Almejak, bisigua, aza gorria eta indioilarra, gabonetako otzaran gehien garestitu diren produktuak
Almejak, bisigua, aza gorria, indioilarra eta txahal biribilkia dira Gabon festetara begira gehien garestitu diren produktuak. Aldiz, lupia eta legatza, otarrainxkak, pularda, ostrak, granada eta angulak dira gehien merkatu direnak, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak egindako lehen azterketaren arabera.
Zehazki, txirlak izan dute prezio igoera nabarmenena (% 23), bisiguaren (% 11), aza gorriaren (% 7), indioilarraren (% 6), txahal biribilkiaren (% 5), ananaren (% 1) eta lanpernen (% 1) aurretik.
Esan bezala, lupia eta legatza merkatu dira gehien (% -13), otarrainxken (% -12), pulardaren (% -7), ostren (% -5), granadaren (% -5) eta angulen (% -1) aurretik. Bestalde, soilik bi produktuk dute iazko prezio berbera: urdaiazpiko iberikoak eta arkumeak.
Guztira, hiru azterketa egingo ditu kontsumitzaileen elkarteak, eta lehenengo honen ondorio nagusia da aurten orokorrean prezioak bere horretan geratu direla, batez beste, nahiz eta 2021eko salneurriekin alderatuta % 8ko igoera izan duten, eta 2022koekin erkatuta % 5,2koa.
Gauzak horrela, kontsumitzaileen elkarteak ohartarazi du salneurriak "maximoetan" daudela, eta, hortaz, azken urteetako gabon otordu "garestienetakoak" izango direla aurtengoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko