Gabonak
2022/11/01 - 21:31
Gabonetako menuan ezinbesteko diren produktuen prezioek gora egin dute; turroiak, esaterako, % 10
Inflazioaren gorakada dela eta, aurtengoak gabonik garestienetakoak izan litezke. Gabonetako menuan ezinbesteko diren produktuek gora egin dute; turroiak, esaterako, % 10.
2022/10/27 - 20:23
Umeen Gabonetako Parkea abenduaren 17an bueltatuko da BECera bi urtez bertan behera egon ondoren
Urtarrilaren 8ra arte izango da irekita, eta Bilbao Exhibition Centreko 1, 3 eta 5 pabilioietan jarriko dute. "Gozatzeko eta ikasteko proposamenak" izango ditu, "oinarrizko balioak indartuko dituzten" tailer eta jarduerekin.
2022/10/19 - 11:39
Gabonetako argiteria murriztuko dute hiriburuetan, energia aurrezteko
Hiriburuetako udal gehienek hainbat neurri hartu dituzte Gabonetako argiteriaren inguruan: egun gutxiagotan, ordu gutxiagoz.
2022/10/18 - 13:14
Astebete geroago piztuko dituzte Bilbon Gabonetako argiak, eta asteburuetan, ordutegia murriztuko dute
Egungo energia krisiari aurre egiteko Udalak hartutako neurriak dira. Azaroaren 30etik urtarrilaren 8ra egongo dira ikusgai argiak, eta ordutegia 18:00etatik 22:00etara izango da asteko egun guztietan.
2022/09/26 - 22:53
Gabonetako argiak aurten, bai ala ez?
Krisi energetikoa dela eta, debatea gizartean zabaldu da. Dendariak Gabonetako argiak jartzearen alde daude, jarduerari bultzada ematen diotelako. Herritarrak Gabonetako argien alde, baina murrizketak proposatzen dituzte.
2022/09/26 - 16:45
Gabonetako argiak jartzearen alde bozkatu dute Astigarragako herritarrek
Udalak egindako galdeketan parte hartze baxuak zeresana piztu du herrian. Era telematikoan egin behar zen. 9.500 biztanle ditu Astigarragak, eta 16 urtetik gorako 269 herritarrek bakarrik bozkatu dute.
2022/09/26 - 12:52
Aurten ere, Gabonetako argiak piztuko dituzte Astigarragan
Udalak deitutako herri galdeketan parte hartzea oso txikia izan da (269 boto), eta horien artean 165ek baiezko botoa eman dute.
2022/09/25 - 12:31
Turroiaren prezioa % 10 garestituko da aurtengo Gabonetan
Turroia ekoizten duten enpresek euren produktuen prezioa igoko dute, lehengaien eta energiaren garestitzeak bultzatuta. Dena dela, eskaria handitu da, eta iazko hiru milioi kilo baino gehiago ekoiztuko dute.
2022/06/03 - 18:11
Donostiak 2022ko Gabonetako Hiriburu Europarraren saria jaso du
Goiak Gabonek "Mendebaldeko munduan milioika pertsonak partekatzen ditugun eta jatorri eta geografia desberdinetako jendea batzen duten balioak" biltzen dituela nabarmendu du.
2022/05/30 - 20:19
Donostia, 2022ko Gabonetako Europar Hiriburua
Udala aurtengo Gabonetako kanpainan lanean dabil, eta Urumea ibaia ardatz nagusietako bat izatea aztertzen ari da.
2022/01/10 - 20:14
Nafarroak Eguberrietan aplikatutako neurriak luzatzea ala ez erabakiko du astearte honetan
Printzipioz, ostalaritzan indarrean dauden neurri murriztaileak ostiral honetan bukatzen dira. Chivitek onartu duenez, "egungo egoera ez da duela 15 egun genuena baino hobea".
2022/01/07 - 16:38
Guztira 121.205 pertsona kutsatu dira EAEn Gabonetako bi asteetan
Gabonetan zehar, abiadura handia hartu du koronabirusak. 8.657 pertsona kutsatu dira eguneko eta asteartean izan zen kopururik altuena, 14.000 positibo minuturo.
2022/01/06 - 17:48
Turismoaren sektoreak aldi baterako lan-erregulazioak luzatzea eskatu du erreserbak murriztu direlako
Iazko aurreikuspenak eta hobekuntza eten egin dira Gabonetan, eta uste dute beharrezkoa izango dela enplegurako laguntzei eustea aurten ere.
2022/01/05 - 15:51
Besoak zabalik jaso dituzte Errege Magoak Orue erresidentziako egoiliarrek
Pandemiaren ondorioak hasieratik eta gertutik pairatu dituzte: bisita gutxiago, distantzia gehiago... Eta horrek emozioak azaleratzean du eragina. Horrexegatik gaur egun berezia izan dute.
2022/01/05 - 14:06
Bilboko Errege-opil Solidarioak 1.200 zati banatuko ditu
Bilboko XVIII Errege-opil Solidarioak 1.200 errazio solidario banatuko ditu gaur Plaza Barrian, pandemia garaian bazterketa- eta pobrezia-egoeren inguruan sentsibilizatzeko.
2022/01/05 - 12:38
Errege magoek Donostiako haurrak agurtu dituzte Aieteko Jauregian
Gaspar, Meltxor eta Baltasarrek goizean Aieteko Jauregira hurbildu diren haurrak agurtu ahal izan dituzte. Umeek euren gutunak eman ahal izan dizkiete erregeen laguntzaileei.
2022/01/04 - 13:49
Errege Magoak Bilbora iritsi dira
Gaspar, Meltxor eta Baltasarrek Bilboko udaletxea bisitatu dute gaur goizean eta haur guztiei Arriaga Antzokian eskainiko duten "Gau Magikoa" ikuskizunera joateko deia egin diete.
2022/01/04 - 13:31
% 60 partaide gutxiago izango ditu Iruñeko Errege Magoen Kabalgatak
Errege Magoen Kabalgatak Iruñeko kaleak zeharkatuko ditu bihar, baina covid-19aren pandemiaren ondorioz murrizketak izango dira. Besteak beste, parte-hartzaileen kopurua murriztuko da eta 400 pertsona inguru aterako dira guztira.
2022/01/03 - 15:05
Gabonetako oporraldiaren ostean aurrez aurreko eskolak hastearen alde agertu da Jaurlaritza
Espainiako Gobernuak, baita, egun horretarako aurreikusi du opor osteko itzulera, eta horixe da astearteko bileran autonomia erkidegoei proposatuko diena.
2022/01/03 - 13:27
Errege Magoen kabalgata kilometro bat baino gehiago luzatuko da Donostian
Errege Magoen kabalgata kilometro bat baino gehiago luzatuko dute Donostian, Boulevardetik Amarako Pio XII plazaraino. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da bertaratzen diren guztientzat, parte-hartzaile kopurua ehunera murriztuko da eta gozokiak banatuko dituzte, baina ez dituzte botako.