Gabarra
2024/03/26 - 21:26
Horrelakoa izango litzateke gabarraren ospakizuna, Athleticek Errege Kopa irabazten badu
Gabarrak berriz ere itsasadarra zeharkatuko luke apirilaren 11n, talde zuri-gorriak Errege Kopa hilaren 6an irabazten badu, RCD Mallorcaren aurka Sevillan jokatuko duen finalean.
2024/03/26 - 20:39
Athleticek gabarrarekin batera joango liratekeen ontziei kobratzeko duen asmoak polemika piztu du
Ontzien tamainaren arabera, tarifak 250 eta 3.000 euro artekoak izango dira; publizitatea daramatenek, berriz, 5.000 euro ordaindu beharko dituzte. Gainera, bidaiari bakoitzeko 100-200 euro gehiago ordaindu beharko da. Bilboko Portuko Agintaritza neurritik aldendu da.
2024/03/06 - 14:09
Gabarrak proba guztiak gainditu ditu berriro nabigatzeko
Egitura erabat eraberritu zen 2021ean, ontzia oso kaltetuta baitzegoen. Athleticek egindako 200.000 euroko inbertsioaren eta 10 asteko lanen ondoren, gabarrak probak gainditu ditu.
2021/04/17 - 16:55
Athleticen zale sevillarrak, Gabarra Guadalquivirrera ateratzeko prest
Zuri-gorri andana bildu da Sevillan, Erre Kopako finalaren bueltan. Errealaren garaipenaren ostean, oraingoan Athletic Cartujan irabazten ikusteko esperantza dutela diote gehienek.
2021/04/02 - 17:03
Durangon, garaipenari itxaron barik, gabarra atera dute
Larrinaga familiako kide guztiek hartu dute parte proiektuan, eta asteak daramatzate guztia atontzen. Biharko partidarako prest daude, gogoz.
2021/03/09 - 15:35
Gabarra prest dago, baina ezingo da atera
Gabarrari flotazio probak egiten ari zaizkio gaur, baina Athleticek Kopako finala irabaziz gero ez da aterako pandemia garaian gaudelako.
2020/04/10 - 22:54
Kopako finala buruan: 'Roomba' batekin egindako gabarra, Bizkaiko Zubia igarotzen
Jokatzeko dagoen Kopako finala irabazi izanaren ospakizuna da: 'Roomba' batekin egindako gabarra Bizkaiko Zubia igarotzen ikusten da, ibaiaren ertzetan zaleak jokalariak agurtzen ari diren bitartean. (WhatsApp bidez jasotako bideoa. Egile ezezaguna).
2016/06/06 - 15:03
Athleticek gabarra ateratzea eskatu dute herritarrek eta alderdiek
Emakumezkoen taldearen garaipena gizonezkoen antzera ospatu behar dela uste dute.
2016/06/06 - 12:53
27.000 sinaduratik gora, Athleticeko neskak gabarran atera daitezen
Liga titulua eskuratu ostean, sinadura bilketa 16.000tik 27.000ra igo da.