Turroiaren prezioa % 10 garestituko da aurtengo Gabonetan
Turroia ekoizten duten enpresek euren produktuen prezioa % 10 garestituko dute aurtengo Gabonetarako, lehengaien eta energiaren prezioaren gorakadak bultzatuta. Hala egingo du, esaterako, Xixonako (Alacant) Confectionary Holding enpresak. Ekoizpen gastu horien gorakada guztiz bezeroari ez helarazten saiatu badira ere, azkenean turroiaren salmenta prezioa % 10 igo behar izan dute.
Aurtengo kanpainan oinarrizko lehengaien eta faktura energetikoaren garestitzea pairatu dute, "ekoizpenaren puntu gorenean" dauden une honetan bereziki, turroia egiteko makinak guztiak martxan dituztelako.
Dena dela, turroiaren eskaria handitu da 2021arekin alderatuta, iazko Gabonetan izandako hiru milioi kilo baino gehiago ekoiztuko baitute aurten. Pandemiagatik "ezohiko" urteak bizi ostean, "Gabonetan etxeetan egon ohi den produktua da turroia", Confectionary Holding enpresaren esanetan.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako