Historiako Gabonik garestienak: Zer egin gutxiago gastatzeko?
Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak (ASESCON, gaztelaniazko siglak) historiako Gabonik garestienak izango direla aurtengoak jakinarazi du. Azken asteetan egindako inkesta baten emaitzen arabera, batez beste, 1.081 euro gastatuko ditu Estatuko biztanle bakoitzak eta lehen aldiz, 1.000 euroko langa gaindituko dugu.
Gastu horren zatirik handiena oparietan joango da ASESCONen arabera (427,79 €). Alabaina, gastu honen igoera, hein handi batean, otorduetan gastatuko denaren (286,98 €) ondorio izango da. Izan ere, erosketa saskia etengabe igotzen aritu da azken aste eta hilabeteetan.
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak (OCU, gaztelaniazko siglak) abendu hasieran argitaratutako ikerketa baten arabera, Gabonetako saskia % 5,2 garestiagoa da aurten.
Hain zuzen ere, Eguberrietan "ohikoak" diren hainbat produktu aztertu ditu eta horietako hamar garestitu egin direla zehaztu du: ostra (% 19), granada (% 17), esneko arkumea (% 16), lupia (% 12), urdaiazpiko iberikoa (% 11), bisigua (% 10), anana (% 10), angula (% 9), Galiziako lanpernak (% 8) eta txahal-biribilkia (% 6).
Horietako batzuk, gainera gehiengo historikoetan kokatu dira:
Izan ere, azken hiru urteetan erosketa saskiko produktu ia denek igoera nabarmenak izan dituzte Estatuko Estatistiken Institutuaren (INE, gaztelaniazko siglak) datuen arabera, baita Eguberrietan etxe askotako menuan egon ohi diren hainbat produktuk ere. Hala ere, igoera handienetakoa etxe gehienetan egoten diren bi produktu oinarrizkok izan dute: patatek (% 44) eta arrautzek (% 37).
Nola aurreztu otorduetan?
Ia denak gora egin badu ere, hainbat produkturen prezioak behera egin du azken hilabeteetan, frutarenak (% 4,4 uztailetik) edota oliba olioarenak (% 14 maiatzetik) esate baterako.
Hala ere, Gabonetako ohiko produktuetan ez dela halakorik geratzen azaldu digu Uvesco taldeko marketing arduradun Pedro Galdos Ayastuyk. Bere iritzian, otordu ekonomikoagoak egiteko moduak bi dira: erosketak aurreratzea eta eskaintzei adi egotea.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.