Izendapena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostia, 2022ko Gabonetako Europar Hiriburua

Udala aurtengo Gabonetako kanpainan lanean dabil, eta Urumea ibaia ardatz nagusietako bat izatea aztertzen ari da.
Zurriolako zubia Gabonetako argiez apainduta. Argazkia: Donostiako Udala.
Zurriolako zubia Gabonetako argiez apainduta. Argazkia: Donostiako Udala.

Donostia "2022ko Gabonetako Europar Hiriburu" gisa aitortuko dute ostiral honetan. Europar Parlamentuak babestutako izendapen hori Genova (Italia) hiriarekin partekatuko du Gipuzkoako hiriburuak.

Marisol Garmendia Garapen Ekonomikorako zinegotziak azpimarratu duenez, Donostiako Gabonak "Europako lehen lerroan jartzea" lortu dute. Halaber, zinegotziak gaineratu du Udala aurtengo Gabonetako kanpaina jada prestatzen ari dela, eta oraindik berrikuntzak ezagutzeko goiz izan arren, Urumea Gabonetako ardatz nagusietako bat izatea aztertzen ari dira, Santa Katalina eta Kursaal zubien arteko argiztapena indartuz.

Zinegotziak aurreratu duenez, aurtengo Gabon kanpainan hurrengoak eskainiko dira, besteak beste: diseinu propioko argiak, argi horiek pizteko zeremonia, merkatu tradizionala, ekintza solidarioak eta ikuskizunak.

Izendapena 2017an sortu zuten, eta helburuak dira Europako hiriei Gabonetako balioen erreferente izatea, eta, aldi berean, hiri horien garapen turistikoari eta ekonomikoari bultzada ematea. Orain arte, besteak beste Lieja (Belgika), Valkenburg (Holanda) eta Torrejon de Ardoz (Espainia) hiriak izan dira Gabonetako hiriburu.

Zure interesekoa izan daiteke

bernedo amak
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bernedoko bi amari elkarrizketa: "Bakarrik eta etsita; horrela sentitzen gara"

Bernedoko (Araba) udalekuan sexu-askatasunaren aurkako delituen biktima izan diren haurren familiek isiltasuna eten dute eta EITBrekin hitz egin dute lehen aldiz. Miren eta Leire 12 eta 14 urteko bi neskaren amak dira. Duela hamar hilabete, euren alabek kanpamentuan jasandakoak salatu zituzten. Minduta daude eta auzia publiko egin denetik bakarrik sentitu direla salatzen dute, euren alabak tratamendu psikologikoan daudela diote.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X