Frankismoa
2021/10/17 - 00:03
Servinik Martin Villa auzipetu du Martxoaren 3agatik eta German Rodriguezen heriotzagatik
Epaile argentinarra frankismoko krimenen aurkako auzi bat gidatzen ari da bere herrialdean, eta Gasteizko sarraskiagatik eta 1978ko sanferminetako gertakariengatik ministro ohi frankista auzipetu du orain. Villak dagoeneko iragarri du helegitea jarriko duela.
2021/10/17 - 00:02
Servini epaile argentinarrak Martin Villa auzipetu du zenbait hilketagatik
Bere prozesamendu autoan, Servini epaileak homizidio larriagotu jarraituaren arduradun penal jotzen du Rodolfo Martin Villa, Estatuaren segurtasun indarrek tiroz egindako lau hilketatan.
2021/10/16 - 23:26
German Rodriguezen anaia: "Guztion garaipena da, zalantzarik gabe"
Servinik Villa auzipetzeko hartu duen erabakia txalotu, baina krimenak egin zituen lekutik "milaka kilometrora" gertatu izana kritikatu du.
2021/10/11 - 21:08
Lemoatxako gurutze frankista eraitsi du Ernaik
Ezker abertzalearen gazte erakundeak sinbolo frankistak ezabatuz abiatu ditu Hispanitatearen Eguna salatzeko mobilizazioak. "Espainiar faxismoarekin eta 78ko erregimenarekin hausteko" deia egin dute.
2021/10/10 - 16:58
Bisita gidatuak Bilbon, LGBTI kolektiboaren historia garaikidea ezagutzeko
Harro elkarteak martxan jarri duen ekimenak frankismo garaian LGBTI kolektiboko kideen bizitza eta egoera soziala nolakoak ziren ezagutzera eman nahi du. Besteak beste, garai hartan isilpean elkartzeko lekuak eta topagune ziren tabernak bisitatuko dira.
2021/09/25 - 16:15
Ezkabatik 1938an ihes egin zuen Emiliano Miguel Portugalen gorpuzkiak, bere senideen esku
21 urte zituen Larrasoañan (Esteribar) hil zutenean, Frantziara ihes egiten ari zela.
2021/09/24 - 12:10
Aintzane Ezenarro: ''Gerra Zibileko biktimen zentsoaren helburua familiei zor zaien informazioa ematea da''
Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuendariak adierazi duenez, "gizarteak jakin beharra dauka zer suposatu zuen frankismoak eta ez soilik giza urraketei dagokienez".
2021/09/22 - 16:27
Erorien Haranean, prestaketa lanetan ari dira 77 pertsonaren gorpuzkiak ateratzeko: 27 EAEkoak dira
Ez dago jakiterik noiz lortuko duten sartzea, ez eta 77 gorpuzki horiek aurkituko ote dituzten ere. Espainiako Gobernuak esan du baliabide guztiak jarri direla mahai gainean.
2021/09/21 - 14:13
1936 eta 1948 arteko errepresioak 3.507 hildako utzi zituen Nafarroan
Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikerketa taldeak gaur goizean aurkeztu die ikerketa Nafarroako Gobernuko memoriaren arduradunei.
2021/09/19 - 16:27
Frankismoan Nafarroatik erbestera alde egin behar izan zuten 1.400 pertsonak omendu dituzte Elizondon
Chivite izan da omenaldiaren buru, Unai Hualde Foru Parlamentuko presidentearekin eta Joseba Otondo Baztango alkatearekin batera. Omenaldia lore-eskaintza batekin eta ohorezko aurreskuarekin bukatu da.
2021/09/10 - 14:05
Pintada homofoboak, matxistak eta Francoren aldekoak agertu dira Lasarte-Oriako institutu batean
Udalak gaitzetsi ditu "irainak, deskalifikazio pertsonalak, gorroto-mezuak eta historia modernoko arorik txarrenetako bati egindako goraipamenak".
2021/09/05 - 21:03
Frankismoaren biktimak omendu dituzte, urtero legez, Otsoportilloko leizearen inguruan
Osinaren bueltan aurkitutako biktimen senitartekoak izan dira protagonistak, Huarte Arakil eta Irurtzungo Udalek antolatutako ekitaldian.
2021/08/31 - 19:44
Errepresio ekonomikoak eragindakoen erroldak 1.086 pertsonari buruzko datuak biltzen ditu Nafarroan
Horrekin batera, % 80a ia 50 milioi pezetako zigor ekonomikoak ordaintzera kondenatuak izan ziren.
2021/08/11 - 21:23
Eusko Jaurlaritzak amaitutzat eman du frankismoan desagertutako pertsonak hobitik ateratzeko prozesua
Gogora Memoriaren Institutuko zuzendaria den Aintzane Ezenarroren ustez, Memoria Historikoaren berreskurapenean eta zabalkundean fokua jartzeko unea da.
2021/08/05 - 17:39
82 urte dira ''13 arrosak'' fusilatu zituztela
82 urte bete dira gaur, 1939ko abuztuaren 5ean, tropa frankistek "13 arrosak" fusilatu zituztela. Demokrazia defendatu eta askatasunaren alde egiteagatik hil zituztela gogoratu nahi izan du Espainiako presidenteak.
2021/07/28 - 17:02
Aniceto Agirrebeitia miliziano eta okin berriztarrari Elgoibarreko hilerrian lur eman diote
Iragan abenduan, Bizkargi mendian, hobitik atera zituzten gorpuzkiak jaso ondoren, senitartekoek hilerriko nitxo batean utzi dituzte, Gerra Zibileko beste 58 biktimaren ondoan.
2021/07/27 - 14:31
Euskadik hobiak suntsitzea eta frankismoa goraipatzea isunekin zigortzeko asmoa du
Era berean, egia ikertzeko eta ezagutzeko garrantzitsuak diren dokumentuak suntsitzea eta ezkutatzea arau-hauste oso larritzat joko ditu, eta 10.000 eta 150.000 euro arteko isunekin zigortuko dira.
2021/07/20 - 23:15
Memoria demokratikoaren lege asmoa onartu du Espainiako Gobernuak
Espainiako Gobernuak "Memoria demokratikoa"-ren lege asmoa onartu du, egungo memoria historikoaren hutsuneak betetzeko asmoz. Batik bat, 25.000 gorpuen exhumazioei bultzada ematea, biktimak aintzat hartzea edota diktaduraren apologia zigortzea kontenplatzen du.
2021/07/20 - 18:11
Memoria Demokratikoaren Legea onartu du Espainiako Gobernuak
Primo de Riveraren gorpuzkiak Erorien Haranetik aterako dituzte eta Francok emandako tituluak kenduko dituzte. Eusko Jaurlaritzak Sekretu Ofizialen Legea erreformatzea eskatu du eta elkarteek ohartarazi dute frankismoko krimenak ez direla ikertuko.
2021/07/20 - 12:51
Memoriaren lege proiektuak frankismoa goratzen duten taldeak debekatuko ditu
Ministroen Kontseiluak gaur onartuko du araua. Besteak beste, diktadurako zigorrak baliogabe joko dira eta gorpuzkiak berreskuratzea sustatuko da. Arrazoi ezberdinak tarteko, testua ez da taldeen guztiz gustukoa.