Frankismoko krimenak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argentinako Justiziak atzera bota du Martin Villaren auzipetzea gizateriaren kontrako delituengatik

Oraingoz, baina, frankismoko krimenei buruzko auzia ez dute artxibatuko. Maria Servini epaileak auzipetu zuen Rodolfo Martin Villa ministro frankista ohia, 1976ko Martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiagatik eta 1978ko sanferminetan German Rodriguez hiltzeagatik, besteak beste.
Rodolfo Martin Villa artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Rodolfo Martin Villa artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Rodolfo Martin Villa Espainiako ministro frankista ohia 70eko hamarkadan izandako gizateriaren aurkako delituengatik auzipetu zuten, tartean 1976ko Martxoaren 3an Gasteizen izandako sarraskiagatik edo 1978ko sanferminetan German Rodriguez hiltzeagatik.  

Alabaina, gaur Argentinako Justizia ebazpen hori baliorik gabe utzi du, leporatzen zaizkion delituen erantzulea dela ziurtatzeko frogarik edo zantzu nahikorik ez dagoela ondorioztatuta. Edonola ere, oraingoz ez dute auzia artxibatuko, oraindik galdera asko argitu gabe daudelako.

Ebazpen hori eman duen Martin Irurzun magistratuaren arabera, "gizarte zibilaren zati baten aurka egiteko plan orokor eta sistematiko bat zegoela esateko froga nahikorik ez dago".

Roberto Boico magistratuak erantsi du ez dela "froga objektiborik" aurkeztu, "zuzenean edo zeharka", ministro frankista ohia auzian aipatzen direla krimenen erantzulea dela ziurtatzeko.  

Maria Servini epaileak auzipetu zuen Martin Villa 70eko hamarkadan izan ziren hilketengatik eta tortura kasuengatik.  Gertakari haiek gizateriaren aurkako krimentzat jo zituen. Alabaina, ministro frankista ohiak helegitea aurkeztu zuen eta orain Argentinako Justiziak baliorik gabe utzi du bere auzipetzea.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X