Gabonak
2023/12/31 - 15:00
Iñigo Urkullu lehendakariak eskerrak eman dizkie herritarrei "urte hauetan guztietan bidelagun izateagatik"
Beti ez duela asmatu aitortu duen arren, bere ustez, "Euskadi hazi egin da. Enplegua eta gure autogobernua sendotu ditugu, baita berdintasuna eta ongizatea. Nazioartean izena eta izana ere indartu ditugu. Hitz gutxitan, gizarte justuagoa lortu dugu".
2023/12/31 - 13:50
Zeelanda Berrian 2024a da jada
Ekialdeko herrialde urrunenak hasi dira jada urte berria ospatzen, eta sartu dira 2024an. Zeelanda Berria da horietako bat.
2023/12/30 - 21:38
Ongietorria eman diote jada Usansolon urte berriari
Urte berriari igande gauean emango diogu ongietorria gehienok, kanpaiak entzunda, baina mahatsa jan duenik bada jada, Usansolon esaterako. Urtero ospatzen dituzte kanpaiak bezperan, baina aurten are bereziagoa izan da jaia, duela bi egunetik herri independentea direla ere ospatu baitute.
2023/12/29 - 19:44
Donostiako noria berriro ireki dute, segurtasuna egiaztatu ondoren
Iñigo Olaizola Sustapen zuzendariak azaldu duenez, elektrobalbula baten akatsak eragin zuen matxura, ingurunearen gazitasunak eraginda, antza. Pieza aldatu eta segurtasun- eta ebakuazio-proba guztiak dituzte.
2023/12/28 - 17:25
Iberiaren lurreko arreta zerbitzuan greba deialdia mantentzen dute urtarrilaren 5etik 8rako
Itxura guztien arabera, azken orduko aldaketarik ez badago, egun horietan Espainiako Estatuko 29 aireportutan izango du eragina handling grebak. Mobilizazioak Iberiari eragiteaz gain, 90 hegazkin-konpainia baino gehiagoren operazioak oztopatuko ditu.
2023/12/27 - 21:50
Donostiako udaletxearen fatxadak argi eta soinu ikuskizuna estreinatu du: 'Gabonetako Sinfonia'
Egunero egonen da ikusgai datorren urtarrilaren 4ra arte. Emanaldiak 18:30ean hasiko dira. Ordu erdiro programatu dira, eta azkena 21:30ean ikusi ahal izango da Alderdi Ederreko lorategietatik.
2023/12/27 - 20:01
Gripe eta covid-19 kasuek gora egin dute urteko azken astean
Bronkiolitisaren diagnostikoak eta arnas birus sinzitialaren (VRS) detekzioak, berriz, jaitsi egin dira.
2023/12/25 - 15:12
Erregeak bere diskurtsoa Konstituzionaren defentsan oinarritu izana kritikatu dute EAJk eta EP-IUk
Jeltzaleen ustez, erregeak "desadostasun konstituzionalak" alde batera utzi zituen atzoko mezuan. Elkarrekin Podemos-IUk, berriz, Felipe VI.ak "eskuinaren diskurtsoa" erosi zuela dio. Euskadiko PPk erregearen hitzak txalotu egin ditu, eta PSOEk bat egin du mezuarekin.
2023/12/25 - 13:10
Iritsi dira Euskal Herriko etxeetara Olentzeroren eta Mari Domingiren opariak!
Ohetik jeiki eta berehala, Euskal Herri osoko umeek opariak ireki dituzte euren etxeetan. Olentzerok eta Mari Domingik ekarritakoarekin jolasten igaro dute goiza.
2023/12/25 - 12:08
Gerrak hustu egin ditu Betleemeko kaleak eta elizak
Betleemeko kaleak jendez lepo izaten dira Gabonetan, baina gerraren ondorioz, aurten ia hutsik izan dira hiri horretako kaleak eta elizak.
