Gabonak

2022/12/23 - 17:02
Legatz pieza handiak, txirlak eta otarrainxkak garestitu dira, Gabon gauaren bezperan
Lonjako prezioak aztertzen ibili da goizean EITB Media, Pasaian.

2022/12/23 - 16:48
Kanpoan bizi diren euskal herritarrak etxera bidean dira Eguberrietarako
Gabonak senideekin eta lagunekin igarotzeko, garraioa ugaritu egin da aireportuetan, errepideetan, eta abarretan.
2022/12/23 - 12:09
Nola egiten diete aurre Gabonei egun hauetan ikasten aritu behar duten unibertsitateko ikasleek?
Iratxe Zuñiga eta Ander Lareki ikasleekin hitz egin dute "Egun on Euskadi" saioan. Biek uste dute antolakuntza on batekin ikasteko eta Gabonez gozatzeko denbora dagoela.

2022/12/23 - 08:51
Albiste izango dira: EAEko aurrekontuak, 2023ko aurreikuspen ekonomikoak eta Olentzero eta Mari Domingi
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/22 - 21:44
Olentzero eta Mari Domingi EITBren egoitzan izan dira!
Hainbat ume gerturatu dira EITBren Bilboko egoitza nagusira Olentzero eta Mari Domingi ikustera, eta denek liburu bat izan dute opari.
2022/12/22 - 21:17
Kontsultatu hemen Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejiren ordutegiak, herriz herri
Hiri eta herri gehienetan larunbatean egingo dituzte kalejirak. Bilbotik, ordea, atzo igaro ziren.
2022/12/22 - 15:15
Pertsonaia mitologikoek garrantzi handia izango dute Donostiako Olentzero eta Mari Domingiren desfilean
Goizeko 10:30ean iritsiko dira hirira, eta eguerdira arte, auzoz auzo ibiliko dira kaleak alaitzen. Haurren gutunak jaso eta gero, 18:00etan, erdialdetik ibiliko dira kaleak girotzen eta alaitasunez betetzen.
2022/12/21 - 17:50
Olentzerok eta Mari Domingik Andre Maria Zuriaren plazan amaituko dute desfilea Gasteizen
Larunbatean, goizeko 10:00etatik 15:00etara izango dira udaletxeko harrera aretoan umeen eskutitzak jasotzen. Gainera, 18:00etan bikotea Iparragirre Gizarte Etxetik abiatuko da, eta, nobedade bezala, Andre Maria Zuriaren plazan bukatuko dute arratsaldeko 19:00ak aldera.

2022/12/20 - 15:51
Laudioko La Casa de Resa loteria-administrazioak dekorazio ikusgarri batekin ospatu du 40. urteurrena
La Casa de Resa loteria administrazioa Laudioko lokalik bisitatuena da egun hauetan. 40 urte bete dituzte, eta modu berezian apainduta ospatu nahi izan dute. Jendea erakartzeko modua ere bada.

2022/12/17 - 21:44
Olentzero eta Mari Domingi Baionara iritsi dira gaur arratsaldean, Aturri eta Errobin barna arraunean
Gabonak gerturatzen ari diren honetan, Olentzero eta Mari Domingi hasi dira gure kaleetan barna agertzen. Baionara iritsi dira larunbat honetan txalupaz Aturri eta Errobin zehar, jarraian Lapurdiko hiriburuko kaleetan gaztetxoenak agurtu eta beren eskariak entzuteko.
2022/12/17 - 20:31
Izotz pista eta Gabonetako txirrista ireki dituzte Gasteizen
Larunbat honetatik urtarrilaren 8ra bitarte egongo dira jolasak irekita, 10:00etatik 22:00ak arte.
2022/12/15 - 17:21
Pabiloi bat gehiago eta kirol jarduerak izango dira protagonista Umeen Gabonetako Parkearen itzuleran, BECen
Bi urteko etenaldiaren ostean, Umeen Gabonetako Parkea BECera itzuliko da. Abenduaren 17tik urtarrilaren 8ra, familiek bizikidetza eta errespetua oinarritzat dituzten ekintzak egiteko aukera izango dute.
2022/12/14 - 10:30
Horrela garestituko zaigu Gabonetako menua
Azaroko urte arteko KPIa, ezagutzen dugun azken datua, erreferentziatzat har dezakegu Gabonetan erosketak zenbat garestituko diren jakiteko.
2022/12/12 - 15:47
Ekoizleek bertako arkumea jateko deia egiten dute, ohitura galdu ez dadin
Gabonen atarian oso kezkatuta daude artzainak. Arazo ugari dituzte: arkumearen kontsumoa gutxitu egin da eta kanpoko lehia handitu. Horren aurrean prezioak igotzea nahitaezkoa dela uste dute, eta batzuek krisi honi aurre egiteko aspaldiko salmenta moduak berpiztu dituzte.
2022/12/12 - 11:48
Gabonetako zuhaitz naturala edo artifiziala: Zein da aukerarik jasangarriena?
Galdera horrek ez du erantzun bakar bat; izan ere, faktore askok eragiten dute. Behin jaiak amaituta, zer gertatuko da zuhaitz natural horrekin? Bere loreontzian bizitzen jarraituko du? Birziklatu ala konpostatu egingo da?
2022/12/11 - 13:12
Gabonetako Sari Potoloa irabaztea: 100.000ren artean, probabilitate bakarra
Errioxako Unibertsitateko matematikari baten arabera, Gabonetako Loteria Zozketan parte hartzen dutenen % 5ek bakarrik berreskuratuko du gastatutako dirua baino gehiago.
2022/12/09 - 16:47
Zangozako Aramendia gozotegi ospetsua berriro ere ireki dute, hilabetez, eta herrian ilusio handia piztu du
Duela hilabete batzuk, ixtea erabaki zuten; orain, baina, zabaldu dute berriro, Errege egunera arte. Jendeak oso pozik hartu du albistea.

2022/12/05 - 22:41
Gabonetako merkatuak aktibo ekonomiko garrantzitsua dira Alemanian
Alemania da Gabonak bizi diren herrialdeetako bat, batez ere, abenduan zehar hirietako plazak betetzen dituzten azoka txikiei esker. Gabonetako merkatuak aktibo garrantzitsuak dira Alemaniako ekonomiarentzat, eta milaka turista erakartzen dituzte.
2022/12/05 - 17:18
Hauek izango dira Hego Euskal Herriko hiriburuetako Gabonetako argien aldaketak
Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean Gabonetako argiak, zenbait aspektutan, murriztu egin dira; ordutegian, egutegian, bonbilla kopuruan edota gastuan.

2022/12/02 - 21:51
Jatetxeetan erreserbak egin eta bertaratzen ez diren bezeroen kopurua hazi dela salatzen dute ostalariek
Hainbat jatetxe bezeroei fidantzak eskatzen hasi dira bertaratuko direla ziurtatzeko. Kasu gehienetan ere kantzelazio politikak ezarri dituzte ostalariek.