Bilboko elizbarrutiak 8 kasuren ikerketa abiarazi du dagoeneko
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegiak oniritzia eman dio Lekeitioko aparkaleku sistemari, baina herrigunea soilik egoiliarrentzat utzita
Udalak ezarritako aparkaleku sistema egokitzat jo du, beraz, EAEko Auzitegi Nagusiak, nahiz eta ebatzi duen puntu batean orain arteko araua "diskriminatzailea" zela, Munitibarko, Aulestiako, Gizaburuagako, Amorotoko, Mendexako, Ispasterko eta Eako bizilagunek bazutelako herrigunean aparkatzeko aukera; gainerako ez-egoilarrek ez bezala.
Butroeko gazteluaren zaharberritzea azken fasean sartu da, eta uda baino lehen amaituko dituzte lanak
2024an hasitako lanek egitura-arazo nagusiak konpondu dituzte, eta gaur egun barruko akaberen fasean dago obra.
Osakidetzak telerrehabilitazio zerbitzua jarriko du martxan, aurrez aurreko eta online saioak uztartzen dituen eredu hibridoa
Sorbaldako, lunbarreko eta lepoko patologia duten gaixoak izango dira telerrehabilitzazioa jasotzen lehendabizikoak. Araban hasiko da oraingoz, baina asmoa da lurralde guztietara zabaltzea.
Martxan da Astigarraga ospitaleekin eta unibertsitateekin lotzen dituen Lurraldebus BU14ren linea berria
Lineak astelehenetik ostiralera emango du zerbitzua, orduero. Lehen bidaia 07:15ean aterako da, Astigarragatik, eta, azkena, 21:25ean. Kontrako noranzkoan, lehen autobusa 08:00etan aterako da unibertsitateetatik, eta azkena, 22:00etan.
Zabalik da Haurreskolak Partzuergoko ikastetxeetan izena emateko epea
Familiek eskabidea online zein aurrez aurre aurkeztu ahal izango dute, haur-eskolen sare publikoko edozein ikastetxetan, lehentasunaren arabera ordenaturik, maiatzaren 4ra bitartean. Behin betiko zerrendak ekainaren 26an argitaratuko dira.
Albiste izango dira: Emakume baten heriotza Iruñean, Magyarrek supergehiengoa lortu du Hungarian eta Trumpek Ormuzen blokeoa iragarri du
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
54 urteko motor gidari bat hil da AP-8 autobidean, Zarautzen
Ezbeharra 09:00ak aldera jazo da, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.
Etxera itzuli dira Ordizian su hartu zuen eraikineko bizilagunak
Bi familia, baina, ezin izan dira etxera bueltatu, suak belztuta utzi baitu haien etxebizitza. Ilunpe tabernan ere kalte handiak eragin ditu suteak. Hodi bat hautsi da, eta ura etengabe erori omen da bertara.
Gizon bat atxilotu dute Iurretako paper fabrikan izandako sutean nahasita dagoelakoan
36 urteko gizona, enpresako langilea, atzo goizean atxilotu zuten, kalteak egitea egotzita, eta gaur eraman dute epailearen aurrera. Ikerketak irekita jarraitzen du.
Emakume bat hil da Iruñean etxebizitza batetik erorita, eta gizon bat atxilotu dute
Nafarroako hiriburuko Sanduzelai auzoan jazo da. Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du, indarkeria matxistagatik epaitu ostean ezarri zioten urruntze agindua urratzeagatik, eta ikerketa abiatu du hilketa matxista izan den argitzeko.