2023/12/24 - 22:08
Olentzero eta Mari Domingi kalejiran ibili dira arratsean gozokiak eta magia banatzen
Atzo Bilbon bezala, Olentzero eta Mari Domingiren desfileak izan dira igande arratsaldean Donostian eta Gasteizen. Iruñean Olentzeroren karroza atera dute kalera. Denetan ere festa giroa, musika, ilusioa eta irribarreak izan dira nagusi.
2023/12/24 - 18:01
Otordu berezia konpainia onean, Eguberri egunean, baliabiderik gabeko pertsonentzat
Oscar Perez sukaldari bilbotarrak bazkari solidarioa eskaini du bere jatetxean baliabide ekonomiko urriak dituzten 40 lagunentzat. Bestalde, Baionan, hainbat elkartek eta Udalak antolatuta, prekarietate egoeran dauden 120 pertsonarentzako bazkaria egin dute.
2023/12/24 - 15:36
Magia eta ilusioa banatu dituzte Olentzerok eta Mari Domingik opariak banatzen hasi aurreko orduetan
Donostian, Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Euskal Herri osoko herri asko eta askotan izan dira gaur goizean Olentzero eta Mari Domingi, azken gutunak hartu eta haurrekin kontutxo batzuk egiten. Esan digutenez, lanerako indarra ematen die irribarre eta muxu bakoitzak.
2023/12/24 - 12:55
Bakerik gabeko Gabonak Palestinan
Israelen erasoaldiak su-etenik gabe jarraitzen du Gazan, eta "helburu terroristak" suntsitzean ditu jarriak indarrak. Hildako zibil palestinarrak 20.000 baino gehiago dira dagoeneko. Ustez Jesus jaio zen tokian, Betleemen, gaur ez da jai-ekitaldirik izango, dolu-prozesio solemne bat baizik.

2023/12/24 - 12:38
Abisu horia ezarri dute astelehenerako eta astearterako hotzagatik eta izotzagatik
Zeru urdinak giroa epelduko du eguerdian, baina tenperaturak nabarmen egingo du behera gauean, eta izotza egingo du barnealdean.
2023/12/24 - 06:00
Iritsi da Eguberrietako lehen egun handia: gabon eskeak, gabon afaria, Olentzero eta Mari Domingiren bisita...
Baiona eta Bilbotik igaro ostean, 18:00etan iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Donostiara, Gasteizera eta Iruñera. Hemen dituzu egitarauak.
2023/12/23 - 21:48
Opariak banatzen hasi aurretik, geldialdia egin dute Bilbon Olentzerok eta Mari Domingik
Milaka lagun atera dira arratsaldean kalera Bilbon, Olentzero eta Mari Domingi ikustera. Desfile koloretsuan zeharkatu dituzte kaleak, eta hitz batzuk egin dituzte Arriagako balkoitik.
2023/12/23 - 14:22
Gabonak ospatzen ez dituzten haur asko dira gurean
Jatorri atzerritarra edota familiaren erlijioagatik, Gabonak ospatzen ez dituzten ume ugari daude gurean. Bilboko Coami ikastetxean, 39 nazionalitatetako ikasleak daude, bakoitzak bere etxeko errealitatearekin. Elkar hobeto ezagutzeko aukera ere dira Gabonak.
2023/12/22 - 22:11
Kandelen gau magikoak Gasteizko Alde Zaharra argitu du
Ohiturari eutsiz, Gabonen etorrera iragarri dute Gasteizen, 15.000 kandela piztuta Alde Zaharreko txokoetan. Herritar ugari hurbildu da, eta irudi ederrak utzi ditu Kandelen Gauak.
2023/12/22 - 15:23
Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea, Olentzerok eta Mari Domingik kaleak noiz hartu zain
Bilbok Baionari hartuko dio lekukoa larunbatean, hilaren 23an (Lapurdiko hiriburuan abenduaren 16an egin zuten), 18:00etan. Biharamunean, hilaren 24an, izango dira Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko kalejirak, denak 18:00etan.