Eliza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mario Iceta Burgosko artzapezpiku izango da, Bilboko Gotzaindegia utzita

Aita santuak erabaki hori hartu ostean, astearte honetan eman dute ofizialki aldaketaren berri Vatikanoak eta Bilboko eta Burgosko gotzainek.
Mario Iceta Burgosko artzapezpiku izango da, Bilboko gotzaindegia utzita
Mario Iceta, Bilboko gotzaina

Mario Iceta orain arte Bilboko gotzain izandakoak iragarri du Gotzaindegia utzi eta Burgosko artzapezpiku izango dela aurrerantzean, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez. Aita santuak erabaki hori hartu ostean, astearte honetan eman dute ofizialki aldaketaren berri Vatikanoak eta Bilboko eta Burgosko gotzainek.

Fidel Herraez Vegasek 75 urte bete zituen egunean bertan, 2019ko uztailaren 28an, jakinarazi zion Frantzisko aita santuari Artzapezpikutza utziko zuela, eta urtebete geroago onartu dute haren eskaera.

Espainiar estatuko Elizan 20 apezpiku berri izendatu edo aldatuko dituzte datozen hilabeteotan, baina oraingoz Mario Icetarena da euskal Elizarako aita santuak sinatu duen aldaketa bakarra. Haren ordezkoa nor izango den, baina, ez dute oraindik argitu.

1965eko martxoaren 21ean jaio zen Iceta, Gernikan. Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu zen Nafarroako unibertsitatean, eta 1995ean Doktoretza lortu zuen bioetikari eta medikuntza etikoari buruzko tesi batekin. Geroago, Teologia Fakultatean filosofia eta teologia ikasketak egin zituen.

1999an, Teologia Moralean lizentziatu zen, Arabako gotzain izendatu baino bederatzi urte lehenago. Bilbora, baina, ez zen 2010eko abuztuaren 24ra arte iritsi. Hain zuzen ere, orduan hartu zuen gotzain kargua Bizkaiko hiriburuan.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X