzatzen jarraituko dutela.
2021/12/23 - 21:28
Argentinako Justiziak atzera bota du Martin Villaren auzipetzea gizateriaren kontrako delituengatik
Oraingoz, baina, frankismoko krimenei buruzko auzia ez dute artxibatuko. Maria Servini epaileak auzipetu zuen Rodolfo Martin Villa ministro frankista ohia, 1976ko Martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiagatik eta 1978ko sanferminetan German Rodriguez hiltzeagatik, besteak beste.
2021/12/12 - 15:20
Argantzongo Udalak omenaldia egin die 1936an herrian eraildako 11 pertsonei
Trebiñuko udalerrian gertatutako fusilamenduen 85. urteurrena gogoratu du ekitaldiak, eta diktadura frankistaren biktima guztiak oroituko dituen "Memoriaren Marka" bat inauguratu dute bertan.
2021/12/06 - 15:34
Espainian izandako gobernuek ez dute Sekretu Ofizialen Legea erreformatzeko aurrerapausoa eman
Espainiako Kongresuak duen erronka garrantzitsuenetako bat Franco diktadoreak sortutako Sekretu Ofizialen Legea berritzea da. Arau horren baitan, gobernuak edo armadak erabakitzen dituen sekretu bereziak bizitza osorako izan daitezke.
2021/11/27 - 18:52
1986an ETAk hildako Rafael Garrido Gobernadore militarra, bere emaztea eta semea omendu ditu Donostiako Udalak
Hiru plaka jarri dituzte Boulevardean haien oroimenez, senideak eta Udaleko ordezkariek parte hartu duten ekitaldian.
2021/11/26 - 12:09
Xabier Amuriza: "Hiru eguneko gose greba egiteagatik apaiz kartzelan sartu ninduten"
"Munduan ez da horrelako beste kartzelarik izan, guk dakigula", adierazi digu Amurizak "Apaiz kartzela" dokumentalaren estreinaldian
2021/11/22 - 22:22
Pablo Casadori azalpenak eskatu dizkiote Franco omendu zuten meza batera joateagatik
PPren esanetan, Pablo Casado elizkizunera joan zen, diktadorearen arimaren alde otoitz bat eskatuko zela jakin gabe. PSOEk eta Unidas Podemosek azalpenak eskatu dizkiote Casadori.
2021/11/18 - 19:45
PSOEk azpimarratu du Amnistia Legea ez dela aldatuko eta frankismoko krimenenak ez direla epaituko
Felix Bolaños ministroaren esanetan, PSOEk eta Unidas Podemosek Memoria Demokratikoaren Legean egin nahi duten aldaketarekin Amnistia Legea indartuta geratuko da eta, ondorioz, ez da aterik irekiko frankista kriminalak epaitzeko.
2021/11/18 - 18:58
Biktimak Erorien Haranetik desobiratzeko obra-lizentzia bertan behera utzi du epaile batek
Reconciliacion y Verdad Historica elkarteak aurkeztutako helegitea onartu du epaileak. Biktimen senideek deitoratu dutenez, "giza eskubideak, Zuzenbidezko Estatua eta ordenamendu juridiko onartzen ez dituen biztanleriaren sektore bat dago".
2021/11/17 - 17:30
Gerra-krimenak, genozidioa eta tortura frankistak ez dira preskribatuko
Unidas Podemosek eta PSOEk Oroimen Demokratikoaren lege proiektuari hogeita hamar zuzenketa inguru egitea adostu dute, 1977ko Amnistia Legearen zati bat indarrik gabe utziz. 1978tik 1982ra bitartekoa biktimak ere frankismoaren biktimatzat hartzea adostu dute.
2021/10/28 - 22:34
Enrique Cayuela nafarrak hiru hilabete pasatu zituen Iruñeko autobus geltoki zaharreko erlojuan ezkutatuta
Enrique Cayuela nafarrak hiru bat hilabete pasatu zituen Iruñeko autobus geltoki zaharreko erlojuan ezkutatuta, tropa frankistetatik ihesi, 2 metro karratuko gela txiki batean. Ia oharkabean pasa da bere historia, orain arte. "Y el tiempo se detuvo" liburuan agertu da.
2021/10/27 - 18:04
Memoria Historikoaren etorkizuneko legeak "injustizia erreparatuko du", Artolazabalen hitzetan
Sailburuak Legebiltzarrean aurkeztu du aurreproiektua. "Gerra Zibilaren eta Frankismoaren biktimen memoria eta duintasuna" aldarrikatzea du xede egitasmoak, eta frankismoari gorazarre egitea eta antzerako ekintzak gogor zigortzea aurreikusi du.
2021/10/24 - 18:10
Angel Braña galiziarraren senideak Irunen izan dira lehen aldiz, gerra zibilean Pikoketan hildakoen omenaldian
Urtero legez, gaur, Pikoketa baserrian, Irunen, omenaldia egin zaie bertan, gerra zibilean, hil zituztenei. Baina aurtengo ekitaldian inoiz egon ez den familia bat egon da, kasualitatez jakin baitute euren senidea bertan zela. Familiarentzat oso hunkigarria izan da eta eurekin egon da ETB.
2021/10/22 - 21:26
Martin Villak helegitea jarri du Serviniren auzipetzearen aurka, inpartzialtasun falta egotzita
"Kereila aurkeztu dutenen bertsioa" bere egitea leporatzen diote, ikerketa judizial independentea ez egitea eta hilketa batzuk gizateriaren aurkako jotzea ez dela bateragarria trantsizioarekin.
2021/10/19 - 19:36
Martin Villa espetxeratzeko eskatuko dute frankismoaren biktimek
1976ko martxoaren 3an Gasteizen Poliziak egindako sarraskiarengatik eta 1978ko Sanferminetan German Rodriguez hiltzeagatik auzipetu du ministro frankista Maria Servini epaileak.
2021/10/17 - 17:31
Zer bide juridiko izan dezake Martin Villa ministro ohi frankistaren auzipetzeak?
Adituek diotenez, bidea luzea eta zaila izango da, baina Servini epailearen autoak agerian utzi du frankismoak sortu zuen egitura errepresiboa gizateriaren aurkakoa zela, eta horren inpunitatea lehen aldiz pitzatu dela.
2021/10/17 - 16:49
Gakoa, Martin Villaren krimenak gizateriaren aurkako delitutzat hartzea
1977ko Amnistia Legeak zigorrik gabe utzi zituen 1976 arte helburu politikoarekin egindako delituak, baina Espainian bakarrik du indarra lege horrek.
2021/10/17 - 16:40
Erreakzio soka luzea ekarri du Martin Villa ministro ohi frankistaren auzipetzeak
Gasteizko alkateak, Gorka Urtaranek, uste du aukera berri bat zabaldu zaiola Espainiako Estatuari. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak begi onez ikusi dute ikerketa.