Frantzisko aita santua
2022/07/25 - 10:21
Frantzisko aita santuak David Beriain zenak erabiltzen zuen kaskoa jaso du, opari gisa, Kanadara bidean
2021ean Burkina Fason hil egin zuten kazetariaren alargunaren partez jaso du. Aita santuak sei eguneko bidaia izango du Kanadan; horren helburua izango da barkamena eskatzea, indigenek barnetegietan pairatutako abusuengatik.
2022/02/25 - 14:46
Aita santua Errusiaren enbaxadara joan da kezka agertzera eta negoziazioak eskatzera
Aita santuak lehenengo aldiz egiten duen ekintza bat da, eta Moskuko Gobernuaren eta Ukrainaren arteko elkarrizketari eta negoziazio mahaiari berrekiteko eskaera helaraztea zuen helburu.
2022/02/08 - 16:20
Benedikto XVI.ak barkamena eskatu du sexu-abusuengatik, baina ukatu egin du estali izana
Duela gutxi publiko egin zen ikerketa baten arabera, Benedikto XVI.a aita santu emerituak Alemaniako Eliza katolikoaren baitan gazteei eta adin txikikoei egindako sexu-gehiegikerien berri izan zuen.
2022/02/07 - 14:36
Elizan izandako abusuen ikerketa Herriaren Defendatzaileak zuzentzea proposatu du PSOEk
Angel Gabilondo ikerketa horren buru izateko ez legezko proposamena aurkeztu du talde sozialistak. Unidas Podemos negoziatzeko prest agertu da, eta EAJk ikerketa aditu talde independente baten esku uztearen alde egin du.
2022/02/06 - 23:29
Polemikak izan dira nagusi Munilla Donostiako gotzain izan den 12 urteetan
2010ean Donostiako elizbarrutiko arduradun izendatu zutenetik polemikaren erdigunean egon da, eta, besteak beste, feminismoaren, homosexualitatearen eta masturbazioaren inguruan esandakoek zeresana eman dute. Elizaren barruan ere apaiz eta kristau askok bere egokitasuna ezbaian jarri izan dute.
2022/02/05 - 18:47
San Frantzisko eliza Martxoaren 3ko biktimen oroimenerako gune izendatzeko laguntza eskatu diote Aita Santuari
Memoria Gara elkarteak 1976ko martxoaren 3an gertatutakoa kontatu dio Frantzisko aita santuari, eta Gasteizko San Frantzisko eliza biktimak oroitzeko zentro bihurtzeko eskatu du.
2022/02/02 - 12:31
Gizon batek Frantzisko aita santuaren audientzia eten du oihuka
Gizona "hau ez da Jainkoaren Eliza" oihuka hasi da, eta Vatikanoko Jendarmeriako agenteek kanporatu egin dute. Frantziskok, berriz, haren alde otoitz egiteko eskatu du, "sufritzen ari zelako".
2022/01/20 - 18:10
Alemaniako Elizan izandako sexu-abusuen aurrean ezer egin ez izana egotzi diote Benedikto XVI.ari
Abokatu talde batek egindako ikerketaren arabera, 497 adingabek sexu-abusuak jasan zituzten eta erasotzaileak 173 apaiz izan ziren. Joseph Ratzingerrek gutxienez lau kasuren berri bazuela baina ezkutatu egin zituela salatu dute.
2022/01/14 - 21:44
Bilboko elizbarrutiak 8 kasuren ikerketa abiarazi du dagoeneko
Espainiako gotzainek onartu egin dute pederastia kasuak ikertzea, baina uko egin diote ikerketa hori batzorde independente baten esku uzteari. Bilboko elizbarrutia lehena izan zen Estatuan ikerketak zabaltzen.
2022/01/14 - 19:39
Espainiako Elizak abusuak argitu "nahi" ditu, baina batzorde independente bat osatzeari uko egin dio
Juan Jose Omella Gotzainen Biltzarreko kardenal presidenteak beste herrialde batzuen eredua jarraitzea baztertu du. Portugaleko Elizak abusuen ikerketa batzorde independente baten esku utzi du.
2022/01/04 - 16:45
Bilboko Elizbarrutiak ikerketa zabaldu du bost adingaberi abusurik egin zaien argitzeko
50-90 hamarkadetan gertatu ziren abusuak, honako bost zentro erlijiosoetan: Bilboko Maristen ikastetxean, Bilboko Santa Marina haurren erietxean, Barakaldoko Pauldarrak eskolan, Bediako elizan eta Bilboko Cristo Rey parrokian.
2021/12/08 - 18:02
Pedro Sanchezek Isabel Celaa proposatu du Vatikanoan enbaxadorea izateko
Celaa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburu ohia eta Espainiako Gobernuaren Hezkuntza ministro ohia, zain dago orain, Vatikanoak oniritzia eman arte.
2021/12/07 - 17:51
Jose Ignacio Munillak Donostia utziko du, Orihuelako elizbarrutia bere gain hartzeko
Frantzisko aita santuak izendatu du gotzaina, eta datorren otsailaren 12an izango den ekitaldi batean jabetuko da karguaz.
2021/12/05 - 22:11
Lesbosen, aita santuak gaitzetsi egin du Europak migratzaileekin duen jokabidea
Aita Santua Greziako Lesbos hirian izan da, bost urtetan bigarren aldiz. Migratzaileen aurrean hitz egin du Frantziskok, baina Europako lider politikoei zuzendutako hitzak izan dira, kritikatu egin baititu Europak migratzaileekin darabiltzan politikak eta altxatu dituen hesiak.
2021/10/29 - 21:10
Aita Santuak bere audientziarik luzeena izan du Bidenekin
Bilera pribatuak ordu eta laurden iraun du, eta klima-aldaketaren eta pandemiaren aurkako ahaleginetan lankidetzari berrekiteko balio izan du. Aita Santuak, halaber, errefuxiatuei harrera hobea egiteko eskatu dio AEBko presidenteari.
2021/10/06 - 18:48
Aita Santuak adierazi du "lotsa" sentitzen duela Frantziako Elizaren baitan izandako sexu-abusuengatik
Batzorde Independente batek egindako ikerketaren arabera, 1950etik 330.000 lagunek jasan dituzte apaizen eta erlijiosoen sexu-gehiegikeriak. Biktima gehienak adingabeak dira.
2021/08/10 - 01:41
Frantzisko aita santuari zuzendutako gutun bat atzeman dute, barruan hiru bala zituena
Gutuna Vatikanoko Poliziak ezagutzen zuen gizon batek bidali zuen Frantziatik.
2021/05/22 - 18:37
Vatikanoak mafiosoak isolatzeko eta eskumikatzeko batzordea sortu du
Mafiako kideei elizaren ateak itxi nahi dizkiete. Gazte kamorristak birgizarteratzeko programa batean lan egiten duen apaiz batekin egon da ETB.
2021/05/11 - 20:09
Joseba Segura izendatu dute Bilboko gotzain
Kargua hartzeko ekitaldia uztailaren 3an izango da, Bilboko Santiago Apostolua katedralean.
2021/03/08 - 11:19
Frantzisko aita santuak Irakera egindako bisita amaitu da
Frantzisko ait santua Erromara abiatu da gaur, Irakera hiru eguneko bisita egin ostean. 15 hilabetetan atzerrira egin duen lehen bidaia izan da.