Gabonak
2021/11/26 - 20:16
Iruñeak Gabonetako argiak piztu ditu
Iruñeak bere Gabonetako argiztapena piztu du ostiral honetan 17: 45ean. Udaletxe plazan izan da eta Oberena Abesbatzak eta Udalbatzak parte hartu dute.
2021/11/25 - 23:18
Bilboko Gabonetako egitaraua: 100 proposamen baino gehiago aisialdiaz eta kulturaz gozatzeko
Kultur programazioa urtarrilaren 5era arte luzatuko da, eta adin tarte guztiei zuzendutako ikuskizunak eskainiko dituzte: euskal folklorea, antzerkia, zirkua, musika edo magia, besteak beste.
2021/11/24 - 22:11
Bilbok Gabonetako argiak piztu ditu
Gabonetako ospakizunetarako hilabete falta denean, Gabonetako giroan murgildu da Bilbo. Gabonetako argiak piztu dituzte gaur.
2021/11/24 - 12:24
Urtaran: "Bertan behera utziko genituzkeen azken gauzak Olentzero eta Erregeen desfileak izango lirateke"
Radio Vitorian egindako elkarrizketan, Gasteizko alkateak beste gai batzuk ere izan ditu hizpide, hala nola bus elektriko adimendunaren obrek eragindako trafiko arazoak, garbiketa, merkataritza eta Principal antzokia.
2021/11/24 - 11:56
Gorka Urtaran: ''Gure asmoa Gabonetako programazioa mantentzea da''
Hala ere, Gasteizko alkateak argi utzi nahi izan du Gabon inguruko ekitaldiren batean musukoa kendu behar bada, baztertertu egingo dutela.
2021/11/23 - 18:45
Gabonak gerturatu ahala, prezioak gora egiten ari dira merkatuetan
Gabonetarako hilabete falta denean, prezioak garestitzen hasi dira gure merkatuetan. Hala ere, igoera handia abenduko zubiaren osterako espero da.
2021/11/22 - 17:57
Helio puxikekin zintzilikatutako dantzari batek Eguberriei hasiera emango die Donostian
Gabonetako azokak 41 kaseta izango ditu, eta 180.000 bonbilla baino gehiagok hiria argiztatuko dute.
2021/11/19 - 13:58
Teknologia enpresak "Black Friday"-ari aurre egin nahian, mikrotxipen krisiaren aurrean
Mikrotxipen produkzioan Asiakiko dependentziak aurrekaririk gabeko egoera sorrarazi du. Intelek eta TMSCk AEBn fabrikak eraikiko dituztela iragarri dute. Europar Batasunak, bestalde, munduko produkzioaren % 20 kontzentratu nahi du.
2021/11/16 - 15:31
Behar izanez gero Gabonetako ekitaldietan aldaketak egiteko prest agertu da Eneko Goia
EAEko hiriburuen artean, Donostiari bakarrik eragiten diote Jaurlaritzak iragarritako neurriek, intzidentzia metatua 231koa baita Gipuzkoako hiriburuan.
2021/11/15 - 13:46
Azaroaren 24n piztuko dituzte Gabonetako argiak Bilbon
Udala egunotan hasi da argiztapena instalatzen. Horrez gain, iaz egin izan ez ziren ekintzak egin ahal izango dira aurten, izotz ekologikoko pista eta txirristak, Gabonetako Azoka eta haurrentzako karpa, besteak beste.
2021/11/11 - 13:02
Gozatu 2021eko Gabonetako loteriaren iragarkiaz
Hauxe da aurtengo Gabonetako loteriaren iragarkia, "Bizitza partekatzen dugunarekin zortea partekatzen dugu" goiburupean..
2021/11/09 - 13:11
Basañez: ''Espero dugu normaltasun osoz egitea abenduan Umeen Gabonetako Parkea''
"Egun On Euskadi"n izan da Xabier Basañez BECeko zuzendaria. "Normaltasun osoz" espero dute egitea Umeen Gabonetako Parkea. Zer nolako neurriak aplikatzea "momentuan" erabakiko dutela azaldu du, Eusko Jaurlaritzarekin zein Nafarroako Foru Aldundiarekin batera.
2021/11/08 - 21:18
Gabonei begira, jatetxeetan, hoteletan eta diskoteketan salgai jarritako sarrera ia denak erreserbatu dira
Sektorean kezka dago, murrizketak ezartzen badira, egindako erreserba guztiak egokitu egin beharko dituzte eta.
2021/11/08 - 21:11
Pandemiaren bilakaera dela eta, zalantza sortu da Gabonetarako egitarauari eragingo ote dion
Gasteizen, Bilbon eta Donostian aurreikusitako ekitaldiak prestatzen jarraitzen dute, baina testuinguru honetan, ikusiko da orduan zein den egoera, eta azkenean murrizketarik gabe ospatzen diren ala ez.
2021/11/08 - 15:09
Eneko Goiak argi utzi du unean uneko osasun egoerak baldintzatuko dituela Gabonetako ospakizunak
Covid-19 kasuen gorakada ikusita, Donostiako alkateak adierazi du, datorrenari moldatu beharko dugula Gabonetan.
2021/11/05 - 15:45
Hauek dira San Tomas bezalako merkatu eta azoka tradizionalek bete beharko dituzten covidaren aurkako neurriak
Gabonetako merkatu eta azoka tradizionalek postuak elkarren artean banatu eta jai-gune berriak prestatu beharko dituzte. Gainera, ez da katxirik egongo erabilera partekatua saihesteko. EAEko hurrengo azoka handia Santa Lutzikoa izango da, Urretxu-Zumarragan.
2021/11/03 - 16:31
Donostiak azaroaren 26an piztuko ditu Gabonetako argiak
Gabonetako argien inbertsioa 410.000 eurokoa da, 2019an baino % 4 gehiago eta 2020an baino ia bi aldiz gehiago. Udalak adierazi du "ahalegin handia" egin dutela merkataritza eta ostalaritza suspertzen laguntzeko.
2021/10/13 - 22:38
Black Fridayrako eta Gabonetarako produktu gutxiago helduko dira saltokietara
Irailean normalean genero guztia biltegian gordeta egoten da, baina aurten oraindik jostailuak falta dira. Etxetresna dendetan ere produktuak falta dira. Garraioarekin arazoak daude, baina gainera txipak falta dira, eta azken teknologiako gailuak ez dira saltokira heltzen.
2021/10/06 - 15:46
Donostiak San Tomas eguna, 2022ko Danborrada eta neguko jai guztiak ospatuko ditu
Eneko Goia Donostiako alkateak asteazken honetan iragarri duenez, Udalak San Tomas jaiak, Olentzeroren eta Mari Domingiren desfileak, Erregeen kabalgata, Danborrada, Kaldereroak, Iñudes eta Artzainas, eta Inauteriak "normaltasunez" antolatzeko "makineria" martxan jarri du.
2021/10/06 - 14:42
Gabonetako argiei eusteko kableak jartzen hasi dira Gasteizen
Hasi dira Gasteizen Gabonetako argiak lotuko dituzten kableak jartzen. Datorren azaroaren 26an piztuko dira Gabonetako argiak Arabako hiriburuan.