izendapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Joseba Segura izendatu dute Bilboko gotzain

Kargua hartzeko ekitaldia uztailaren 3an izango da, Bilboko Santiago Apostolua katedralean.
Joseba Segura, gotzain laguntzaile izendatu zutenean. Artxiboko argazkia: Bilboko elizbarrutia
Joseba Segura, gotzain laguntzaile izendatu zutenean. Artxiboko argazkia: Bilboko elizbarrutia

Frantzisko aita santuak Joseba Segura Etxezarraga izendatu du Bilboko gotzain. Orain arte, elizbarrutiko gotzain-laguntzaile administratzaile izan da.

Gotzain-kargua hartzeko ekitaldia uztailaren 3an izango da, Bilboko Santiago Apostolua katedralean. Bizkaiko hiriburuko zazpigarren gotzain bilakatuko da horrela, 1950ean elizbarruti hori sortu zenetik.

Segura zen Bilboko elizbarrutia zuzentzeko hautagai nagusia, Mario Iceta, aurreko prelatua, Burgosko artzapezpiku izendatu zutenetik, abenduan. Ordutik, elizbarrutiko gotzain-laguntzaile administratzaile gisa jardun izan du, kargua hutsik zegoen aldian.

Kargu berriaren iragarpenaren ostean Segurak adierazi duenez,"berri ona da, ez niretzat, betidanik partaide izan naizen eta orain gotzain gisa hartzen nauen fede komunitatearentzat baizik".

Gotzain izendatutakoak bere auzoa, Errekalde, izan du hizpide, eta "Bizkaiko Eliza honekiko" duen lotura azpimarratu du, aurreko kargudunarekin partekatzen duena.

Europako inguruaren eta gizartearen egoera nabarmendu, eta "eraldaketa azkarra eta sakona" gertatzen ari dela esan du. "Aldaketa horiek gure Elizari ekartzen dizkioten erronketako batzuk gero eta zorrotzagoak izango dira", gaineratu du.

Segurak aita santuari eskertu dio beregan ipinitako konfiantza, eta, gaineratu duenez, "ez da txaloka hasteko edo duintasunetan pozteko sasoia".

Azkenik, eskertu egin ditu "bizitako esperientzia, harreman eta topaketak". Haren aburuz, atzera begiratzean, "orain gauzak hobeto egiteko balio dezakete horiek".

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X