Gabonak
2024/11/22 - 20:41
Gasteizek Gabonetako argiak piztu ditu argi eta soinu ikuskizun batekin
Gasteiz izan da EAEko hiribururik goiztiarrena Gabonetako argiak pizten. Maider Etxebarria Gasteizko alkateak argiak piztu ditu Agurtzane Eguiluz, Naiara Rodriguez eta Laura Ugarte kirolari paralinpikoekin batera.
2024/11/22 - 17:43
Mikel Erentxunek, kirolari olinpikoek eta 300 droneko ikuskizunak emango diete hasiera Donostiako Gabonei
Azaroaren 29an egingo dute ekitaldia Alderdi Ederren. Era berean, egun horretan irekiko ditu ateak Gabonetako merkatuak.
2024/11/21 - 18:31
Bilbo prest dago Gabonak ospatzeko
Gabonetako argiak azaroaren 27an piztuko dira Casilda Iturrizar parkean, baina ostiral honetan bertan txirrista eta izotz-pista sintetikoa irekiko dira, baita haurrentzako Gabonetako Ametsen Faktoria karpa ere.
2024/11/17 - 10:07
Gabonetako argiak piztu dituzte dagoeneko Vigon
Aurtengo zuhaitzak Valentziako biktimak omendu ditu. Hamabi milioi LED argi jarri dituzte hiriko 400 kale baino gehiago argiztatzeko.
2024/11/15 - 22:02
Noiz piztuko dituzte Gabonetako argiak euskal hiriburuetan?
Bilbon, milioi eta erdi LED argi jarri dituzte, eta Areatzako izotz-pista jartzen hasi dira. Gainera, bi argi instalazio handi jarriko dituzte, horietako bat Moyua plazan. Donostian, Alderdi Ederreko noria erraldoia martxan da jada.
2024/11/15 - 14:58
Donostiako Gabonetako noria martxan da jada
Donostiako Alderdi Ederreko lorategietan instalatutako Gabonetako noria martxan dago jada. Otsailaren 2ra arte egongo da, eta 10:30etik 22:30era jarriko dute martxan.
2024/10/25 - 08:00
Enpresen Gabonetako otorduak: jatetxe asko beteta daude dagoeneko
Gabonak azaroan hasten direla esatea gehiegizkoa izan daiteke, baina enpresa askotan aurreratu egiten dira eta hil horretan egiten dute Gabonetako otordua; izan ere, abenduko asteburuetan lekua aurkitzea oso zaila da. Bilbon Gure Kabi eta Tolosan Fronton ia beteta daude gaurtik urte amaierara arte.
2024/10/02 - 12:48
Gabonak hasi dira Venezuelan, Nicolas Madurok aurreratzeko agindua eman ostean
Venezuelako agintariek "Gabonei hasiera" eman diete astearte honetan, Nicolas Maduro presidenteak irailaren hasieran emandako aginduei jarraituz. Madurok jaieguna urrira aurreratzeko agindua eman zuen, abuztuak utzitako "aurreikuspen ekonomiko onak" direla eta.
2024/09/04 - 09:45
Madurok Eguberria aurreratzea erabaki du: Venezuelan, urriaren 1ean hasiko da
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak Eguberria aurreratzea erabaki du, abuztuan izandako "aurreikuspen ekonomikoak" ospatzeko. Herritarrek egindako lana eskertzeko, jaiak urrian hastea erabaki du Madurok.
2024/04/23 - 14:07
2025eko lan egutegiak 12 jaiegun izango ditu, maiatzaren 1ean zubia egiteko aukera emanda
Aste Santua apirilaren 17tik 21era izango da, eta Santiago (uztailak 25, ostirala) jaieguna izango da. Abuztuaren 15ak eta abenduaren 8ak asteburua luzatzeko beta emango dute, ostiral eta astelehen egokitu baitira.
2024/01/08 - 10:45
Hiru pertsona ikerketapean eta 14 salaketa aurkeztuta, Errenteriako Gabon zaharreko sutearekin lotuta
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak zehaztu duenez, Ertzaintza suhiltzaileekin batera ari da ikerketa egiten. Kalteak zehazteke daude eta baliteke salaketa gehiago jartzea.
2024/01/06 - 15:38
Erregetako loteriak 3 milioi euro baino gehiago utzi ditu Euskadin
Lehen (94974) eta hirugarren (57033) sariak Laudion, Oionen, Leioan, Plentzian, Lasarte-Orian, Errenterian, Hondarribian, Donostian eta Zarautzen egokitu dira.
2024/01/06 - 12:22
Opariak irekitzeko eta errege-opila jateko goiza
Bereziki umeek gozatu dute Errege eguneko goiza, ilusioz beteta. Errege Magoek ekarritako opariak irekitzeaz gain, errege-opil tradizionala jan dute.
2024/01/05 - 14:29
Heldu dira! Milaka umek txalo artean hartu dituzte Errege Magoak gure hiriburuetan
Bilbon, Gasteizen eta Donostian izan dira Errege Magoak gaur goizean. Umeen azken orduko eskariak entzun dituzte gure hiriburuetan.
2024/01/05 - 12:53
EAEn batez beste 23,54 euro jokatu dituzte 2024ko Erregetako loterian; Nafarroan, 14,48 euro
Hego Euskal Herriko biztanleen artean, bizkaitarrek jokatu dute gehien (30,27 euro), arabarrek (18,35), gipuzkoarrek (15,26) eta nafarrek (14,48) baino gehiago. Zozketa 12:00etan hasi da, eta saritutako zenbakiak eitb.eus-en kontsultatu ahal dira.
2024/01/04 - 18:51
Honelakoak izango dira Errege Magoen kabalgatak euskal hiriburuetan
Erregeek ez dute huts egingo, eguraldiak okerrera egingo duen arren.
2024/01/01 - 16:43
Horrela egin diote ongietorria 2024ari munduko hainbat tokitan
2023ko agurreko irudirik onenez gozatzeko ibilaldia. Horrela, eman diote 2024ari ongietorria munduko hainbat tokitan.
2023/12/31 - 20:17
Lasterka agurtu dute urtea milaka herritarrek
Milaka herritarrek lasterka eta umorez amaitu nahi izan dute urtea, eta, han eta hemen, San Silbestre lasterketetan parte hartu dute. Taldean, familian zein bakarrik, asmo onak berritzea eta ohitura osasuntsuei eustea da kontua.
2023/12/31 - 18:24
Oposizioak uste du Urkullu lehendakaria "autokonplazientea" izan dela urte amaierako bere azken mezuan
EH Bilduren ustez, lehendakariak "herritarrekin konektatzeko aukera galdu du"; PSE-EEk "aldaketa askoren mugarrian" gaudela esan du, eta aldaketa horiek "emakumezko lehendakari batek burutu" beharko lituzkeela aldarrikatu du Podemos Euskadik.
2023/12/31 - 16:11
"Erakundeak jendearen zerbitzura jartzeko" deia egin du Chivite presidenteak urte amaierako hitzaldian
Digitalizazioa, jasangarritasuna, zerbitzu publikoak, enplegua, etxebizitza, berdintasuna eta bizikidetza aipatu ditu Nafarroako presidenteak 2024rako erronka nagusietako gisa.